ALSAren historia

Etengabeko berrikuntza, hobekuntza eta bezeroari zuzenduriko garraioaren kudeaketa dira ALSAren historia eta orainaldia markatzen dituzten ereduak.  

XIX. mende bukaerako Asturiasko mendebaldeko errepideak izan ziren gure enpresaren jaiotzaren lekuko Luarca-Oviedo ibilbidea egiteko 15 ordu behar genituenean. Urte batzuk beranduago, 1899an, "El Luarca, automóviles de viajeros" autobusak bere denbora 8 ordutan hobetu zuen hartu berri zituen lurrun auto haiekin, enpresako lehenengoak.

XX. mende hasieran, gizarteak aldaketa handi bat jasan zuen: teknologia aurrerapenei esker, animalia-trakziotik lurrun-makinetara eta eztanda-motorretara aldatzea posible izan zen.

Bidaiari eta zama garraioa oso garrantzitsua zen, bai horniduraren aldetik, bai eta eskualdeen arteko gizarte eta kulturaren garapen eta trukearen aldetik ere.

Asturiasko mendebaldea garapen ekonomiko garrantzitsu batean sartu zen. "Automóviles El Luarca" autobusak hazkunde horretan parte hartu zuen, gasolinazko motorreko auto batekin bere lehen bidaia 1916ko ekainean eginez.

Jada gehitu zuten esperientziarekin, 1923an Sociedad Automóviles Luarca, S.A. (A.L.S.A.) sortu zuten eta garraioarekin erlazionaturiko jarduera guzti haiek eskema moderno batean gauzatu ziren.

Hirurogeita hamargarren hamarkadak inflexio-puntu bat suposatu zuen Alsaren historian: gure konpainiaren aurrerakuntza izugarria eta etengabeko hazkundea hasi zen.

1964an lehen nazio arteko linea Oviedo-Paris-Brusela eta Asturias-Madril zerbitzu erregularra martxan jarri ziren. Sarrera berri hauek posible egin zuten gure helburuak Europako (Suitza eta Portugal) beste puntu batzuetara zuzentzea eta, pausoz pauso, gure garraio sarea zabaldu genuen, eskualde berrietara iritsiz.  

Europa kanpoko Nazioartekotze prozesua 1984an hasi zen Txinako Herri Errepublikan. Hurrengo pausoa Marokoko Erreinuan sartzea izan zen; Marrakecheko hiri barneko garraioaren kudeaketa eman ziguten 1999an, ondoren Agadir hirikoa eman ziguten eta, duela gutxi, Tangerekoa ere eman digute.

90. hamarkadan euren eskualdeetan (Galizia, Kantabria eta Gaztela eta Leon) puntakoak ziren enpresak Alsaren parte izatera pasatu ziren. 1999an, Alsak Grupo Enatcar enpresa publikoa bereganatu zuen.

Gaur egunera itzuliz, momenturik garrantzitsuena bezala, 2005en National Express Group britainiar operatzailearekin egindako bateratzea azpimarratu behar dugu eta, azkenaldi honetan,  2007n gureganatu dugun Grupo Continental Auto, errepide bidezko bigarren garraio operatzaile nazionala. 

Gure historia hurbileko beste mugarrietako bat 2023ko apirilaren 20an Altsaren lehen mendeurrena ospatzea da.