Titulo pagina
- Prentsa-aretoa
- Gure historia
- Gure jarduerak
- Ingurumena
- Segurtasuna
- Pertsonak
- Iraunkortasun politika
- Iraunkortasun Txostena
- Erantzukizun korporatiboa
- Retos de Colaboración - Ministerio de Ciencia e Innovación
- Laneko Osasun eta Segurtasun Politika
- Compliance Politika eta Kode Etikoa
- Estados de información no financiera
- Ziurtagiriak
- Gurpilen gaineko kontuak
Alsa begirada batean
Alsa errepide bidezko bidaiarien garraioan bidaia-antolatzaile aitzindaria da Espainian.
Ehun urte baino gehiagoko esperientziarekin eta etengabeko berrikuntza bokazio batekin, Alsa National Express taldearen barnean dago, Erresuma Batuan, Europa kontinentalean, Ipar Amerikan, Ipar Afrikan eta Ekialde Ertainean presentzia handia daukan nazio arteko garraio publikoko autobus, autokar eta trenen operatzailea.
Garraioaren ulermena ikuspegi integral batetik egitea eta bezeroaren poztasun iraunkorra lortzea dira Alsak bere jarduera aurrera eramateko erabiltzen dituen premisak.
Bidaia-antolatzaile integral bezala, hiritarren mugimendu beharrei erantzuteko ahalmena dauka eta horretarako garraio zerbitzu zabal bat dauka: eskualdekoa, naziokoa, nazio artekoa, hiri barnekoa, diskrezionala (autokarren alokairua) eta turistikoa.
Halaber, Alsa espezializaturik dago autobus geltokien, zerbitzuguneen eta ibilgailuen mantentze guneen kudeaketan.
Gaur egun, Alsak 5.398 autobusez osaturiko ontzidi moderno bat dauka; urtean 437,3 milioi bidaiari baino gehiago garraiatzen ditu; eta hauei arreta emateko 14.981 profesionalek osatzen duten talde bat dauka.
Segurtasun printzipioaren babesean, bezeroa Alsako enpresa-ahaleginaren muina da; bere jarduera profesionaltasun, kalitate eta berrikuntza irizpideak jarraituz garatzen du, gizartearekiko konpromisoa betez eta ingurumenarekiko errespetua mantenduz.
Espainian bere garapena areagotzen duen bitartean, Alsak nazioartekotze prozesu handi bat eraman du aurrera eta, honi esker, EBeko herrialde gehienetan eta Marokoko Erresuman, bere lekua izatea lortu du, kasu bakoitzean, toki bakoitzeko mugikortasun beharrak betez.
Alsa zifretan
1.129,3 milioi€ko
fakturazioa
553,9 milioi
bidaiari
16.079
langile
5.684
autobuses
*2022ko datuak
ALSA gara
*2019