Mugikortasun urriko bidaiarien behar berezietara egokitzen ditugu gure autobusak. Kontsultatu ibilgailu eta zerbitzu bakoitzaren erabilgarritasuna eta ezaugarriak.
Honako hauek dituzte hiri arteko autobus:
Irisgarritasun-homologazioari dagozkion kanpoko seinaleak.
Plataforma jasotzaile motorizatua eskatzeko kanpoko sakagailua.
Plataforma jasotzaile motorizatua, gurpil-aulkietan dauden edo mugikortasun urria duten bidaiariak errazago sar daitezen autobusera.
Barrak eta heldulekuak, kontrasteko kolorekoak eta material irristagaitzekoak, gurpil-aulkietan dauden edo desgaitasuna nahiz mugikortasun urria duten bidaiariak errazago sartu eta atera daitezen.
Autobusaren lurra bustia nahiz lehorra dagoenean islarik sortzen ez duten material irristagaitzez egina dago.
Autobusean sartzeko eskailera-mailen ertzak kontrasteko kolorekoak dira; eskuarki, horiak edo material islatzailekoak.
Argiztapena dago sarrerako eskaileren eremuan.
Eserlekurik gabeko espazioa dago, gurpil-aulkia daramaten bidaiarientzat. Horretarako, gutxienez, 48 ordu lehenago egin behar da erreserba, eta erosketa-prozesuan adierazi beharko da. Gurpil-aulkian doazen bidaiarientzako plazek ohiko eserlekuen prezio bera dute, eta ezin da plaza aukeratu, espazio horiek aurretik zehaztuta baitaude ibilgailuan. Gurpil-aulkia daramaten baina ohiko eserlekuan bidaiatu nahi dutenek erosketa-prozesuan adierazi beharko dute. Horrez gain, gai izan beharko dira autobusean bakarrik sartzeko eta beraien eserlekuetan jartzeko; bestela, lagunduko dien norbaitekin bidaiatu beharko dute. Kasu horretan, gurpil-aulkia ekipaje gisa gorde ahalko da, autobuseko maletategian.
PMRSR: Gurpil-aulkietan dauden mugikortasun urriko pertsonak.
Geldialdia eskatzeko sakagailuak daude, gurpil-aulkian doazen bidaiarientzako plazen ondoan.
Segurtasun-uhala luzatzeko osagarriak daude, behar dituzten erabiltzaileentzat; eta, uhal bereziak, haurdun dauden emakumeentzat.
- Belaunikatzeko sistema, ibilgailuaren altuera murrizteko. Hala, desgaitasunen bat edo mugikortasun urria duten bidaiariak errazago sar daitezke autobusean.
- Desgaitasunen bat edo mugikortasun urria duten bidaiarientzako plazak. Plaza horiek beste tapiz bat dute, eta espazioa handiagoa da, baldin eta bidaiaria laguntzako txakurrarekin joan behar bada. Gainera, eranskailu bereizgarriak dituzte.
- Geldialdia eskatzeko eta deitzeko sakagailuak, desgaitasuna eta premia bereziak dituzten bidaiarientzat erreserbatutako eserlekuen ondoan.
- Laguntzako txakurrarentzako euskailua, mugikortasun urriko bidaiarientzat erreserbatutako eserlekuen ondoan.
- Eserleku-zenbakien plakak eta segurtasun-alderdiei buruzko informazioa, braillez.
- Indukzio magnetikoko gailuak, entzumen-arazoak dituzten bidaiariek informazioa eskuratzen dutela bermatzeko.
* Eskaintzen ditugun ibilbide eta zerbitzuek ez dute komun egokiturik.
** Zenbait ibilbidek ez dute ez ibilgailu ez zerbitzu egokiturik.
Honako hauek dituzte hiriko eta metropoliko autobus:
Irisgarritasun-homologazioari dagozkion kanpoko seinaleak.
Kneeling belaunikatzeko sistemaren bidez, autobusaren altuera murrizten da; hala, mugikortasun urriko bidaiariak errazago sar daitezke ibilgailuan.
Kanpoko sakagailua, arrapala jasotzailea zabaltzea eskatzeko.
Plataforma motorizatua edo jasotzailea, gurpil-aulkian doazenak autobusean sar daitezen.
Barrak eta heldulekuak, gainazal irristagaitzarekin eta kontrasteko kolorekoak, errazago aurkitu ahal izateko.
Ibilgailuaren lurra bustia nahiz lehorra dagoenean islarik sortzen ez duten material irristagaitzez egina dago.
Eserlekurik gabeko azalera, gutxienez, gurpil-aulkian doan bidaiari batentzat.
PMRSR: Gurpil-aulkietan dauden mugikortasun urriko pertsonak.
Lehentasunezko eserlekuak daude autobusaren aurrealdean, mugikortasun urriko pertsonentzat edo desgaitasunen bat duten bidaiarientzat.
Era bisual eta soinudunean, hurrengo geralekuaren izena eta gelditzeko eskatu den ala ez adierazten duten gailuak dira.
Geldialdia eskatzeko sakagailuak daude, gurpil-aulkian doazen bidaiarientzako espazioen ondoan.
* Zenbait ibilbidek ez dute ez ibilgailu ez zerbitzu egokiturik.