Alsa erabat konprometituta dago gure bezeroen konpainia-animaliei mugikortasun segurua eta kalitatezkoa ematearekin.

Horretarako, 2018an, Purina Españak eta Bidaia Agentzien Espainiako Konfederazioak (CEAV) Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren (MAPA) laguntzarekin sortutako “ Viajar Juntos es Mejor” programari atxiki zitzaion. Ekimen horri esker, albaitarien eta Purinako eta MAPAko profesional adituen aholkuak jasotzen ditugu, elkarlanean, gure zerbitzuetan konpainiako animalien bidaia-baldintzak hobetuko dituzten ekintzak sustatzearren.

Gainera, MAPAren KONPAINIAKO ANIMALIAK ARDURAZ EDUKITZEKO kanpainako kolaboratzailea da Alsa; kanpainaren helburua animalien ongizatea bermatzea da, eta jabeek arduraz jokatzea ekarriko duten jarrerak eta jardunbideak ezartzea.

Gaur egun, Alsa zerbitzuak egokitzen ari da, konpainiako animaliek baldintza egokietan bidaiatu dezaten, betiere Animalien eskubideak eta ongizatea babesteko 7/2023 Lege berriaren arabera; horrela, bada, konpainia-animaliek gurekin bidaiatzen dutenean haien eskubide guztiak betetzen direla bermatuko dugu eta, aldi berean, gainerako bezeroei ere bidaia segurua eta erosoa eskaini.

Konpainia Animalien Jabe Arduratsuaren kanpainaren logotipoa Gehitu konpainia-animaliaren txartela zure txartelaren erosketa-prozesuaren 2. urratsean agertuko zaizun laukitxo berezia markatuta; txartelaren prezioari gehigarria* aplikatuko zaio.

* Laguntza-txakurrak ez dira egongo arau hauen eraginpean; izan ere, bidaiarien kabinaren barnean bidaiatu ahalko dute laguntza-txakurrek inolako gehigarririk aplikatu gabe prezioari; erdiko korridorean egongo dira, animaliaren titularraren/itsuaren aldamenean (Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorraren 11. artikulua), eta eskatutako dokumentazioa izan beharko dute.

Konpainia-animaliek autobusean bidaiatzeko baldintzak

  • Gehienez konpainia-animalia bat (1) onartuko da zerbitzu bakoitzeko; konpainia-animaliatzat hartuko dira gehienez 10 kilogramoko pisua duten txakurrak, katuak eta hudoak.
  • Animaliak autobusaren maletategian bidaiatuko du, bidaiariak ekarritako transportin edo bestelako elementu itxi eta seguru baten barnean; garraiatzaile horrek azpiko aldea iragazgaitza izan behar du, balizko hondakinei behar bezala eusteko.
  • Albaitari adituek gomendatzen dute konpainiako animaliekin ez egitea bidaiarik giro-tenperatura 25ºC-tik gorakoa den egunetan eta orduetan. Kontsultatu hemen eguraldi-iragarpen ofizialak.

Bidaiatu baino lehen egin beharreko urratsak

Bidaiatu ahal izateko baldintzak

Zu zara zeure konpainia-animaliaren arduradun eta, horregatik, zure animaliak bidaia segurtasunez eta erosotasunez egin dezan, bidaian bete behar dituzun baldintzak gogoraraziko dizkizugu:

Bidaian zure konpainia-animalia babestuta eta eroso egongo dela bermatzea da betebehar horien xedea.

  • 12 astetik gorako animaliak baino ez dira onartuko.
  • Gainera, elektronikoki identifikatuta egon behar dute, mikrotxip bidez.
  • Animalia identifikatzen duen beharrezko dokumentazioa eraman behar da, eta animaliak beharrezko txerto guztiak eguneratuta izan behar ditu, jatorrizko eta helmugako araudi autonomikoaren arabera (osasun-kartilla edo pasaporte eguneratua eta indarrekoa).
  • Parasitoak kenduta izan behar dituzte, nola barnean hala kanpoan.
  • Animaliek erabat osasuntsu egon behar dute, zauririk gabe eta beren kabuz mugitzeko moduan.
  • Eme umedunak ezingo dira autobusean garraiatu, ezta duela astebete erditu direnak ere.
  • Transportin zurrun bat ekarri behar duzu, barnetik ireki ezin dena, zure konpainiako animaliaren neurrira egokitua eta bidaiarako aukeratu duzun autobus-kategoriaren arabera adieraziko dizugun tokia baino txikiagoa.

