EROSKETA BALDINTZAK

1.- ERANTZUKIZUNA

Garraiolariaren erantzukizuna, zerbitzua egiten duen enpresarena izango da. Enpresa garraiolariak, berari zuzenki leporatu ez zatzaizkiokeen ez-betetzeekin ez du erantzukizunik izango, ez eta ustekabean gertatutakoekin, ezinbestean gertatutakoekin edo lege eta administrazio eskakizunengatik gertatutakoekin. Era berean, ez du erantzukizunik izango bere zerbitzuen eta beste garraio batzuen arteko loturen galpenekin, ez bereekin eta ezta beste batzuenekin ere. Nazioarteko lineatan, erantzukizuna egotearen kasuan, garraioa egiten duen enpresarena izango da hura, bere lurraldeko Lege eta Auzitegien arabera; bidaiariaren erantzukizuna soilik izango da mugak pasatzeko eta bidaia aurrera eramateko beharrezkoak diren dokumentuak gainean eramatea.

2.- BAGAJEAK

Bidaiariak 30kg. arteko bagajea doan eramateko eskubidea izango du, nazioarteko lineatarako bereziki zehaztua dagoen kasuetan izan ezik (25kg). Hori erregistratua izaten bada, dagokion agiria emango zaio bidaiariari. Garraiaturiko bagajea galdua edo hondatua izaten bada, 10 Baldintzan agertzen denari kalterik egin gabe, erreklamazioa berehala iristerakoan egitea gomendatzen da eta horretarako txartela eta fakturazio agiria azaldu beharko dira.

Garraiaturiko bagajeek jasan ditzaketen kalte edo galeren erantzukizuna zehaztua, mugatua eta zenbatua egongo da Lurreko Garraioak Arautzen dituen uztailaren 30eko 1/1987 Legearen arabera eta 2011ko otsailaren 16ko Europar Parlamentu eta Kontseiluko 181/2011 (UE) Erregelamenduaren arabera, autobus eta autokarreko bidaiarien Eskubideei buruzkoa, indarrean dagoena eta une bakoitzean aplikagarria izan daitekeena arautzen duena.

Bizikletak, surf-oholak edo eski-oholak garraiatzeko baldintza bereziak: Bizikleta, surf-ohol edo eski-oholen garraioak txartelaren prezioan gehigarri bat dauka, 5 eurokoa ibilbide motzeko zerbitzuetan eta 10 eurokoa ibilbide luzeko zerbitzuetan. Nazioarteko zerbitzuetan, Espainia-Maroko eta Espainia-Portugal lineatan soilik dago onartua bizikleten garraioa eta horiek aurrez aldetik erreserbatu eta ordaindu beharko dira. Leku erabilgarriaren mugapena dela eta, lau unitate soilik onartuko dira kotxeko bizikleta eta surf-oholen artean (bat txartel bakoitzeko). Bidaiatzeko baldintza onetan egon beharko dira beste bagaje edo poltsak ez hondatzeko eta beharrezkoa izango da nolabaiteko bilketa kaxa edo poltsaren bat izatea garraiorako.Web orriaren bidez txartela erosi dezakezu bizikletaren garraioarekin batera eta horretarako erosketa prozesuaren 3. pausoan lauki bat aurkituko duzu. Bizikleta garraioa daukaten txartelak banan-banan erosi behar dira, ez da posible izango bizikletaren laukia markatzea 2 eserleku edo gehiago aukeratu direnean.Aukeratutako ordutegian bizikleta gehiagorako lekurik ez badago, bizikletaren aukeraren lauki hori ez da erabilgarria egongo.Behin txartela erosia dagoenean, bidaiaria ontziratze lekuan aurkeztuko da bere bizikleta/surf-oholarekin irteera baino 15 minutu lehenago behintzat.

