1- Sarrera.

Legezko ohar honen bidez, ALSA GRUPO SLUk, Madrilen helbideratua, Josefa Valcárcel, 20 kalean, bere webgunearen eta aplikazio mugikorraren (aurrerantzean, app-a) erabiltzaileei webgune eta app honen erabilera-baldintzen berri ematen die, baita pribatutasun-politikaren eta datu pertsonalen babesaren berri ere, erabiltzaileek erabaki dezaten, askatasunez eta borondatez, eska diezazkieketen datu pertsonalak eman nahi dituzten ala ez. Datu horiek eskatzearen helburua, bitarteko honen bidez esparru bereko garraio eta logistikako enpresek [aurrerantzean, ENPRESAK] ematen dituzten zerbitzuak eskaintzea izango da.

2.- Webgunearen titularrak.

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legearen (uztailaren 11ko 34/2002) 10. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, honen berri ematen zaie webgune honen erabiltzaileei:

www.alsa.es webgunearen titularra: ALSA GRUPO S.L.U.

Egoitza soziala: Josefa Valcárcel kalea, 20, 28027, Madril.

IFK: B-82059478.

Madrilgo Merkataritza Erregistroan inskribatua, 13281. liburukian, 119. folioan, M-215156 orrian.

Helbide elektronikoa: asesoria@alsa.es.

3.- Erabilera-baldintzak.

Webgune edo app honetan sartzen den pertsona orok erabiltzaile gisa egiten du eta hemen jasotako xedapen guztiak bere egin eta zorrotz betetzeko konpromisoa hartzen du, baita aplikatu beharreko beste edozein legezko xedapen ere.

Erabiltzaileak webgune eta app hau iruzurrezko helburuekin ez erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Halaber, konpromisoa hartzen du ALSA GRUPO SLUren edo ENPRESEN irudia, interesak edo eskubideak kaltetu ditzakeen jokabiderik ez izateko. Erabiltzaileak webgune hau erabiltzeko baldintzak betetzen ez baditu edo enpresak erabiltzaileak arau horiek betetzen ez dituela uste badu, horretarako arrazoiak dituelako, ALSA GRUPO SLUk beretzat hartzen du webgunerako sarrera mugatzeko, eteteko edo baliogabetzeko eskubidea, eta horretarako beharrezkoa izan daitekeen edozein neurri tekniko hartuko du.

4.- Erantzukizuna.

ALSA GRUPO SLUk ez du inolako ardurarik bere webgunean argitaratutako informazioaren gainean, informazio hori manipulatua izan denean edo hirugarren batek webgunean argitaratu duenean.

ALSA GRUPO SLU ez da arduratzen, inolaz ere, lotura elektronikoak (estekak) erabiliz, zuzenean edo zeharka, webgune honen bidez ikus daitezkeen eduki, merkataritza-jarduera, produktu eta zerbitzuez. Web orrialdean dauden estekak informazioa emateko jarri dira, ez beste ezertarako, aurkakoa adierazten ez den bitartean; estekak ez dira, beraz, ez iradokizun, ez gonbidapen, ezta gomendio ere. Esteka horiek ez dute adierazten inolako harremanik ALSA GRUPO SLUren eta esteka horien bidez ALSA GRUPO SLUrekin loturarik ez duten webguneetan sar daitezkeen partikularren edo enpresen artean. ALSA GRUPO SLUk beretzat gordetzen du webgunean agertzen diren estekak bere aldetik eta nahi duenean erretiratzeko eskubidea.

ALSA GRUPO SLUk bere zerbitzu eta edukiak eskaintzen ditu era jarraituan, eta, gainera, bere eskura dauzkan bitarteko tekniko guztiak erabiltzen ditu zerbitzu hau era egokian eman ahal izateko. ALSA GRUPO SLUk ez du erantzukizunik izango web orri honen funtzionamenduaren erabilgarritasun eta/edo jarraitutasun tekniko ezagatik sor daitezkeen kalte-galeren gainean. Edozein kasutan, ALSA GRUPO SLUk beharrezkoak diren ekintza guztiak eramango ditu aurrera akats tekniko baten kasuan bere zerbitzuak berrezartzeko.

5. - Datuen babesa.

5.1 Tratamenduaren arduraduna.

Zuk jakinarazitako datu pertsonalak ALSA GRUPO SLU erakundeak tratatuko ditu (IFK: B-82059478; helbidea: Josefa Valcárcel kalea, 20, 28027, Madril; helbide elektronikoa: asesoria@alsa.es; Datu Babeserako ordezkariaren harremanetarako datuak: dpo@alsa.es) eta, beharrezkoa denean, tratamenduaren erantzule jarduten duten ENPRESEK ere tratatuko dituzte, webgune honetan, app-aren bidez edo gurekin elkarreraginean aritzeko erabilitako beste edozein kanal eta bitarteko digital erabiliz eta/edo zuzenean kontratatutako zerbitzuen arabera.

Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko edozein galdera izanez gero, harremanetan jar zaitezke ALSAren Datuen Babeserako ordezkariarekin, mezu elektronikoa helbide honi bidaliz: dpo@alsa.es

5.2 Tratatutako datu pertsonalen tipologia.

Oro har, erabiltzaileak gure zerbitzuak kontratatzen dituenean ematen dituen datu pertsonalak (eroslearen datu pertsonalak eta/edo bidaiariaren datu pertsonalak) tratatzen ditu enpresak; datu horiek zuzenean gure saltoki fisikoan, edo sarean, call centerrean edo enpresak prestatutako beste edozein bide erabiliz biltzen ditu, horretarako formularioen bitartez.

Nolanahi ere, askotan, beste batzuek ematen dituzte datu pertsonalak, hala bidaia-agentziek nola beste pertsona fisiko batzuek, zeinek, zure izenean, salmenta-kanalen bidez eskaintzen ditugun produktuak eta/edo zerbitzuak eskatzen edo kontratatzen dituzten.

Tratatutako datuen kategoriak, oro har, identifikatzaileak dira, hala nola izena, abizenak, NANa, jaioteguna, generoa, helbide elektronikoa, harremanetarako telefonoa, ordainketa datuak, erosketen historia, erregistratutako erabiltzaile gisa saioa hasteko erregistro datuak, ordainketetarako edo txartelaren datuak, edo PayPal kontu bat hurrengo erosketak azkar egiteko, konexio datuak, geolokalizazioa eta nabigazioa (gailu mugikorretik gurekin harremanetan jarriz gero). Oso kasu berezietan, eta zure datuen aurreikusitako helburua eta erabilera zein diren, ezaugarri pertsonalei buruzko datuak ere bildu ahal izango dira, hala nola laguntza bereziko zerbitzua (MUP); datu pertsonal sentsibleak, hala nola adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei aplikagarri zaien deskontua eskatuz gero; familia ugaria izateari buruzko datuak, hori guztia onuradun izateko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko helburuarekin.

Gure salmenta-kanaletan eskatutako datu pertsonalak beharrezkoak dira kontratatutako zerbitzua eman eta arreta egokia eskaini ahal izateko. Eskatutako datuak eman ezean, enpresak ezingo dio zure eskaerari erantzun, eskatutako datu pertsonalak nahitaezkoak baitira gure lege- eta/edo kontratu-betebeharrak bete ahal izateko.

Gailu mugikorren bitartez gurekin elkarreraginean arituz gero, pribatutasun-politika honetan ezarritakoari jarraikiz tratatuko ditugu zure konexio-, geolokalizazio- eta nabigazio-datuak. Era berean, gure sareko txata edo sare sozialak erabiltzen badituzu, erregistratu egingo dugu gurekin izandako komunikazioa.

5.3 Datu pertsonalen tratamenduaren helburuak.

Oro har, datu pertsonalak helburu hauetarako bildu eta tratatuko dira:

A) Kontratu-harremanean oinarrituta:

i. Erabiltzailearekin harremanetan jarri ahal izatea kontratatutako garraio-zerbitzuaren egoera-eguneratzeak eta jakinarazpenak bidaltzeko.

ii. Igorritako kontsultei, iruzkinei, gorabeherei, erreklamazioei edo iradokizunei erantzutea eta horiek behar bezala kudeatzea.

iii. Administrazioko oinarrizko eginkizunak kudeatzea.

iv. Baliabide honen bidez igortzen dizkiguten aurrekontu-eskaerei behar bezala erantzutea eta horiek kudeatzea.

v. Txartelen, garraio-bonuen eta/edo kontratatutako beste zerbitzu batzuen erosketa behar bezala kudeatzea, baita deskonturen baten onuradun-izaera egiaztatzea ere.

vi. Fakturak egiteko jasotako eskaerei erantzutea eta horiek kudeatzea.

vii. Eskura dauden bestelako funtzionalitateak edo zerbitzuak erabiltzea erraztea, hala nola gure autobusen barruko entretenimendua eta Wifi sarera sartzea eta berau erabiltzea.

viii. Konpainiak eskainitako fidelizazio-txartelen harpidetza hasteko, aldatzeko edo kentzeko prozesuak kudeatzea.

ix. Ordainketa webgunearen edo App-aren bitartez kudeatzea, zure txartelaren datuak hurrengo erosketetarako gordetzeko aukera hautatzen baduzu.