Bidaia aurreko gomendioak

  • Kumeak garraio-baldintzetan edukitzea, oro har, sozializazioko aldian.
  • Bidaia hasi aurreko astean animalia albaitariarengana eramatea, osasuntsu dagoela ziurtatzeko.
  • Animalia aurreko egunean bainatzea, ez dezan usain txarrik izan.
  • Animaliari janaririk ez ematea bidaia hasi aurreko 6 orduetan.
  • Bidaia hasi baino lehen, animalia paseatzera ateratzea 30 minutuz eta saiatzea txiza eta kaka egin dezan.
  • Irentsi ezin duen jostailu bat eramatea transportinaren barnean.
  • Bidaiarako edontzi bat eta ura hartzea.
  • Helmugan albaitari batekin harremanetan jartzeko datuak izatea.
  • Animaliak beharko duen “ekipajea” eramatea: janaria, jateko eta edateko ontziak, botikak, jostailuak, uhala, arnesa, orrazia, gorozkietarako poltsak, eta animaliak atseden hartzeko gauzak.
  • Animaliari telefono-zenbakia duen identifikazio-plaka bat ipintzea, galtzen bada zurekin harreman jartzeko.
  • Seguru egotea helmugako ostatuan animalia onartuko dutela eta helmugan egingo dituzun jarduerek ez dizutela galaraziko animaliaren ardura hartzea.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko (MAPA) eta Purinako albaitari taldearen aholkuak jaso dugu. Gomendio horietan aldaketaren bat egin ahal izango da, Konpainia-animaliak Arduraz edukitzeko Jarduketa-planean (PATRAC) onartutako dokumentuen arabera.

Oso ondo! Urrats horiek betez gero, konpainiako animalia bidaiatzeko prest dago. Baina, jakingo duzunez, transportin homologatu eta seguru batean egin beharko du bidaia zure konpainia-animaliak.

Nola jakin dezakezu transportinak zer neurri izan behar dituen?

Transportinaren neurriak egokia izan behar du animaliaren tamainarako, eta honako neurri hauek izan beharko ditu, gutxi gorabehera:

¿Cómo medir a mi mascota para elegir su transportín?

Laburbilduz, hauek izango dira transportinaren neurriak:

  • Luzera: animaliaren luzera, muturraren puntatik isatsaren oinarriraino neurtuta + 15 cm (gutxi gorabehera).
  • Zabalera: animaliaren zabalera bider 2,5 (gutxi gorabehera).
  • Altuera: animaliaren altuera, lurretik animaliaren puntu altueneraino neurtuta + 15 cm (gutxi gorabehera).

Honako hauek kontuan hartu behar dituzu:

  • Konpainia-animaliak bere neurrira egokitutako transportin baten barnean bidaiatuko du, eta lotuta, ibilgailuaren mugimenduarekin lekuz ez aldatzeko moduan.
  • Transportinaren materialak ez-toxikoak eta erraz garbitzeko eta desinfektatzeko modukoak izango dira; gainera, ez dira izango behin erabili eta botatzekoak. Ateak transportinaren alde oso bat hartu beharko du, eta ezin izango da halabeharrez ireki, ez kanpotik ez barnetik.
  • Transportinak material xurgatzailea edukiko du, gorozkirik jario ez dadin.
  • Animaliari ura eman beharko zaio, gutxienez 8 orduan behin.

Bidaiaren egunean

Autobusa irten baino 15 minutu lehenago (gutxienez) han egon behar duzu animaliarekin, eta zuk zeuk sartuko duzu transportina autobusean, gidariak esandakoari jarraikiz.

