Renfe eta Alsa konpainiek AVE eta autobus txartel konbinatu bat sortu dute Espainia eta Portugalgo hegoaldearen artean bidaiatzeko

Madril, 2017ko apirilaren 4a. Renfe eta ALSAk AVE eta autobus txartel konbinatu bat sortu dute Espainia eta Portugal hegoaldearen artean bidaiatzeko, intermodalitatea eta beren merkataritza-ibilbideen funtzionamendua sustatzeko sinatutako akordioaren barruan. Txartelak salgai daude jada renfe.com webgunean.

Txartel konbinatuak garraio-zerbitzu biak erabiltzeko aukera ematen du, Sevillako Santa Justa geltokian lotura eginez, ordutegi eta lotura bermatuekin, prezio itxiekin eta jatorritik helmugara doan txartel bakarrarekin.

Madril-Sevilla ABen joan-etorriko hiru zerbitzurekin jaio da, autobusez Algarveraino, eta aurreikusita dago udan beste bi gehitzea, guztira bost zerbitzu izateko. Eta Bartzelona-Sevilla ABen joan-etorriko beste bi zerbitzu, autobusez Portugaleraino.

TAVIRA, FARO edo PORTIMAO

Bidaiariek honako Algarveko (Portugal) helmuga hauen artean aukera dezakete: Vila Real de San Antonio, Tavira, Faro, Faroko aireportua, Albufeira, Portimao edo Lagos. Txartelak erosterakoan, bidaiariek aukeratutako helmuga hautatu besterik ez dute egin behar, eta ondoren ‘BUS’ hitza webgunean erosteko aukeretan.

Renfek eta ALSAk urte hasieran berritu zituzten Andorra, Vielha, Javea, Denia, Roquetas de Mar edo Aguadulce eta Benidormera zihoazen beste tren+autobus akordio batzuk, Madrildik eta/edo Bartzelonatik.

Espainia eta Portugal arteko txartel konbinatu berri hau sortuta, bi operadoreek tren+autobus eskaintza intermodala oporretako beste helmuga batzuetara zabaltzen dute.