Erantzukizun korporatiboa

ALSAk gizarte-erantzukizun korporatibo bezala ulertzen du, gizarte eta ingurumen ardurak bere merkataritza operazioetan eta solaskideekiko erlazioetan sartzea.

Argi dauka enpresa jarduera honen gizarte eta ingurumen eraginen hobekuntzarekin erlazionaturiko kontuak gero eta garrantzitsuagoak direla; horregatik, urte batzuk dira jada, ALSAk izaera desberdineko hainbat gizarte ekimen bultzatzen dituela (kulturakoak, zientziakoak, kirolekoak, ongintzazkoak...) eta erantzukizun korporatiboko hainbat ekintza garatzen dituela.

Berezko kultura ekimenak ere bultzatzen ditu, besteak beste, bidaiarien artean doan banatzen diren aldizkako argitalpeneko sakelako liburuak, edo urteko egiten den  "Cuentos sobre ruedas" literatura txapelketaren deialdia.

ALSAk bere erantzukizun korporatiboaren programak garatzeko erabiltzen dituen lehentasunezko ekintzak honako hauek dira:

  1. Segurtasuna: bidaiari, langile eta orokorrean publikoaren operazio segurtasuna areagotzeko bideratutako ekintzak.
  2. Operazio bikaintasuna: bezeroei eskaintzen zaien zerbitzu kalitatearen hobekuntza sustatzen duten operazioen eraginkortasuna hobetzeko bideratutako ekintzak.
  3. Pertsonak: langileen itxaropenak betetzeko garatu diren ekimen eta jardunbide egokiak, esaterako honako hauek:
    • Prestakuntza jardunbideen garapena.
    • Lan merkatuan sartzeko zailtasunak dauzkaten kolektibo zehatzei zuzenduriko sarrera erraztasunak.
    • Bizitza familiarra eta profesionala bateratzen laguntzen dituzten neurriak.
  4. Komunitatearekin konpromisoa: komunitatearen onerako diren helburuak lortzera lagunduko duten hainbat ekintza, hainbat alderdietan, esaterako:
    • Pobretasunaren aurka borrokatzeko ekintzak.
    • Zailtasunak dauzkaten kolektiboen gizarte bertaratzea bultzatzeko laguntzak.
    • Kultura zabalkunde eta mezenasgoa, kirol eta kultura ekintzen laguntzaren bitartez.
    • Ingurumen zabalkunde eta kontzientziaziorako ekintzak.
  5. Ingurumena: garraio publikoen erabilpena eta ekintzen kudeaketa, ingurumenarekin arduratsuak diren ikuspuntu batetik. Jarduerak eremu honetan honako eran gauzatzen dira:
    • Ingurumen-eraginen murrizketa gehikorra.
    • Isurketak murrizten dituzten teknologia eta energia garbien erabilpena.
    • Ingurumen kudeaketa sistemen ezarpena.
    • Ingurumen sentsibilizazioaren ekoefizientzia eta sustapena.

 

Gure ikuspegia

Gure bezeroen betirako leialtasuna lortu nahi dugu eta, horretarako, kalitatezko garraio publikoko zerbitzuak eskaini behar dizkiegu, sarri eta haientzat abantaila ezin hobeekin. 

Gure balioak

Operazio bikaintasuna
Egiten dugun guztian perfektutasuna lortzen saiatzen gara.
Segurtasuna
Bezero eta langileen segurtasuna garrantzitsuena da.
Bezeroak
Bezeroa gure negozioaren ardatza da eta haien itxaropenak betetzen ditugu.
Pertsonak
Gure langileen adimena eta bizitza pertsonala eta profesionalaren arteko kontziliazioa bultzatzen dugu.
Komunitatea
Gure jarduerak komunitateko gizarte, ekonomia eta ingurumen baldintzak hobetzen ditu.
 

ALSAn gure balioak nola bizi ditugun jaki nahi baduzu, behera kargatu honako liburuxka hau Viviendo Nuestros Valores (PDF 2Mb)