Nazioko linea erregularretan maskoten garraiorako baldintza bereziak. Bidaiari lekuan, legeak edozein animalia eramatea debekatzen du, txakur gidariak izan ezik. Azaldutakoaren arabera, gehienez maskota bat (1)onartuko da zerbitzuko, eta ibilgailuko sotoan joango da. Garraioa etxeko animalia txikiei mugatuko da, hala ulertuz, txakurrak, katuak, hudoak, hegaztiak (oilategikoak ez) , etab. eta ez dute 10 kg baino gehiago pisatuko. Animaliak sotoan bidaiatuko dute kaiola baten barruan (transportin elementu batean edo beste itxi eta ziur batean), eta  bidaiariak ekarri beharko du berau. Kaiola edo transportinak animaliaren hondakinak jaso ditzakeen hondo iragazgaitz bat izan beharko du. Orokorrean, animalia horien garraioa beraien jabeen erantzukizuna da eta beharrezkoa izango da eurak animalien zerbitzu berdinean bidaiatzea. Bidaiaria animaliarekin ontziratze puntuan aurkeztu beharko da irteera baino 15 minutu lehenago eta animaliaren kaiola berak sartu beharko du autobusean gidariak ematen dizkion adierazpenak jarraituz. Animaliek higiene eta gogo baldintza egokiak edukiko dituzte eta beren baldintza fisikoa ere ona izango da; nahiz eta beharrezkoa ez izan, gomendagarria izango da txakurrentzat muturrekoa erabiltzea. Animalien lurreratzea jabeak egingo du eta inguruan jendea ez dagoenean egiten saiatuko da, horrela beste bidaiari batzuekin gerta daitezkeen egoera ez erosoak edo arriskutsuak saihestuko dira eta. Garraioaren kostua txartelaren prezioaren %50ekoa izango da eta bidaiaren aurretik gehigarri bezala ordainduko da.

3. TXARTELEN SALMENTA.

Enpresak, horretarako zuzenduak dauden puntu edo saltokietan salduko ditu txartelak eta posible izango da txartel horiek lortzea eta ibilbide bakoitzaren arabera aukeran dauden deskontuak lortzea. Txartelen erosketa errazteko beste bide batzuk ere egongo dira baliagarri, esaterako, bidai agentziak, Internet, telefonoa, salmenta makinak, etab., eta bide bakoitzak bere baldintza zehatzak izango ditu.

Iruzur egiteko web orria erabiltzen bada horri dagozkion erantzukizunak eskatuko dira, fede gaiztoz, erruz edo zabarkeriaz jokatu dela frogatzen bada.

Erosketa Internet bidez egiteko web orrian agertzen diren pauso guztiak bete beharko dira; erosketa amaitutzat emateko, banku datu guztiak sartu beharko dira eta “Ordaindu” botoia sakatu beharko da; orduan kargua zure txartelera joango da eta txartela igorria izango da. Nazioarteko ibilbideetan, txartelen erosketa bidaiaren irteera baino 24 ordu lehenago egin beharko da.

Garraiaturiko bidaiari kopurua ezin izango da eserleku kopurua baino handiagoa izan, horregatik, adingabe guztiak garraiatutako bidaiari bezala zenbatuko dira (965/2006 Errege Dekretua), eta, ondorioz, bakoitzak bere txartela eraman beharko du, adina dela eta desberdintasunik egin gabe.

Laguntzailerik gabeko adingabeen garraiorako prozedura

4 urte azpiko adingabeek heldu batekin bidaiatu beharko dute beti. Zerbitzu bakarrean ere ez da 4 urte azpiko haurrik onartuko heldu baten laguntzarik gabe.

Behin 4 urte betetakoan, laguntzailerik gabeko adingabeen garraioa onartuko da ohiko erabilerako garraio erregularreko zerbitzuetan, baldin eta honako zehaztasun hauek betetzen badira:

  • ALSAk laguntzailerik gabeko adingabeen garraioaren erantzukizuna hartzen du garraio hori klase zerbitzuetan (Supra+ edo Premium) egiten denean, eta hala egitea gomendatzen du gainera. Zerbitzu mota horiek pertsona laguntzaile bat daramate autobusean eta bidaia bukaeraraino normaltasunez garatzen dela gainbegiratu dezakete (Umezain Zerbitzua).
  • Gainontzeko zerbitzuetan, 4 eta 12 urte bitarteko haurrak laguntzailerik gabe bidaiatu ahal izateko, euren guraso edo tutoreek dagokion baimena eman beharko dute haurrak bakarrik bidaiatu ahal dezan (beti guraso edo tutorearen erantzukizuna izango da) eta honako zehaztapen hauek bete beharko dira:
    • Autobusera igotzean, haurrak, txartelaz gain, guraso edo tutoreak sinatutako Baimen-agiria  erakutsi beharko du eta hori gainera ALSArengatik sinatua egon beharko da.
    • Baimen-agiria sail honetan behera kargatu daiteke (jarraian) edo edozein salmenta puntutan eska daiteke, eta guraso edo tutoreek agiri horren bi ale bete eta sinatu beharko dituzte bidaiaren aurretik. Agiriak ALSAko salmenta puntu batera eraman beharko dituzte, bertan zigilua jar diezaieten. Agiri horiek ez dute baliorik izango dagokien zigilua izan ezean.
    • Bi baimen mota daude:
  • Salmenta puntu batera joateko aukerarik ez baduzu, ALSAko gidariei laguntza eska diezaiekezu edo dauzkagun salmenta puntuetan eta/edo bezeroaren arreta zerbitzuko kanalen  bitartez informa zaitezke.
  • Pertsona laguntzailea daramaten klaseko zerbitzuen (SUPRA+ edo PREMIUM) kasuan, bezeroek Umezain Zerbitzua eska dezakete laguntzailerik gabe bidaiatzen duten 4 urte baino gehiagoko haurrentzat. Zerbitzu hori eskatu ezean, 4 eta 12 urte bitarteko haurrak bakarrik bidaiatu ahal izateko, nahitaezkoa izango da guraso/tutoreek, 3.1.3. baldintzan ezartzen denaren arabera, adingabeen garraiorako baimena luzatzea.

Laguntzailerik gabeko haurren Umezain Zerbitzurako baldintzak Supra+ edo Premium zerbitzuetan:

Bidaiari horien baldintza bereziak kontuan harturik, eta segurtasun arrazoiak medio, bakarrik bidaiatu ahal izango dute, baldin eta honako betekizun hauek ezinbestez betetzen badituzte:

  • 4-12 urte beteak izatea.
  • Txartelarekin batera, ALSAren zigilua daraman guraso/tutoreek bete eta sinaturiko “Zaintza Zerbitzuaren Eskaera Dokumentua” eramatea (behera kargatu Zaintza Zerbitzuaren eskaera pdf 31kb).
  • Autobusera igotzean, haurra jatorrian entregatzen duten guraso/tutoreak identifikatu egin beharko dira (NAN, pasaportea, AIZ edo gidabaimena).
  • Adingabeen nortasun agiri bat azaldu beharko da (NAN, pasaportea, AIZ edo, horiek izan ezean, familia-liburua edo bere kopia).
  • Behin iritsitakoan, haurrak jasotzeko “Zaintza Zerbitzuaren Eskaera Dokumentuan” izendaturik agertzen diren arduradunak ere identifikatu egin beharko dira (NAN, pasaportea, AIZ edo gidabaimena).
  • "Zaintza zerbitzuaren eskaera dokumentua” sail honetan behera kargatu daiteke (jarraian) edo edozein salmenta puntutan eska daiteke, eta guraso edo tutoreek agiri horren bi ale bete eta sinatu beharko dituzte bidaiaren aurretik. Agiriak ALSAko salmenta puntu batera eraman beharko dituzte, bertan zigilua jar diezaieten. Agiri horiek ez dute baliorik izango dagokien zigilua izan ezean.
    Zaintza Zerbitzuari buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu, gure salmenta puntuetara eta/edo bezeroaren arreta zerbitzuko kanaletara jo dezakezu, eta bertan, bidaiaren aurretik, bidaia bitartean, autobusera igotzean, adingabea entregatzean edo edozein unetan, arazoren aurrean nola jokatu behar den azalduko dizugu.

