INTERES TALDEEKIN HARTU DITUGUN KONPROMISOAK

ALSAren jasangarritasun-politika

ALSAn lan egiten dugunak etengabe ahalegintzen gara egiten dugun guztian bikainak izaten. Bikaintasunera bidean aurrera egiteak gure enpresa-jardunarekin zerikusia duten interes-taldeekin hartu ditugun konpromisoak betetzea esan nahi du.

Gure jasangarritasun-politika honela laburbildu daiteke:

Gure konpromisoak

...gure bazkide eta inbertitzaileekin

  • ALSAren gobernu ona eta jasangarritasuna ziurtatzea, balio-sorrera bultzatuta eta finantza-aurreikuspenak beteta.
  • Ezagutzen ditugu gure bazkideen eta inbertitzaileen eskakizunak, eta erantzuna ematen diegu, epe labur, ertain eta luzerako errentagarritasun- eta hazkunde-helburuak adostu eta zehaztuta, gure balioekin bat.
  • Gardentasuna sustatzen dugu, eta informazio egoki, fidagarri eta zehatzaren erabilera.

...gure zuzendaritzarekin

  • Guztien inplikazioa ziurtatzen dugu, konpainiaren gobernu onerako, zehaztu diren helburuak betetzea bermatuta, gure balioekiko eta ALSAren lidergo estiloarekiko (lider mentoreak) koherentziari eutsita.
  • Gardentasuna sustatzen dugu, eta informazio egoki, fidagarri eta zehatzaren erabilera.
  • ...administrazioekin eta arautzaileekin
  • Kontratuak hutsik gabe betetzea bermatzen dugu, adostu den segurtasun- eta kalitate-mailarekin, emandako zerbitzuaren jarraitutasuna eta indarreko legedia betetzea bermatuta.
  • Gure kontratu-esparruaren barruan lan egitea da, pertsona guztiei mugikortasunerako sarbidea eta zerbitzua bermatzeko, beren sartzeko eta/edo mugitzeko gaitasuna edozein izanik ere.
  • Gardentasuna sustatzen dugu, eta zerbitzuen funtzionamenduari buruzko informazio egoki, fidagarri eta zehatzaren erabilera.
  • Gizarte-erantzukizunean oinarritzen gara komunitatearekin ditugun harremanetan.

...gure bezeroekin

  • Bezeroa da egiten dugun guztiaren ardatz, eta atsedenik gabe egiten dugu lan bere aurreikuspenak betetzeko.
  • Segurua dena besterik ez dugu egiten, eta zero tolerantzia dugu bezeroen segurtasuna arriskuan jar dezakeen portaera ororen aurrean.
  • Mugikortasuneko zerbitzu eta konponbide berritzaileak eskaintzen ditugu, erabiltzaileei eta, oro har, gizarteari, balio erantsia ematen dietenak segurtasunean, kalitatean, erregulartasunean, fidagarritasunean, erabilerraztasunean, pertsonalizazioan eta prezioan.
  • Gure bezeroek esperientzia positiboak izateko konpromisoa hartu dugu, eta luzarorako harremanak ezartzen ditugu haiekin elkarrizketaren, elkarrekiko konfiantzaren eta berrikuntzaren aldeko apustuaren bidez, aipatu eskakizunak erabat beteko dituzten zerbitzuak eta konponbideak bermatuta.

...gure langile direnekin, izan direnekin eta izango direnekin, eta horien familiekin

  • Talentua garatzeko, lan bikaina saritzeko eta langile guztiak begirunez tratatzeko konpromisoa hartu dugu.
  • Jakitun garenez pertsonak direla gure arrakastaren berme, ALSAkoa izatearen harrotasuna sustatzen dugu, hautaketa-, integrazio-, garapen-, parte-hartze, aitortza-, promozio- eta ordainsari-sistemak erantzukizunez garatuta.
  • Gure jardueraren funtsezko printzipioa giza eskubideen eta pertsonen duintasuna errespetatzea da, eta gure langileekin (oraingoekin, iraganekoekin eta etorkizunekoekin) zein haien familiekin lan-ingurune egonkor, seguru eta osasungarria eskaintzeko konpromisoa hartzen dugu, bizitza profesionalaren eta pertsonalaren artean oreka egon dadin.
  • Prestakuntzarako eta talentua garatzeko sistemak sustatzen ditugu, eta aukera-berdintasuna eta edozer arrazoirengatiko bazterkeria-eza bermatzen ditugu, desgaitasunen bat duten pertsonak edo gizarte-bazterkeriako arriskuan daudenak kontratatzea sustatuta.
  • Horri guztiari esker, profesional onenak erakarri eta gurean geratzen dira lanean; ikasteko gaitasuna dutenak, ekintzaileak, balioa eransten dutenak, zuzen jokatzen dutenak, taldean lan egin dezaketenak, beren ardurapeko arloan lider izan daitezkeenak eta ALSAren helburuak bere egiten dituztenak.

...hornitzaileekin, zuzkitzaileekin eta aliatuekin

  • Elkarrizketa ireki, jarraitu, zintzo eta gardena izatea gure hornitzaileekin, zuzkitzaileekin eta aliatuekin, hori da gure konpromisoaren oinarria.
  • Haien aurreikuspenak eta beharrak identifikatzen ditugu, harreman luze eta sendoak sortu, eta lortu diren akordioak betetzea bermatzeko.
  • Haiekin talde-lanean aritzea sustatzen dugu, gure jasangarritasun-politikara lerratzea bermatzeko, hornikuntza-katea hobetzeko eta bezeroak gogobetetzeko.

...gizarte-ingurunearekin eta ingurumenarekin

  • Gure printzipio funtsezkoak etika, erantzukizuna, elkarrizketa eta gardentasuna dira.
  • ALSAn ondo dakigu gizarteari balio jasangarria emateko gaitasunaren oinarrian kide garen balio-sorkuntzako katea dagoela.
  • Gure gizarte-konpromisoaren oinarrian elkarrizketa dago; hala, korporazio-herritar gisa kide garen komunitateen beharrak identifikatu eta asetzen ditugu, eta, indarrean den legedia betetzeaz gain, zerbitzu ematen diegun komunitateetan esku-hartze aktiboa izateko konpromisoa hartzen dugu, komunitateon ekonomia-, gizarte-, kultura- eta ingurumen-garapena modu arduratsuan sustatu, eta eragile sozial guztiekin lankidetzan arituta.
  • Enpresako lan-harremanak garatzeko aldagai oso garrantzitsua da eragile sozialekin eta ordezkaritza sindikalekin hitz egitea.
  • ALSAn berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko konpromisoa hartzen dugu, baliabideak modu zentzuzkoan erabilita; ingurumen-inpaktuaren balorazioa erabakiak hartzeko aldagai funtsezkoa da.

...iritzi-sortzaileekin

  • Gardentasuna sustatzen dugu, eta lankidetza aktiboa, hala nola konpainiaren jarduerari buruzko informazio egoki, fidagarri eta zehatza ematea.

...enpresa-sektorearekin

  • ALSAk lehia askea babesten du, eta herrialdearen garapenerako eta oparotasunerako funtsezkoak diren beste erakunde eta instituzio funtsezkoekin lankidetza aktiboa izatea.
  • Lehiaren defentsarako legeak zorrotz betetzea, jardunbide egokiak partekatzea, zuzentasuna eta etika dira gure enpresa-jardueren gida, merkataritza-bazkideekin eta hirugarrenekin ditugun harremanetan, interes-gatazketan eta informazio-trukean tratu egokia bermatuta.