Alsa Pass
Ezagutu Espainia Alsa Passekin
Espainiatik gelditu gabe bidaiatzeko zure bonua Espainia beste modu batera ezagutu nahi baduzu, hartu autobusa eta erabili Alsa Pass. Espainiako hirien txoko guztiak ezagutzeko eta bidaiatzeko esperientzia paregabeaz disfrutatzeko modurik erraz eta ekonomikoena.
Oso erraza da: aukeratu bidaiatu nahi duzun egunetara eta ezagutu nahi dituzun hirietara hoberen egokitzen den bonua. Erraz-erraza da Espainia autobusez ezagutzea.
-
7 egun > 99 €
-
11 egun > 145 €
-
15 egun > 175 €
Nola erosi Alsa Pass
- Sartu https://www.alsa.es/eu/home webgunean
- Erosi nahi duzun modalitatea: 7 egun , 11 egun edo 15 egun
- Zure Alsa Pass lokalizatzailea bidaliko dizugu; hots, zure abonuari lotutako kodea.
Nola erabili Alsa Pass
- Erabili https://www.alsa.es/eu/home webguneko txartel-bilatzailea
- Idatzi zure lokalizatzailea «Kode promozionala» eremuan
- Horrela, txartela 0 € kostatuko zaizu
Gogoan izan Alsa Pass zure izenean dagoela: zuk baino ezin duzu erabili.
Espainiatik bidaiatuz ongi pasa dezazun nahi dugu! Horregatik, joaneko txartelak bakarrik erreserba ditzakezu.
Baldintza orokorrak
Alsa Pass bonua erabiltzeak baldintza hauek ezagutzen eta onartzen dituzula esan nahi du:- Txartelak nominatiboak dira
- Ibilbide nazionaletarako bakarrik balio dute
- Txartelak baliogabetu daitezke, baldin eta ez badira eman edo erabili
- Ezin da egun berean joaneko eta itzulerako ibilbide bera egin
- Gehienez ere hiru txartel eros ditzakezu eguneko ibilbide ezberdinetarako
Bonuaren baldintzei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.
Gure iradokizunak
Ez daukazu argi oraindik?
Lau gurpil proposatzen dizkizugu, Espainia ezagut dezazun ezer galdu gabe.
Bilbo - Santander - Gijón - Coruña - León - Burgos - Donostia - Bilbo
Bilbotik aterata eta Bilbora iritsita. Ezagutu bertako sukaldaritza famatua eta kultura, Guggenheim museo zirraragarria barne. Ibilbideak beste hiri zoragarri batzuk ere baditu: Santander, Gijón, Coruña, León, Burgos eta Donostia ederra.
Madril - Granada - Sevilla - Kordoba - Málaga - Granada - Madril
Madrildik aterata eta Madrilera iritsita, eskaintzen duen eguneko nahiz gaueko aisialdi-eskaintzaz disfrutatzeko. Ibilbide honetan, Andaluziako hiri famatuenetako batzuk ezagutuko dituzu, baita horietako altxor arkitektonikoak ere: Granada eta Alhambra, Sevilla eta bertako alkazarra, Kordoba eta bere meskita eta Malaga eta bere gotorlekua.
Bartzelona - Tarragona - Valentzia - Málaga - Alacant - Madril - Bartzelona
Bartzelonatik aterata eta Bartzelonara iritsita, modernismoaren eta abangoardiako sukaldaritzaren bihotza ezagutzeko. Ibilbide berean, hauek ere aurkituko dituzu: Tarragona, Valentzia, Málaga, Alacant eta herrialdeko hiriburu Madril.
Madril - Alacant - Almería - Málaga - Granada - Madril
Madrildik aterata eta Madrilera iritsita, herrialdearen bihotzera, hamaika plan eskaintzen dituen energiaz betetako hiria ezagutzeko. Ibilbide honetan, Valentziako kostaldea eta bere festa-giroa, bere arrozak eta Mediterraneoko ur freskoak ezagutuko dituzu, eta, gero, Andaluziako txoko ezagunenak ikusiko dituzu, bertako artea eta arabiar jatorriko kultura ezagutu eta pintxo goxoak dastatzeko.