B) Lege-betebehar batean oinarrituta:

i. Dagozkigun lege-betebehar guztiak betetzea, eta zure datu pertsonalak Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei zein arloan eskumena duten gainerako erakundeei jakinaraztea, hala egiteko eskatzen digutenean.

ii. Larrialdiko egoerak, hondamendiak edo ezinbesteko kasuak behar bezala kudeatzeko, baliteke beharrezkoa izatea zure datu pertsonalak arloan eskumena duten organismo edo erakundeei jakinaraztea.

iii. Jarri harremanetan erabiltzailearekin, hala badagokio, epidemiak eta epidemien hedapena kontrolatzeko egoeretan kontaktuaren trazabilitateari buruzko informazioa emateko. Datu pertsonalak 90 egunez gordeko ditugu, bidaia egin duzun egunetik kontatzen hasita, eta aldi horretan osasun-agintariek eskatuz gero, eman egin behar dizkiegu.

C) Interesdunaren baimenean oinarrituta:

i. Zure erabiltzaile-kontua erregistratzeko, administratzeko eta kudeatzeko prozesuaren kudeaketa osoa (sare sozialetan –Facebook edo Twitter, adibidez– duzun profilarekin erregistratuz gurekin harremanetan jartzea erabakitzen duzunean barne).

ii. Harpidedunari Alsaren edo gure partner-en eskaintza eta deskontu pertsonalizatuen informazioa ematea, bai baliabide elektronikoen, bai gailu mugikorren bidez (push jakinarazpenak), baita aurreikusi eta eman diren beste edozein baliabideren bidez ere.

iii. Alsak eskainitako lehiaketa, zozketa eta promozioetako parte-hartzea behar bezala kudeatzea.

Deskribatutako tratamendu bakoitzerako eman duzun baimena edozein unetan ezezta daitekeela jakinarazten dizugu, baina horrek ez du eraginik izango aldez aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunean. Baimena ezeztatu ahal izango duzu asesoria@alsa.es helbidera mezu elektronikoa bidaliz, eta/edo jakinarazpen komertzialean bertan erantsitako “baja” botoian klik eginez.

D) Alsaren interes legitimoan oinarrituta:

i. Igorritako kontsultei, iruzkinei, gorabeherei, erreklamazioei edo iradokizunei erantzutea eta horiek behar bezala kudeatzea.

ii. Zerbitzu osagarriak ematea eta gure zerbitzuak nahiz bezeroaren esperientzia hobetzea webgunea edo app-a erabiltzean.

iii. Webgunera egindako bisiten eta erabiltzaileek bertan duten jokabidearen azterketa estatistikoak. Datu-tratamendu horiek modu agregatuan egiten dira (alegia, zu ez identifikatzeko moduan) edo, bestela, pseudoanonimizatuta.

iv. Webgune honetako nabigazioa behar bezala kudeatzea.

v. Kontratatutako zerbitzuei buruzko analitika-lanak eta merkatu-azterketak egitea.

Datu-tratamendu horiek modu agregatuan egiten dira (alegia, zu ez identifikatzeko moduan) edo, bestela, pseudoanonimizatuta.

vi. Baldin eta baimena eman badiguzu ALSAk zure datuak trata ditzan marketineko, promozioko eta/edo publizitateko xedeetarako, zure erosketa-historia gordeko dugu eta aurrez erositako zerbitzuen xehetasunak erabiliko ditugu, gure ustez zure interesekoak izan daitezkeen beste zerbitzu batzuk iradokitzeko.

vii. Gure autobusetan ordena eta segurtasuna bermatzeko, autobusetako bideozaintza-sistemek zure irudia har dezakete.

viii. Arrisku- nahiz iruzur-egoerak edo gorabeherak kontrolatu, aztertu eta kudeatzea izan litezkeen iruzurrei aurrea hartzeko. Eragiketa iruzurrezkoa izan daitekeela iritziz gero, tratamenduak transakzioa blokeatzea ekar dezake.

ix. Ekintzak eta kalitate-inkestak egitea, gure bezero eta erabiltzaileen gogobetetze-maila ezagutzeko eta hobetzeko moduko arloak antzemateko.

Interes legitimoa dugula uste dugu, horrelako datuen tratamendua zuretzat onuragarria izan baitaiteke, baliagarri zaigulako arreta egokia eman ahal izateko, zure beharrei, itxaropenei eta bezero gisa duzun gogobetetze-mailari egokitzen zaien zerbitzu hobea eskaintzeko, bai eta eragiketen segurtasuna bermatzeko ere.