Autobusean sartzeko era:

Ibilbide Nazionaletan: autobusera zuzenki sartu ahal izango duzu salmenta puntutik pasatu gabe, ontziratzea baino 10 minutu lehenago aurkeztuz. Gidariari zure NAN edo PASAPORTEA erakutsi beharko diozu ondorengo aukera batekin batera:

  • Web orriaren bidez inprimatu duzun txartel elektronikoa.
  • Web orriaren bidez egindako erosketan idatzi duzun erreserba zenbakia edo txartela.
  •  Txartelaren datuak dituen sms-a.

Nazioarteko Ibilbideetan: Autobusera zuzenean sar zaitezke, salmenta puntutik pasatu gabe, gidariari web orriaren bitartez erositako nazioarteko txartel zehatza erakutsiz zure NAN edo PASAPORTEArekin batera, ondorengo baldintzak betez:

  • Bidaiaria ordu 1eko aurrerapenarekin behintzat aurkeztu beharko da, irteera Espainiatik kanpoko edozein lekutan egiten denean eta bere presentzia iragarri beharko du ontziratze puntuan.
  • Espainiatik egindako nazioarteko irteeretan, bidaiaria irteera baino 30 minutu lehenago behintzat aurkeztu beharko da ontziratze puntuan.
  • Espainia-Frantzia-Suitza-Polonia lineak, ontzi-aldaketa bat dauka Bartzelonan, horregatik bidaiaria jatorrizko Alsa salmenta puntuan aurkeztu beharko da Bartzelonarako bere doako txartela lortu ahal izateko. Jatorria Bartzelonan edo ondorengo geldialdietan badu, bidaiariak ez du ontzi aldaketako txartel horren beharrik izango.
  • Nazioarteko ibilbideetan, 16 urte azpiko gazteak legalki baimenduak dauden pertsona heldu batekin joan beharko dira. 16 eta 18 urte bitarteko gazteek pasaportea eta polizia baimena beharko dute bidaiatzeko.

4. KANPAINA ETA SUSTAPEN BEREZIAK

Enpresak antolatzen dituen sustapen kanpaina bereziek baldintza berezi batzuk izango dituzte eta horiek bidaiarien esku egongo dira, gutxienez, salmenta puntuetan eta web orrian. Baldintza horiek beste edozein baldintzaren gainetik egongo dira.

5. TXARTELEN EZEZTAPENA

Nazioko eta nazioarteko txartelentzat:

Txartelen ezeztapena egin ahal izateko, zerbitzuaren hasiera baino 2 ordu lehenago behintzat eskatu beharko da eta horretarako bidaiariak enpresako salmenta puntura jo beharko du. 902 422242 informazio eta salmenta zerbitzuaren bidez eta www.alsa.es web orriaren bidez erositako txartelak bide berdinen bidez ezeztatu beharko dira, baldin eta txartelak jada igorriak izan ez badira. Salmenta ALSAko aplikazio mugikorraren bidez egin bada, ezeztapena 902 422242 salmenta zerbitzuaren bidez edo ALSAko web orriaren bidez egin beharko da.

Cashlog, S.L. ordainketa bidearen bitartez erositako txartelak (“mugikorreko telefono fakturaren bidez”) bide bera erabiliz soilik ezeztatu ahal izango dira, eta ez da inongo kasuan posible izango itzulketa dirutan edo banku txartelaren bidez egitea.

Ezeztapen kasuan, enpresak txartelaren guztizkoa itzuliko dio bidaiariari eskaera hau irteera baino 48 ordu lehenago egiten badu. Eskaera irteera aurreko 24-48 ordu bitartean egiten bada, enpresak txartelaren balioa baino %10 gutxiago itzuliko dio bidaiariari. Eta eskaera irteera baino 24 ordu baino gutxiagoko aurrerapenarekin egiten bada, txartelaren guztizkoa baino %20 gutxiago itzuliko dio bidaiariari.

Banku txartelaren bidez ordaindutako txartelak, erosketa egiteko erabili zen txartel berarekin soilik ezeztatu ahal izango dira.

