Nazioko eta nazioarteko garraioa

Alsak nazioan dagoen autobus bidezko zerbitzu erregular sare osoena kudeatzen du eta penintsulako autonomia erkidego ia guztiak lotzen ditu euren artean. Ordutegi zabala eskaintzen du eta kalitate anitzeko zerbitzuak eskaintzen ditu, besteak beste, Comfort eta Supra.

Europan, Europa barneko konexio sare zabal batean mugitzen da eta horretarako, Espainia, Europar Batasuneko herrialde gehienekin eta Ipar Afrikarekin lotzen dituen nazioarteko 65 baimenen ustiapena erabiltzen ditu. Gainera Portugal, Frantzia, Belgika, Suitza eta Alemanian bertan dago eta Eurolines-en kide da.

Alsak garraio nazionala eta nazioartekoa ulertzeko behar dituen ezaugarriak:

  • Autokar ontzidi modernoa etengabean berrikuntza prozesuan.
  • Teknologia berrien berehalako ezarpena bidaiariaren zerbitzura.
  • Kalitate handiko zerbitzuen ematea. 

Nazioko zerbitzuen mapa

Nazioarteko zerbitzuen mapa

Eskualdeko garraioa

ALSAren konpromisoa bere bezeroen mugikortasun beharrekin, erkidego eta eskualdeko autobus garraio zerbitzuen kudeaketara zabaltzen da, nor bere jardueraren jatorria baita.

ALSAren eskualdeko zerbitzuen sareak, honako autonomia erkidegoetan zabaltzen diren hiri arteko zerbitzuen emakida anitzak biltzen ditu: Asturias, Kantabria, Euskal Herria, Gaztela eta Leon, Errioxa, Madril, Gaztela-Mantxa, Katalunia, Aragoi, Nafarroa, Valentziako Erkidegoa, Murtzia eta Andaluzia.

Zerbitzu hauetariko asko biztanleria dentsitate baxua eta sarrera zaila daukaten nekazaritza ingurunetan ematen dira. Zerbitzu publiko honek, beraz, bermatzen du kalitatezko garraio eta mugikortasun bat emango zaiela herritar guztiei, edozein izanik beren bizilekua.

Gainera, ALSAk  jarduera nabarmen bat garatzen du bai lan garraioan, bai eta eskola garraioa ere.

Halaber, metropolietako eremuen sendotze eta hazkundearen aurrean, garraioaren eskualdeko partzuergoaren garapenean parte hartzen du –entitate erregulatzaileen arabera- eta eremu hauetan sortzen diren mugikortasun arazoei erantzuna ematen die.   

Andaluziako eskualdekoen mapa Asturiasko eskualdekoen mapa Kantabriako eskualdekoen mapa Gaztela eta Leoneko eskualdekoen mapa Valentzia eta Murtziako eskualdekoen mapa Euskal Herria eta Errioxako eskualdekoen mapa

Metropoliko hiri garraioa

ALSA autobuseko operatzaile pribatu handiena da Espainiako hiri eremuan.

Hiriko eta aldiriko garraioaren sistemen diseinuan espezializatua dago eta guztira 20 sare kudeatzen ditu hainbat hirietan  eta espainiar metropoli eremuetan, Marokoko hiru herri desberdinez gain, Marrakech, Agadir eta Tanger (Maroko).

Hirietako bizitza-era berriek eta dauzkagun mugikortasun behar berriek, kalitatezko garraio eraginkor bat eskatzen digute, gure hirietako pilaketak konpontzeko eta denentzako leku bizigarriagoetan bihurtzeko.

ALSAk neurrirako konponbidek eskaintzen ditu tokiko entitateentzat, honako ezaugarriak azpimarratuz:

  • Berrikuntza teknologikoak  (SAE, kontakturik gabeko ordainketa sistemak).
  • Ingurumenarekiko errespetua.
  • Garraio publikora erabilerraztasuna.

Hiri garraioa ulertzeko era honek konponbideak eskaintzen ditu hirientzat eta onurak hiritarren bizi kalitatearentzat.

Gainera ALSAk honako hiri hauetako autobus turistikoak kudeatzen ditu: Madril, Toledo, Donostia, Bartzelona eta Marrackech.

Hiriko zerbitzuen mapa

Tren garraioa

Tren eremuan, ALSA Rail-en bidez, hasiberriko jarduera bat garatzen dago honako alderdi anitzetan: tren sistemen ustiapena,  tranbia eta metro arinen proiektuen diseinuan, metro konbentzional eta automatikoak, eta hiri-inguruko trenak eta aldizkakoak.

Operatzaile moduan Pinar de Chamartin-Sanchinarro-Las Tablas (ML1) Metro Arinaren kudeaketan parte hartzen du, Madrilgo Metro sarearen barnean, eta Madrilgo iparraldeko hirigintza garapen hau Madrilgo Metro sarearekin elkartzen du.     

Fulnesko Funikularra ere kudeatzen du, Picos de Europako (Asturias) Parke Nazionalera sartu ahal izateko Ingurumenarekin adeitsua den garraio sistema bat eratuz.