Datuak marketin-, promozio- eta/edo publizitate-helburuekin erabiltzeari dagokionez, kasuan kasuko prozedura erraza eta doakoa eskainiko zaie interesdunei datuak biltzeko beharrezko inprimakiarekin batera, baimena askatasunez adierazi ahal izan dezaten. Edozein unetan ezezta daiteke adierazitako baimena, baina horrek ez du eraginik izango aldez aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunean. Baimena ezeztatu ahal izango duzu asesoria@alsa.es helbidera mezu elektronikoa bidaliz, eta/edo jakinarazpen komertzialean bertan erantsitako “baja” botoian klik eginez.

Datuak marketin-, promozio- eta/edo publizitate-helburuekin erabiltzeak zure bezero-profila aztertzea dakar, zure lehentasunak zeintzuk diren eta, beraz, zure profilari Alsaren zer produktu eta zerbitzu hoberen egokitzen zaizkion zehazteko. Horretarako, zuk emandako informazioa erabiliko dugu zure erosketen eta nabigazioaren historian oinarrituta. Zuri buruz dugun informazioa (erosketa- eta nabigazio-historia, lehentasunak eta abar) eta webgunean erosketa edo erregistroa egiteko prozesuan emandako datu pertsonalak erabiliz bezero-profilaren azterketa egiteko interes legitimoa dugula uste dugu. Ulertzen dugu datu horien tratamendua onuragarria izan daitekeela erabiltzaile edo bezeroarentzat ere, erabiltzaile gisa duzun esperientzia hobetzeko aukera emango baitizu, eta zure lehentasunei hoberen egokitzen zaizkien Alsako produktuen eta zerbitzuen informazioa jaso ahal izango baituzu.

Publizitatea igortzeari dagokionez, zugan eragina duten erabaki automatizaturik ez dugula hartzen jakinarazten dizugu, berariaz.

Interesen haztapena egin dugu eta, atera ditugun ondorioen arabera, enpresak interes legitimoa du Alsaren estrategia eta eskaintza komertziala egokitzeko, salmenta-kanaletan egiten diren transakzioetan lortutako informaziotik abiatuta; era berean, Alsak jarduten duen merkatua eta horren bilakaera ezagutzeko aukera emango digun informazioa lortzeko interesa ere badu, betiere baliabideak ahalik eta modu eraginkorrenean antolatu ahal izateko gure zerbitzuen salmenta-prozesuan.

Gure bideozaintzako sistemek hartzen dituzten irudiak gure interes legitimoan oinarrituta tratatzen dira, instalazioen eta pertsonen segurtasuna zaintzearren. Interesek haztapena egin dugu, eta bideozaintzako kamerak erabiltzeko interes legitimoa dugula erabaki dugu, negozioak berezkoak dituen jarduerak eta garraio-zerbitzuak segurtasun-baldintzetan gauzatu ahal izateko, bai bezeroei dagokienez, bai langileei dagokienez.

5.4 Legitimazioa.

Adierazitako tratamenduak legitimatzen dituzte honako oinarri juridiko hauek: aurretiaz kontratatutako garraio-kontratuaren gauzapena, erabiltzailearen baimena, lege-betebehar bat betetzea eta Alsaren interes legitimoa, 5.3 puntuan azaldutakoari jarraikiz. Interesen haztapenaren azterketa ere 5.3 puntuan zehaztuta dago.

5.5 Datu pertsonalen hartzaileak.

Emandako informazioaren hartzaileak ALSA GRUPO SLU eta ENPRESAK izango dira.

Erabiltzaileen datu pertsonalak erabiltzaileak kontratatutako garraio-zerbitzua ematen duen enpresari jakinaraziko zaizkio. Era berean, zure datu pertsonalak Alsarekin elkarlanean aritzen diren garraio-enpresei ere jakinarazi ahal izango zaizkie zerbitzua hirugarren kolaboratzaile batek eskaintzen duenean. Jakinarazpen hori ezinbestekoa da kontratatutako garraio-zerbitzua gure lege- eta kontratu-betebeharrei jarraikiz eman ahal izateko.

Garraio-enpresak Bidaiarientzako Derrigorrezko Asegurua (“BDA”) kontratatuta duen aseguru-entitateari jakinarazi ahal izango zaizkio erabiltzaileen datu pertsonalak. Datu pertsonalen jakinarazpen hori nahitaezko baldintza da erabiltzailea alderdi den kontratua gauzatzeko, bai eta garraio-enpresari aplikagarri zaizkion lege-betebeharrak betetzeko ere.

Erabiltzaileak bidaia-aseguru gehigarria kontratatuz gero, bidaia-aseguru gehigarri hori izapidetzeko behar diren datu pertsonalak jakinaraziko ditu enpresak. Datu pertsonal horiek jakinaraztea beharrezkoa da zu alderdi zaren kontratua gauzatzeko.

