Irisgarritasuna eta behar bereziak
Buscador
Alsan, gure garraio-zerbitzua edonork erabili ahal izan dezan lan egiten dugu, bidaiarien adina eta/edo mugitzeko gaitasuna alde batera utzita. Gure helburua da pertsona horiek gure zerbitzuak erabiltzea, segurtasun- eta erosotasun-baldintza beretan, eta ahalik eta autonomia handienarekin.
Desgaitasunen bat duten bidaiarientzako egokituta ditugun zerbitzuen inguruan zalantzarik baduzu, jarri harremanetan gurekin, bidaiariaren arreta eta gorabeheretarako telefono-zenbakia: 91 020 7007.
Kate honetan biltzen dira garraio-zerbitzua emateko beharrezko espazio eta zerbitzu guztiak. Alsak bere irisgarritasun-katea definitu du, tartean espazio eta zerbitzu hauek sartuta:
Espazioak:
- Hiriko edo hiri arteko zerbitzuetarako erabiltzen diren ibilgailuak.
Zerbitzuak:
- Enpresak ematen dituen zerbitzuei buruzko informazioa, horretarako gaitutako kanal guztien bidez.
- Txartelak erostea, Alsak garraio-linea bakoitzerako definitu dituen kanalen bidez.
- Garraio-zerbitzua ematea.
- Bezeroarentzako arreta (iradokizunak, kexak, erreklamazioak).
Irisgarritasun-katetik kanpo geratzen dira bidaiarien geltokiak, terminalak, geralekuak eta beste eremu batzuk, hala nola bidaiariak igo eta jaisten diren nasak eta geralekuak.
Premia bereziak dituzten bidaiariei ematen zaien zerbitzua hobetzeko, Alsak, zenbait kasutan, autobusera igotzeko eta autobusetik ateratzeko laguntza-zerbitzu propioa eskaintzen du, baita, zenbait geltoki eta zerbitzugunetan, konpainia-zerbitzua ere.