Bidaiaria irteeraren une eta lekuan agertzen ez bada, bere eskubidea galduko du txartelaren aldaketa edo itzulketa eskatu ahal izateko.

Busplus txartela duten bezeroei ez zaizkie ezeztapen gasturik ezarriko.

Nazioko txartelentzat soilik:

Aldez aurretik jada aldatuak izan diren txarteletan, %20ko dedukzioa ezarriko zaio guztizkoari 48 orduko aurrerapenarekin eskaturiko ezeztapenetan. Txartel mota horietan, ezeztapena 24-48 ordu bitarteko aurrerapenarekin eskatzen denean %30eko dedukzioa ezarriko zaio eta 24 ordu baino gutxiagoko aurrerapenarekin egindako eskaeretarako %40ko dedukzioa ezarriko da.

6. TXARTEL ALDAKETA

Nazioko eta nazioarteko txartelentzat:

Bidaiaren eguna edo ordua aldatu nahi izanez gero, hori zerbitzuaren hasiera baino 2 ordu lehenago egin beharko da behintzat, eta eskatutako egun edo ordu berriaren erabilgarritasunaren arabera baldintzatua egongo da.

902 422242 informazio eta salmenta zerbitzuaren bidez eta www.alsa.es web orriaren bidez erositako txartelak bide berdinen bidez aldatu beharko dira, baldin eta txartelak jada igorriak izan ez badira. Salmenta ALSAko aplikazio mugikorraren bidez egin bada, aldaketa 902 422242 salmenta zerbitzuaren bidez edo ALSAko web orriaren bidez egin beharko da.

Nazioko txartelentzat soilik

Gasturik gabe aldaketa bat txarteleko egitea izango da posible, hori zerbitzuaren hasiera baino 48 ordu lehenago egiten den kasuetan, noski. 24-48 ordu bitarteko aurrerapenarekin burutzen diren aldaketentzat guztizkoaren %5eko gehigarria egongo da. Eta aldaketa 24 ordu baino gutxiagoko aurrerapenarekin egin ezkero, txartelaren guztizkoaren gehigarria %10ekoa izango da.

Bigarren eta gainontzeko txartel aldaketetan %20ko gehigarri bat egongo da aldaketa 24 orduko aurrerapenarekin eskatzen den kasuetan. Aldaketa 24 ordu baino gutxiagoko aurrerapenarekin eskatzen bada, gehigarria %30ekoa izango da.

Nazioarteko txartelentzat soilik:

Nazioarteko txartelen aldaketek ez daukate gehigarririk.

7. JOAN-ETORRIKO TXARTELAK

Joan etorriko txartelean itzuleraren eguna, ordua, eserlekua eta autobusaren zenbakia agertzen ez badira (open txartela), bidaiaria ahalik eta azkarren aurkeztu beharko da enpresako salmenta bulegoan (2 egun lehenago nazioartekoa linea bat baldin bada) itzulera berresteko. Konfirmazioa eskaturiko eguneko eserleku baliagarrien arabera baldintzatua egongo da. Hurrengo paragrafoan ezarritakoari kalterik egin gabe, itzuleraren berrespenak ez du gasturik edukiko. Ibilbide Luzeko txartel openen baliozkotasuna sei hilabetekoa izango da igorpen datatik aurrera. Eskualdeko zerbitzuetan joan-etorriko txartelen baliozkotasuna 7 egunetakoa izango da (joaneko ibilbidearen datatik aurrera). Internet bidez erositako txarteletan itzulera web orriaren bitartez egin ahal izango da zuzenki.

Nazioko txartel openetan, ibilbideak 150 kilometro edo gehiago dauzkanean eta prezioa (joanekoa deskonturik gabe eta zergak barne) 10€ edo gehiagokoa denean, erosketaren unean  1,40€ko gehigarri bat ordaindu beharko dute. Erosketaren bitartean zerga hau bidaiariari jakinaraziko zaio. Busplus Klubeko kideei ez zaie zerga hau ezarriko.