Emandako informazioaren hartzaileek konpromisoa hartzen dute datuak erabiltzean konfidentzialtasuna errespetatzeko eta aurrez baimendutako helburuen arabera erabiltzeko.

Ez dizkiegu zure datuak hirugarrenei lagatzen xede komertzialetarako; Alsatik informazio komertziala baino ez dizugu bidaliko, deskontuak eta abantailak eskaintzeko, bai Alsarenak, bai Alsarekin hitzarmen komertziala duten enpresenak; informazio hori bidaliko dizugu baldin eta jakinarazpen komertzialak bidaltzea onartu baduzu.

Ez dira datuen nazioarteko transferentziak egiten. Kanpoko hornitzaileekin lan egiten dugu, hala nola zerbitzu teknologikoen hornitzaileak edo marketin eta publizitatearekin lotutako zerbitzuen hornitzaileak; hornitzaile horiei Europako Esparru Ekonomikoan kokatzen diren zerbitzariekin lan egitea eskatzen diegu beti, datuen tratamenduan babes-maila egokia bermatzen dutelako. Europako Esparru Ekonomikotik kanpo kokatzeagatik babes-maila berdina eskaini ezin duten kanpoko hornitzaileekin lan eginez gero, berme egokiak aurkeztea eskatzen diegu eta, horretarako, datuen babesaren arloan indarrean dauden arauei jarraikiz, Arau Korporatibo Lotesleak (BCR) sinatu behar dituzte, zure datu pertsonak egoki kudeatuko dituztela bermatzeko. Halaber, Europako Batzordeak ezarritako Kontratu Klausula Tipoak ere sinatu behar dituzte.

5.6 Interesdunen eskubideak.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, baliogabetzeko, aurka egiteko, eramateko eta mugatzeko eskubideak baliatu ahal izango ditu, eta bere datuen tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabakien eraginpean ez egoteko eskubidea izango du, egoki izanez gero. Horretarako, eskaera egin beharko dio ALSA GRUPO SLUri, horretarako dagoen helbide elektronikora mezu bat bidalita: asesoria@alsa.es, edo posta-helbide honetara: ALSA GRUPO, S.L.U., Aholkularitza Juridikoaren Saila, Josefa Valcárcel kalea, 20, 28027, Madril. Edozein kasutan, NANaren edo zuzenbidearen arabera nortasuna egiaztatzeko baliagarria den beste dokumentu baten fotokopia erantsi beharko du, eta zehaztu beharko du zein eskubide erabili nahi duen. Era berean, interesdun orok dauka enpresak haren datuen gainean egiten dituen tratamenduen gaineko baieztapena eskuratzeko eskubidea.

Interesdunek ondorengo edozein mementotan baliogabetu ahalko dute datu pertsonalak tratatzeko emandako baimena, unean uneko datuen babesari buruzko indarreko araudian ezarritako baldintzetan, baina baimen hori kentzeak ez du eraginik izango aldez aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunean.

Interesdunak eskubidea du Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (www.aepd.es) edo ALSAren Datuen Babeserako ordezkariaren aurrean (dpo@alsa.es) kexa edo erreklamazioa jartzeko.

Erabiltzaileak, nolanahi ere, bere gain hartu beharko du emandako datuen egiazkotasunaren erantzukizuna, eta datu faltsuak eman dituen erabiltzaile oro zerbitzuetatik kanpo uzteko eskubidea gordetzen du ALSA GRUPO SLUk, zuzenbidean dagozkion gainerako ekintzen kalterik gabe. Erabiltzailea izango da emandako datu pertsonaletan izandako edozein aldaketa jakinaraztearen arduraduna.

5.7 Datuak gordetzeko epea.

Erabiltzaileen datu pertsonalei dagokienez, bildu diren helbururako erabili beharrekoak soilik gordetzen ditugu, hori tratatzeko oinarri juridikoari jarraikiz. Datu pertsonalak gordeko ditugu erabiltzailearekin kontratu- eta/edo merkataritza-harremana daukagun bitartean, erabiltzaileak datu pertsonalen tratamendua kentzeko, ezeztatzeko eta/edo mugatzeko eskubidea baliatzen ez badu.

Kasu horietan, datuak behar bezala blokeatuta mantenduko ditugu, erabili gabe, erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko beharrezkoak izan daitezkeen bitartean, edo horien tratamendutik erantzukizun judiziala, legala edo kontratuarekin lotutakoa sor daitekeen bitartean, horri aurre egin behar bazaio eta, horretarako, datuak berreskuratzea beharrezkoa bada.

