Zure Alsa Plus sarbide-pasahitza ahaztu baduzu, oso erraza da hori berreskuratzea:
Webgunean eta app-ean
- Hasi saioa.
- Sarbide-datuen azpian, sakatu hau: «Ahaztu al duzu zure pasahitza?».
- Ondoren, leiho bat agertuko da, eta zure nortasun-agiria adierazi beharko duzu hor.
- Mezu bat jasoko duzu, pasahitz berria aukera dezazun. Gogoratu 30 minutu besterik ez dituzula pasahitz berria sartzeko. Denbora hori igarota, estekak funtzionatzeari utziko dio.
Mezua jasotzen ez baduzu, jarri harremanetan gurekin alsaplus@alsa.es helbidearen bidez.