8.- INDARTZE ZERBITZUAK

Zerbitzu nazional eta nazioartekoetan, indarrean dagoen Garraio Araudia jarraituz, Enpresak eskubidea izango du zerbitzua  enpresa kolaboratzaileen ibilgailuekin egiteko, egoerak hala eskaturiko kasuetan, eta batez ere zirkulazio areagotzeak dauden kasuetan. Enpresak beretzat gordeko du eskubidea, bidaiariari emandako eserlekua aldatzeko, ustiapen baldintzek hala eskatzen duten kasuetan.

9.- ERRETZE DEBEKUAK

Guztiz debekatua dago ibilgailuan erretzea (6. Art. 1293/1999 E.D).

10.- ERREKLAMAZIOAK

Kexa liburu bat dago bidaiarientzat zerbitzu nazionaletako jatorri eta helmuga lekuetan. Indarrean dagoen araudiaren arabera, erreklamazioa zerbitzu erregularra eman den edo eman beharko litzatekeen dataren hurrengo hiru hilabeteetan aurkeztu beharko da. Erreklamazioa jaso eta hurrengo hilabetean, garraio enpresak bidaiariari jakinarazi beharko dio bere erreklamazioa onartua edo ezetsia izan den, edo oraindik ere aztertua izaten ari den. Behin betiko erantzuna emateko epea ez da erreklamazioa jaso zenetik hiru hilabete baino gehiago luzatuko.

11.- TXARTELEN PREZIOA

Internet bidez erositako txartelen prezioak ondorengo eran banakatuak egongo dira: indarreko tarifaren araberako txartelaren prezioa, gehi BEZ (%10), gehi azalduriko kantitate gehigarria, erosketa mota hori erabiltzeagatik kudeaketa gastu gisa. Kudeaketa gastua txartel bakoitzeko ezarriko da, eta joan-etorriko txartela txartel bakarra bezala hartuko da kudeaketa gastuari dagokionez. Txartela ezeztatzen den kasuetan, kudeaketa gastu hori ez da itzuliko. Euroa izango da www.alsa.es eta ALSAko aplikazio mugikorretan egiten diren salerosketa guztietan erabiliko den txanpon bakarra.

Busplus kide bezala izena ematen duten bezeroei edo Busplus Bezeroen baldintza daukatela jakinarazten duten bezeroei ez zaie kudeaketa gehigarri hori ezarriko.

 12.- DESKONTUAK WEB-EAN

Erabilgarri dauden deskontuak kontzesio edo linearen arabera aldatuko dira.

Deskontua duten txartelen ezeztapen eta aldaketa baldintzak beste txartel arrunten berdinak izango dira. Hala eta guztiz ere, sustapen zehatz batzuetan, mugaketak egoten dira aldaketa eta ezeztapenari dagokionez; hau dela eta, txartela erosi aurretik, sustapenaren baldintzak kontsultatzea gomendatzen dugu, horien onarpenak berauen ezagutza baitakar bezeroaren aldetik.

Baldintza pertsonalengatik (adina, hitzarmena daukaten taldeak…) bidaiariak eskubidean dauzkan deskontuak aplikatu ahal izateko, nahitaezkoa da, erosketaren unean, bidaiariak deskontu horiek jaso ditzakeela ziurtatzen duen agiria indarrean izatea. Autobusera igotzean ere, bidaiariak agiri hori erakutsi beharko die ALSAko langileei. Baldintza hori bete ezean, gidaria behartuta dago txartel hori erabiltzen galaraztea  eta ez da, inongo kasuan, sustaturiko txartelaren eta txartel arruntaren artean dagoen diferentzia itzuliko. Bidaiatu nahi izanez gero, txartel berria erosi beharko du bidaiariak.

Nazioarteko lineatan orokorrean ez dago deskonturik eta une bakoitzean nazioarteko zerbitzu bakoitzak dauzkan baldintzak onartu beharko dira.

Familia Ugariagatik Deskontuak

Familia Ugarian 2 maila daude:

  • Familia Ugari orokorra: Txartelean %20ko deskontua lortzeko aukera ematen du.
  • Familia Ugari berezia: Txartelean %50eko deskontua lortzeko aukera ematen du.