ALSA GRUPO SLUk indarrean dagoen araudian ezarritakoa beteko du, jaso zen unean izan zuen helbururako edo helburuetarako jada beharrezkoa ez den informazio pertsonala deuseztatzeari dagokionez, hura blokeatuz, datuen tratamenduaren ondorioz sor daitezkeen erantzukizun posibleei aurre egin ahal izateko, eta erantzukizun horien preskripzio-epeen barruan soilik. Aipaturiko epeak igaro ondoren, informazio hori behin betiko deuseztatuko da, sistema seguruak erabiliz.

5.8 Webguneko bisitetan biltzen dugun informazioa.

Gure webgunera sartzen diren erabiltzaileen informazio pertsonal mugatua eta estatistika global anonimoak biltzen eta gordetzen ditugu. Informazio hori erabiltzaileak helarazten digu modu aktiboan edo, besterik gabe, gure webgunean nabigatzen ari denean biltzen dugu. Hauxe da biltzen dugun informazioa: erabiltzaileak erabiltzen duen Internet Protokoloaren (IP) helbidea, erabilitako nabigazio-programa, sistema eragilea, sarbidearen eguna eta ordua, erabiltzailea sartu den webgunearen Interneteko helbidea eta gure webgunea erabiltzeko moduari buruzko informazioa.

Informazio hori erabiltzen dugu jakiteko zenbat denbora behar den gure webgunea kargatzeko, nola erabiltzen den, zenbat bisita egiten diren eta zer informazio mota kontsultatzen duen gehien erabiltzaileak. Informazio horrek webguneak behar bezala funtzionatzen duen ala ez identifikatzen laguntzen du, eta, akatsak edo funtzionamenduaren hutsegiteak antzematen baditugu, horiek konpontzen eta gure webgunearen errendimendua hobetzen laguntzen digu, erabiltzaile guztiei zerbitzu hobea emate aldera.

Aurrekoa aintzat hartuta, erabileraren eta nabigazioaren datuak biltzen ditugu estatistikak eta publizitatea egiteko, baita gure webgunearen erabilera kontrolatzeko eta erabiltzailearen interesak hobeto ezagutzeko ere.

Halaber, gure app-ek geolokalizazio-tresna bat eduki ahal izango dute zure kokapena ezagutu ahal izateko, horretarako baimena eman badiguzu. Gailu mugikorrean geolokalizazio-funtzioa aktibatuta baduzu, aplikazioen funtzionalitate guztien onurak baliatu ahal izango dituzu. Geolokalizazioa aktibaturik eduki ezean, horren berri emango dizugu, eta jakinarazpen baten bidez baimena eskatuko dizugu aldez aurretik.

5.9 Sare Sozialetan bildutako datuen tratamendua.

Profil sozialen bitartez erabiltzaile gisa erregistratuz gero, enpresak zure buruari lotutako informazio jakin baten tratamendua egingo du. Bilduko ditugun datu moten tratamenduarekin ados egon ezean, ez duzu jarraitu behar zure profil sozialarekin erregistratzeko prozesua, eta erregistroa ohiko bidea erabiliz egin ahal izango duzu horretarako aurreikusitako formularioa betez.

Alsari jakinaraztea erabakitzen duzun profil sozialaren datuak, gainera, gure datu-baseak elikatzeko eta profil komertzialak egiteko/garbitzeko ere erabiliko dira, horri esker, erabiltzaileak –banaka zein taldeka– ikuspegi komertzialetik are hobeto eta zehaztasun handiagoz ezagutzeko (beharrak, gustuak, lehentasunak eta abarrak), eta era horretan, gure produktu eta zerbitzuak zein merkataritza- eta marketin-ekintzak diseinatu, planifikatu eta pertsonalizatu ahal izateko. Aurrekoa gorabehera, jakin ezazu ez dugula erabaki automatizaturik hartuko profil komertzial horretan oinarriturik.

Erregistratzeko prozesuak berariaz onartzen baduzu, zure datuak merkataritza-jakinarazpen pertsonalizatuak igortzeko erabiliko dira, Pribatutasun Politika honetan azaldu bezala.

Profil sozial bidez erabiltzaile gisa erregistratzen zarenean, Alsak datuen honako kategoria hauek eskuratu eta tratatuko ditu:

  • “Profil publikoa”ren datuak (datu-kategoria hau nahitaezkoa da): gure webgunean erregistratzeko erabiliko duzun sare sozialari zure profil soziala osatzean eta, zehazki, atal horretan eman diozun informazioa. Hauek sartzen dira: izena eta abizenak, sexua, erabiltzailearen sare sozialeko identifikatzailea (ID-kontu-zenbakia), profileko argazkia, azaleko eta sareetako argazkia, adin-tartea, hizkuntza eta herrialdea.
  • Alsarekin partekatzea erabaki duzun bestelako datuak, profil sozialekoak; esate baterako, harremanetarako beste datu batzuk, irudiak, ezaugarri pertsonalak, inguruabar sozialak, datu akademikoak eta profesionalak, enplegu-xehetasunen datuak eta abar.
  • Sare soziala erabiltzean sortzen diren datuak, Alsarekin partekatzea erabaki baduzu (atsegiteak eta iruzkinak, adibidez).
  • Helbide elektronikoa (nahitaezkoa).