Animalia autobusetik ateratzeko ardura ere jabearena izango da, eta saiatuko da inguruan pertsonarik ez dagoenean ateratzen animalia, gainerako bidaiarientzako deserosoa edo arriskutsua izan litekeen egoerarik gerta ez dadin. Animalia autobusetik atera ondoren, bidaiari-lekuak garbitu eta desinfektatu egingo dira.

Tarteko geldialdietan, animalia kanpora ateratzea gomendatzen da, janaria eta/edo edaria emateko, behar baldin badu, baita eginkariak konpartimentutik kanpo egin ditzan ere.

Alsak konpainia-animaliak garraiatzeko ezarrita dituen baldintzak bat datoz Estatuko eta Europako erregelamenduetan finkatutako betekizunekin.

Etxeko animalien garraioari buruzko informazio garrantzitsua tenperatura altuko garaietan

Zure etxeko animaliaren ongizatea gure lehentasuna da.

Bero handieneko hilabeteetan edo tenperatura altuko pasarteak aurreikusten direnean, garrantzitsua da arretaz baloratzea zure animalia bidaia egiteko egoeran dagoen.

Txakurrak eta katuak bereziki sentikorrak dira beroaren aurrean eta, egoera jakin batzuetan, estres termikoa edo bero-kolpea jasan ditzakete, eta horrek larriki kalte dezake beren osasuna. Arriskua handiagoa da iraupen luzeko ibilbideetan eta bereziki ahulak diren animalietan, hala nola:

  • Arraza brakiozefaloak (Frantziar Bulldoga, Ingalaterrako Bulldoga, Carlino/Puga, Boxerra, Boston Terriera, Shih Tzua, Pekinesa, besteak beste).
  • Txakurkumeak/katuak eta adineko animaliak.
  • Gaintpisua duten animaliak.
  • Bihotzeko edo arnasbideetako gaixotasunak dituzten etxeko animaliak.
  • Bidaia bitartean anxietate- edo estres-seinaleak erakusten dituzten animaliak.

Hori dela eta, ALSAk gomendatzen du etxeko animaliekin ez bidaiatzea muturreko bero-pasarteak daudenean edo egoera meteorologikoek beren ongizatea arriskuan jar dezaketenean, batez ere arrisku handieneko taldeetakoren batekoak badira.

Bidaiatu aurretik, honako hau gomendatzen dizugu:

  • Jatorriko, helmugako eta ibilbideko iragarpen meteorologikoa kontsultatzea.
  • Edozein zalantza izanez gero, zure albaitariarekin batera baloratzea zure animalia bidaiatzeko moduan dagoen.
  • Behar bezala hidratatuta eta osasun-egoera onean bidaiatzen duela ziurtatzea.
  • Zure ibilbidean aurreikusitako geldialdiak ALSArekin kontsultatzea, bidaia antolatu eta zure animaliaren hidratazioa zein zaintza mantentzeko.
  • Bidaia ez hastea arnasstutasuna, liho-arnasketa gehiegizkoa, apatia, ahulezia edo bestelako ondoeza-seinalerik badu.

Etxeko animalia batekin bidaiatzeko erabakia beti hartu behar da haren ongizateari lehentasuna emanez. Egoera jakin batzuetan, bidaia atzeratzea aukerarik seguruena izan daiteke.

ALSArentzat lehentasunezkoak dira bidaiari guztien segurtasuna eta animalien ongizatea. Hori dela eta, animalia-suplementudun txartela erosi baduzu eta egoera meteorologikoak edo zure animaliaren egoera bidaiatzeko egokiak ez direla uste baduzu, bidaia bertan behera uztea edo aldatzea/atzeratzea eskatu ahal izango duzu inolako kostu gehigarririk gabe, zerbitzua irten aurretik gure Bezeroenganako Arreta zerbitzuarekin harremanetan jarriz.

Zure lankidetza eskergarria da zure animaliarentzat, gainerako bidaiarientzat eta gure langileentzat bidaia seguru eta arduratsua bermatzeko.