Familia Ugariko bi deskontuak gehigarriak izango dira ALSAko beste edozein eskaintza edo sustapenekin. Bateragarriak diren beste deskontu mota batzuekin ere gehigarriak izango dira.

Familia Ugariko deskontuak ez dira bateragarriak izango beraien artean eta deskontu edo sustapen baterako soilik izango dira erabilgarriak.

Familia Ugarien kasu zehatzean, beharrezkoa izango da NAN edo pasaportea Familia Ugariaren Liburuarekin batera edo honen fotokopia konpultsatuarekin batera aurkeztea. Gainera beharrezkoa izango da hori indarrean egotea autobusera sartzeko orduan.

13.- TXARTELAREN TITULARTASUNA

Internet bidez erositako txartelak izendunak dira. Horien erabilpenerako beharrezkoa da bidaiariaren NAN edo PASAPORTEA aurkeztea eta bertan agertzen den zenbakia txartelean agertzen den zenbakiarekin bat egitea.

Adingabeentzat Internet bidez erositako txarteletan beren NAN zenbakia agertzen ez bada, beharrezkoa izango da gaztea laguntzen duen pertsonaren NAN zenbakia jartzea eta horretarako web-ean atal berezi bat aurkituko duzu.

Datuak behar bezala bat ez badatoz, txartela automatikoki ezeztatua izango da.

14.- ORDAINKETA MODUAK

Kreditu edo kargu txartela (Amerikan Express, Visa, 4B, Maestro eta Mastercard), PayPal, BusPlus txanpongailua eta Cashlog, S.L. (“mugikorreko telefono fakturaren bidez”) plataformarekin operatzaile mugikorren bidez egiten diren ordainketa sistemak izango dira www.alsa.es orrian onartuko diren ordainketa moduak.

Cashlog, S.L. ordainketa bidearen bitartez erositako txartelak (“mugikorreko telefono fakturaren bidez”) bide bera erabiliz soilik ezeztatu ahal izango dira, eta ez da inongo kasuan posible izango itzulketa dirutan edo banku txartelaren bidez egitea.

PayPal eta banku txartelen bidez egindako salmentak Servicios del Principado S.A. enpresak komertzializatuko ditu (IFZ: A33088220), ALSA taldekoa hau.

15.- FAKTURA

Txartelak berak, datu guztiak izatean eta BEZ barne izatean, faktura baten balio bera dauka. Hala eta guztiz ere, zure txartelen faktura jaso nahi baduzu, honako aukeren artean hautatu dezakezu:

  • www.alsa.es web orriko “Txartelen kudeaketa” sailean faktura erabilgarriaren eskaera inprimakia erabili.
  • Txartelen igorpena eskatu salmenta puntuan eta ondorengo posta helbidera bidali: Servicio de Atención al cliente. C/Alcalá, 478. 28027 Madril (Espainia). Bertan fakturan agertzea nahi dituzun datuak jarri eta faktura nora bidaltzea nahi duzun ere agertu.

16.- KONTAKTUA

Hainbat kontaktu bide jartzen ditugu zure esku:

  • Posta elektronikoen bidalketa www.alsa.es web orriko “Kontaktua” sailean dauden inprimakien bidez.
  • Telefonoa: 902 42 22 42
  • Idatzizko kontaktua: C/Alcalá, 478. 28027 Madril

Ezagutu zer galdetzen duten gure bezeroek.

17.- KONFIANTZA ONLINE

Aldeak, bere bidez, beste edozein foru alde batera utziz, erabiltzailearen helbidera dagozkien epaitegi eta auzitegien eskumendean jarriko dira edozein gatazka ebazteko. Era berean, CONFIANZA ONLINEn atxikitako entitate bezala, eta bere Etika-Kodearen baldintzetan, kontratazio eta publizitate online, datuen babespen, adingabeen babespen eta eskuragarritasunarekin erlazionaturiko eztabaiden kasuan, erabiltzaileak CONFIANZA ONLINE (www.confianzaonline.es) eztabaiden judizioz kanpoko ebazpen sistemara jo ahal izango du.