Nahitaezkotzat jotako datu pertsonalak ezinbestean jakinarazi beharko dira zure profil sozialaren bidez erregistroa egin ahal izateko. Horrekin ados egon ezean, ez duzu jarraitu behar zure profil sozialarekin erregistratzeko prozesua, eta gure webguneko erregistroa ohiko bidea erabiliz egin ahalko duzu horretarako aurreikusitako formularioa betez.

Era berean, Facebook eta Instagram sare sozialen marketineko tresnak ere erabiltzen ditugula jakinarazten dizugu, gure produktu eta zerbitzuak merkaturatzen ditugunean. Jakinarazpen komertzialak jasotzea onartu duten bezeroen helbide elektronikoak erabiltzen ditugu Facebook eta Instagram sare sozialen erabiltzaileen basean antzeko pertsonak aurkitzeko, eta erabiltzaile berri horiei kanpainak helarazteko Facebook eta Instagram plataformetan. Facebook eta Instagram plataformek eskaintzen dituzten parametroak ere erabiltzen ditugu sare sozial horien erabiltzaileen datuetan oinarritutako marketin-kanpainetarako hartzaileak sortzeko. Facebook eta Instagram sare sozialek hainbat aukera eskaintzen dituzte plataforma horietan ikusten dituzun iragarkiak kontrola ditzazun. Iragarkien zure lehentasunak konfiguratu ditzakezu Facebook eta Instagram plataformetan. Facebook eta Instagram sareek bildu eta tratatzen dituzten datuak euren pribatutasun-politiken araberakoak dira; kontsulta itzazu beri pribatutasun-politika horiek.

5.10 Adingabeak.

Hamalau urtetik beherakoen datuen tratamendurako, gurasoen edo tutoreen oniritzia behar izango da. 14 urtetik beherakoek ezin izango dute inolako informazio pertsonalik bidali, gurasoen edo tutorearen baimenik gabe. ALSA GRUPO SLU ez da izango 14 urtetik beherakoek beharrezkoa den baimenik gabe bidalitako inolako informazio pertsonalen erantzulea.

5.11 Segurtasun-neurriak.

ALSA GRUPO SLU enpresak, tratatutako informazio motaren arabera, indarrean dagoen araudiak eskatutako datu pertsonalen babeserako segurtasun-mailak jarri ditu indarrean, eta bere esku izan dituen beste baliabide eta neurri tekniko batzuk ezarri ditu, emandako datu pertsonalen baimenik gabeko aldaketa, galera, tratamendua edo sarrera saihesteko. ALSA GRUPO SLU enpresak bermatu egiten du segurtasun-neurri egokiak hartu dituela informazioaren segurtasuna eta Internetetik bidaltzen dizkiguzun datuen konfidentzialtasuna bermatzeko. Horretarako, Secure Socket Layer (SSL) segurtasun-teknologia erabiltzen da. Sistema horren bidez, zuk bidaltzen diguzun informazioa zifratu daiteke, eta, hartara, informazio hori irakurtzea galarazten da, baita bidean modu ezegokian atzematen bada ere. Alsaren zerbitzaria ziurtatua dago; beraz, edozein bidalketa egin aurretik, zure nabigatzaileak Alsaren identitatea egiazta dezake. Ziurtagiri horrek zure datuak jasotzen dituen helmugako ordenagailuaren identitatea bermatzen du. Nabigatzaile gehienetan beheko ertzean ageri ohi den giltzarrapo baten ikonoa ikusten baduzu, SSL segurtasuna lanean ari denaren seinale izango da. Ikono horren gainean sakatuz gero, segurtasun-konexioarekin erlazionatutako ziurtagiria agertuko da. Nolanahi ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla gaindiezinak.

5.12 Cookie-ak.

Webgune honetan sartzean baliteke cookie-ak erabili behar izatea. Cookie-ak informazio multzo txikiak dira, eta erabiltzaile bakoitzaren nabigatzailean gordetzen dira, erabiltzaileak gerora erabil dezakeen informazioa gogora dezan zerbitzariak. Informazio horrek erabiltzaile jakin gisa identifika zaitzake, eta zure lehentasun pertsonalak gordetzeko aukera ematen du, baita bisiten edo ikuskatzen dituzun webgune zehatzen inguruko informazio teknikoa ere, besteak beste.

