Aldatzeko eta ezeztatzeko aukera txartel/tarifa bakoitzaren berariazko baldintzen araberakoa izango da. Tarifaren baldintzak

Data aldatzea

  • Zure txartelak aldatzeko aukera ematen badu, irteera baino 2 ordura arteko epea izango duzu horretarako.
  • Aldaketa bakoitzaren kostua aurrerapenaren araberakoa izango da. Lehen aldaketa doakoa izango da gutxienez 48 ordu aurretik eginez gero:
  Gutxienez 48 ordu lehenago 48 eta 24h ordu bitartean lehenago 24 ordu baino gutxiago lehenago
Lehen aldaketa Doan %10 %20
2. Aldaketatik Aurrera %20 %20 %30

 

  • Aldatzeagatiko errekargua oinarrizko tarifaren prezioaren gainean aplikatuko da; oinarrizko tarifa ibilbidearen prezioa da, promozio edo deskonturik gabe.
  • Txartelak aldatzeko aukera ematen badu, Alsa Plus bezeroek doan alda dezakete, autobusa irten baino 2 ordu lehenagora arte.
  • Nazioarteko txartelak aldatzeak ez dakar errekargurik.
  • Asturias eta Kantabriako eskualdeetako txartelak ezin dira aldatu, ezta ezeztatu ere.

Titularra aldatzea

  • Espainiako ibilbideetan txartelaren eta nortasun-agiriaren titularra aldatzea onartzen da, bidaia hasi baino 2 ordura arte.
  • Nazioarteko ibilbideetan ezin da txartela aldatu, daturen bat aldatu nahi izanez gero, txartela ezeztatu eta beste bat erosi behar da.
  • Bidaiari jakin bati lotutako promozioak edo tarifa bereziak (familia ugaria, desgaitasuna, Alsa Plus, urtebetetzea, militarrak...) dituzten txarteletan ezin da titularra aldatu.

Ezeztatzea

  • Txartelak ezeztatzeko aukera ematen badu, irteera baino 2 ordura arteko epea izango duzu horretarako.
  • Ezeztatzearen kostua aurrerapenaren araberakoa izango da. Ezeztatzea doakoa izango da txartela ez bada aldez aurretik aldatu eta gutxienez 48 ordu lehenago eginez gero:
Txartela ezeztatzearen koostua Gutxienez 48 ordu lehenago 48 eta 24h ordu bitartean lehenago  24 ordu baino gutxiago lehenago
Aurretiko aldaketarik gabe Doan %20 %30
Lehen aldaketatik aurrera (Espainiako ibilbideetan bakarrik) %20 %30 %40

 

  • Ezeztatzeagatiko errekargua oinarrizko tarifaren prezioaren gainean aplikatuko da; oinarrizko tarifa ibilbidearen prezioa da, promozio edo deskonturik gabe.
  • Txartelak ezeztatzeko aukera ematen badu, Alsa Plus bezeroek doan ezeztatu dezakete autobusa irten baino 2 ordu lehenagora arte.
  • www.alsa.es/eu webgunean, app-an edo 902 42 22 42 telefono-zenbakiaren bidez erositako txartelak erosteko kanal berean ezeztatu ahal izango dira, edo Alsaren edozein saltokitan. Saltokietan eta autosalmentako makinetan  erositako txartelak saltokietan beraietan bakarrik ezeztatu ahal izango dira.
  • Asturias eta Kantabriako eskualdeetako txartelak ezin dira aldatu, ezta ezeztatu ere.

Zer bilatzen ari zaren aurkitzen ez baduzu, jarri gurekin harremanetan (gaztelaniaz)