Betetze-kultura Alsan

Alsan, arauak betetzeko erakunde kultura dugu ezarrita Arlo guztietan eta horrek Arlo guztiei lotutako kontrolak eraginkorrak izatea bermatzeaz gain, gure Compliance Penalaren Kudeaketa Sistema indartu ere egiten du.

Gure Compliance Penalaren Kudeaketa Sistemari dagokionez, honako alderdi hauek dira ardatz:

  • Arrisku penala dakarten jarduerak identifikatzea.
  • Delitua gertatzeko aukerak murriztuko dituzten prozesuak zehaztu eta ezartzeko beharrezkoak diren Protokolo eta Prozedurak ezartzea.
  • Compliance Eredua egiaztatzea eta ebaluatzea.
  • Auzi, erreklamazio edo ez-betetze ororen berri Alsaren Zuzentasun Kanalaren bitartez emateko betebeharra.
  • Aplikatu beharreko legeak eta barne arau eta prozedurak bete beharrari buruz kontzientziatzea eta sentsibilizatzea.

Jarraian, gure Compliance Ereduan biltzen diren Politika garrantzitsuenak azalduko ditugu:

Kode
etikoa   
Código Ético Alsa

Erakundean indarrean dauden eta nahitaez bete beharrekoak diren printzipio, balio eta jokabideak ezartzen dira.

Compliance
politika    
Política de Compliance

Alsako Compliance Penalaren Kudeaketa Sistemaren helburu eta oinarriak ezartzen dira, baita rol eta erantzukizunak ere.

Informazio Sistemaren
politika   
Política de Compliance

Barne Informazio Sistema erabiltzeko eta horren funtzionamendurako oinarrizko printzipio eta bermeak ezartzen ditu.

Compliance Penalaren Sistema AENOR ziurtagiria (UNE19601)

Alsak badu Compliance Kudeatzeko / Arauak betetzeko Sistema bat, AENORek ziurtatutakoa UNE 19601:2017 arauaren arabera.

Arauak betetzeko sistema hori guztiz ezarrita eta indarrean dago, eta ondorio guztiak aplikatzen dira, konpainiako edozein pertsonak delituren bat egiteko aukera ahalik eta gutxien izan ditzan.

Ziurtagiri horrek eredugarri garela egiaztatzen du, jardunbide etiko egokiei dagokienez eta enpresan delituak prebenitzeko programa bat modu eraginkorrean ezartzeari dagokienez.