Cookie-rik jaso nahi ez duten edo, beren ordenagailuetan gorde aurretik, cookie-n inguruko informazioa jaso nahi duten erabiltzaileek nabigatzailea horrela aritzeko konfiguratu dezakete. Informazio gehiago eskuratzeko, kontsulta ezazu Cookie-n politika.

6.- Transakzioen segurtasuna.

ALSA GRUPO SLUk bermatzen du erabilitako ordainbidearen datuak modu guztiz seguruan eta konfidentzialean tratatuko dituela. Ordaintzeko erabilitako txartelaren datuak modu enkriptatuan transmititzen dira SSL protokolo seguruaren bidez, eta horrek komunikazioaren sekretua bermatzen du, kriptografia-gakoen bidezko elkarrizketa erabiltzen baitu.

ALSAk, webgune honen bidez egindako transakzioen segurtasuna bermatze aldera, kontrol-prozesuetan sartuta dauka bezeroak ordaintzeko txartelari dagokionez emandako informazioa aldez aurretik bermatzeko eta kudeatzeko mekanismoa. ALSAk eskubidea du txartelak kontratatzeko eta erosteko eskaera ez onartzeko, ordainketa haren titulartasunekoa ez bada, iruzur eginez eskuratu bada edo, horren bidez, iruzurrezko eragiketa bat egin nahi bada titularraren, ALSAren edo edozein hirugarrenen interesen kalterako.

Estatuaren segurtasun-indar eta -kidegoek, eskaerak egiteko, helbide elektroniko honetara idatzi behar dute: asesoria@alsa.es.

Halaber, kontuan izan erabilitako ordainbideen hornitzaileek edo igorleek iruzurraren kontrako beste neurri batzuk izan ditzaketela; horrek eragin dezake eragiketa mota batzuk ez onartzea. ALSAk ez ditu kontrolatzen ordainbideen hornitzaileek edo igorleek onartuta dituzten politikak aplikatzetik gerta litezkeen kalteak, eta ez da horien erantzulea.

Debekatuta dago hirugarren baten titulartasuneko ordainbide bat erabiltzea horren berariazko baimenik gabe. Zure erantzukizuna da baimen hori frogatzea, eta ALSAri eragindako kalte-ordain guztiak zure gain hartu beharko dituzu.

7.- Jabetza Industrialaren eta Intelektualaren eskubideak.

Webgune honetako elementu, diseinu eta aplikazio guztiak, horien formatua eta ezaugarriak gorabehera, eta jabetza Industrialaren eta intelektualaren eskubideak ALSA GRUPO SLUren titulartasunekoak dira. Horiek jabetza industrialaren eta intelektualaren araudiak eta gainerako legeria aplikagarriak babesten ditu. Aipatutako edukia ezin izango da ustiatu, erreproduzitu, banatu, aldatu, publikoki jakinarazi, utzi, eraldatu edo beste nolabait zabaldu, bereziki eta aldez aurretik baimendu ez bada. ALSA GRUPO SLUk beretzat hartzen du aipatu diren titulartasun-eskubideak urratzen dituztenen aurrean har ditzakeen ekintza judizialez baliatzeko ahalmena.

8.- Aldaketak.

ALSA GRUPO SLUk beretzat hartzen du pribatutasun-politika hau aldatzeko eskubidea, legean edo jurisprudentzian egon daitezkeen berrikuntzetara egokitzeko, baita ALSAren eta lotutako sozietateen enpresa-jardunaren edo -estrategiaren aldaketetara egokitzeko ere. Hori dela-eta, pribatutasun-politika irakurtzea gomendatzen dugu webgunera sartzen edo bertatik nabigatzen den bakoitzean. Hala ere, legezko oharra eta pribatutasun-politika aldatu aurretik erabiltzaileekin ezarri diren harremanak erabiltzailea webgunera harreman horiek ezartzera sartu zen uneko arauen bidez arautuko dira.

ALSA GRUPO SLUk erabiltzaileei ematen dizkie aldez aurretik legezko oharrera, pribatutasun-politikara eta datuen babesera sartu ahal izateko baliabide teknikoak.

9.- Jurisdikzioa eta foru aplikagarria.

Webgune honekin edo bertan azaltzen diren alderdiekin lotutako eztabaidak konpontzeko, Espainiako legedia izango da aplikatzekoa, eta alde biek espresuki egiten diote legedi horri men. Epaitegi eta auzitegi eskudunek izango dute aipaturiko gatazkak ebazteko eskumena, aplikatu beharreko legeriari jarraituz.

Dokumentu honetako edozein xedapen baliogabetzen bada, hori kendu edo aldatuko da. Edonola ere, baliogabetasun-aitorpen horrek ez du dokumentu honetako gainerako xedapenen baliozkotasunean eraginik izango.