OHARRA

Jakinarazten dugu, XX edizio honetan gertatu diren salbuespenezko egoerak ikusita, lehiaketaren antolamenduak, arauetan aurreikusten ez den edozein gertakari ebazteko ahalmena duena, edizio honetan lanak aurkezteko epea 30era arte luzatzea erabaki duela. 2021eko apirila.

Apirilaren 30era arte lehiaketara aurkeztutako ipuin guztiek parte hartzen dute XX. Edizio honetan, beraz, bi urtean behin izango da eta horren erabakia 2021eko ekainaren 30ean argitaratuko da.

Eskerrik asko zure parte hartzeagatik.

"CUENTOS SOBRE RUEDAS" (GURPILEN GAINEKO KONTUAK) XX. LITERATURA LEHIAKETA

Autobus bidezko garraio eta bidaiei buruzko literatura sorkuntza bultzatu nahian, eta bidaiarien artean irakurketaren ohitura gehitu nahian, ALSA-k “Gurpilen gaineko kontuak” literatura lehiaketa aurkeztu du, ondorengo oinarriak edukiko dituelarik honek:

1.- Lehiaketan nahi duten autoreek parte hartu ahal izango dute, erdaraz idatziriko nahi bezain beste ipuin idatziz.

2.- Ipuinak originalak eta lehenago azaldu gabekoak izan beharko dira, eta autobus bidezko garraio eta bidaiekin erlazioren bat izan beharko dute.

3.- Luzera ezingo da DINA A4 10 orrikoa baino gehiago izan eta alde batetik soilik idatziak egon beharko dira, gehienez 3000 hitz edukiz.

4.- Ipuinen aurkezte epea 2020ko apirilak 30ean bukatuko da.

5.- Ipuinak ondorengo helbidera bidali beharko dira kopia batekin lagundua:

Presidente del Jurado
“Cuentos sobre Ruedas”
C/ Miguel Fleta 4-1º
28037 – Madrid

Edo ondorengo posta elektroniko helbidera: cuentosobreruedas@alsa.es

6.- Kopia bakoitza idazlearen izen, abizen, helbide eta telefonoarekin sinatua joango da, edo nahi izanez gero izengoitiarekin, baina kasu honetan beharrezkoa izango da partaidearen nortasuna duen eskutitz bat bidaltzea.

7.- Lehiaketariak aitorpen bat bidali beharko du bertan ipuina berea dela bermatuz eta honen eskubideak ez daudela inongo moduan konprometituak eta ezta ere beste lehiaketa baten erantzunaren zain ere bermatuz.

8.- Behin lehiaketaren emaitza ematen denean, sarituak izan ez diren originalak deuseztatuak izango dira, ez delarik inongo erreklamaziorik egongo zentzu honetan.

9.- Idazleak bere eskubideak emango dizkio ALSA-ri azaldutako ipuina bere liburu bildumako edizio batean argitaratzeko, hemen saritutako ipuina eta epaimahaiak aukeraturiko beste ipuin batzuk agertuko direlarik.

10.- Epaimahaia ALSA-k aukeratuko dituen literatura eta kultura prestigiodun pertsonek osatuko dute, eta sarituak eman arte ez da beraien nortasuna jakinaraziko.

11.- Epaimahaiak 6000 euroko saria emango du, eta bere erabakia apelaezina izango da. Erabaki hau 2020ko ekainak 30a baino lehenago aurkeztuko da www.alsa.es helbidean.

12.- ALSA-k oinarrietan aurreikusia ez dagoen edozein arazo konpontzeko eskubidea izango du. Lehiaketan parte hartzeak, honek dauzkan oinarri guztien onartzea ekartzen du, hauek notario aurrean aurkeztuak izango direlarik.