Gure konpromisoak
ALSAn, egunero gure zerbitzuak hobetzeko helburuarekin lan egiten dugu, gurekin bidaiatzea erabakitzen duzun bakoitzean gogobetetze gorenena lor dezazun.
Hau dela eta, gaur gure Zerbitzu Karta aurkezteko plazera daukagu. Bertan zurekin hartu nahi ditugun konpromiso guztiak agertzen dira, kalitatezko zerbitzu bat eskaini eta gugandik bidaia bakoitzean espero dezakezuna bete ahal izateko:
- Gurekin ziur bidaiatuko duzu.
- Gure zerbitzuek puntualtasuna eta fidagarritasuna izango dute.
- Gure zerbitzuei buruzko informazio guztia erraz aurkituko duzu.
- Harreman adeitsu eta profesional bat jasoko duzu.
- Erraztasun guztiak aurkituko dituzu zure bidaia antolatzerako unean.
- Beti zure ondoan egongo gara.
- Gure ontzidi, pertsona eta zerbitzuetan inbestitzen jarraituko dugu.
- Komunitatearekin konpromisoa izaten jarraituko dugu
Gozatu zure bidaiaz ALSArekin
Zure segurtasuna gure lehentasun garrantzitsuena delako.
Segurtasun prozedura zehatzenekin egiten dugu lan: gure ontzidian mantentze-lan zehatzenak egiten ditugu eta, gainera, etengabeko arreta bat jartzen dugu gure langileen hautaketa eta prestakuntzan.
Gure ontzidiak arautegi eta lege eskakizun guztiak betetzen ditu segurtasun arloan, eta horretarako, istripu kasuan jarraitu behar den jardunbideari buruzko informazioa daramagu autobusetan, bai eta kasu horietarako behar diren beharrezko ekipamendu guztiak ere: su-itzalgailuak, kristalak hausteko mailuak, larrialdietarako leihoak eta ateak irekitzeko seinaleak.
Kalitatezko zerbitzu bat eskaintzeko konpromisoa hartzen dugulako.
Gure zerbitzuen antolaketa zehatz bat egiten dugu, ustiapen egoera arruntetan, irteera eta iritsiera ordutegien betetzea bermatzeko.
Gure operazioen fidagarritasun handiago bat lortzeko, gure ontzidiaren gehiengoak ibilgailuen jarraipena eta garapen eta kokapenaren monitorizazioa egiteko beharrezkoa den teknologia daukate.
Txartelak beti bermatzen du eserleku bat dagokion zerbitzuan. Edozein arrazoi dela medio, zerbitzua bertan behera utziko balitz, Zuk eskubidea izango duzu txartelaren prezioa bueltan jasotzeko edo beste irteera batean bidaiatzeko.
Zure esku informazio eta salmenta bide ugari jartzen ditugulako.
Gure zerbitzuei buruzko informazio guztia eskaini nahi dizugu eta zure txartelen erosketa erraztu nahi dugu, horregatik, bilatzen duzun guztia aurkituko duzu honako kanal hauetan:
- Salmenta Bulego sare zabala.
- Web orria: www.alsa.es
- Informazio eta Salmentarako telefono zerbitzua: 902 42 22 42.
- Aplikazioak gailu mugikorretan (tabletak eta smartphonak).
- Auto-salmenta makinak.
- La Caixako kutxazain sarea.
- Bidaia agentziak.
- Autobus barneko salmenta.
Zure beharretara hoberen egokitzen den txartela eskaintzen dizugu beti gure txartel konbinatuekin, bai prezio aldetik, bai eta erosotasun aldetik ere.
Gainera, gure Kalitate Handiko autobus ontzidia jartzen dugu zure esku (Premium, Supra, Eurobus) hiri arteko hainbat ibilbidetan, eta gure ALSAPLUS+ leialtasun programara gehi zaitezen gonbidatzen zaitugu, horrela abantaila izugarriez gozatu ahal izango duzu eta.
Gure langileek bezeroaren arretarako prestakuntza berezi bat jasotzen duelako.
Adeitasun eta errespetuz tratatuko zaitugu, zure zalantzak berehala konpontzen saiatzen gara eta, beharrezko kasuan, zure eskaerak zuzenki non erantzun daitezkeen azalduko dizugu.
Gure langileek bezeroaren arretan kalitate estandarrak zehazki betetzen dituztela ziurtatzen gara, eta gainera, mugikortasun urria eta desgaitasuna daukaten pertsonak (MUP) tratatzeko prestakuntza zehatz bat jasotzen dute.
Zure bidaia era atsegin eta erraz batean egin dezazun nahi dugulako.
Zure tamaina handiko bagajea, bizikletak eta maskotak, baldintza zehatzetan garraiatzeko erraztasunak jartzen dizkizugu.
Zure txartelen erosketa sei hilabeteko aurrerapenarekin egiteko aukera ematen dizugu.
Txartelaren aldaketa edo ezeztapena egiteko, hau erostean hautatutako kanal berdina erabiltzeko aukera ematen dizugu (gure web orria eta telefono zerbitzua barne).
Zure txartelen faktura digitala jaulkitzeko aukera ematen dizugu, eskaera hau gure web orriaren bitartez egiten baduzu.
Iradokizun, kexa eta erreklamazio guztiak erantzuteko konpromisoa daukagulako.
Zerbitzuaren bitartean atzerapen bat edo beste edozein arazo gertatzen bada, Zuk eskubidea izango duzu berehala informatua izateko, eta eskatu ezean, egondako atzerapenen ziurtagiri bat luzatuko dizugu.
Bidaiaren bitartean objekturen bat galtzen baduzu, bilaketa bizkor eta aktibo bat egiteko konpromisoa hartzen dugu, eta hau aurkitzen dugunean, zurekin harremanetan jarriko gara erabiltzeko aukera ematen dizugu (gure web orria eta telefono zerbitzua barne).
Zure txartelen faktura digitala jaulkitzeko aukera ematen dizugu, eskaera hau gure web orriaren bitartez egiten baduzu.
Iradokizun, kexa eta erreklamazio guztiak erantzuteko konpromisoa daukagulako.
Zerbitzuaren bitartean atzerapen bat edo beste edozein arazo gertatzen bada, Zuk eskubidea izango duzu berehala informatua izateko, eta eskatu ezean, egondako atzerapenen ziurtagiri bat luzatuko dizugu.
Bidaiaren bitartean objekturen bat galtzen baduzu, bilaketa bizkor eta aktibo bat egiteko konpromisoa hartzen dugu, eta hau aurkitzen dugunean, zurekin harremanetan jarriko gara.
Gure enpresaren erruarengatik, kalitatezko maila zehatz batzuk betetzen ez badira, konpentsazio batzuk dauzkagu ezarriak gure bezeroentzat.
Sektorearen abangoardian egon nahi dugulako.
Gure autobus ontzidia modernoa eta kalitatezkoa da. Gainera, beti prest egoteko, mantentze plan zorrotzak eramaten ditugu aurrera.
Gure ontzidiak zerbitzu bakoitzera egokitutako erosotasun estandarrak betetzen ditu eta eguneroko barne eta kanpo garbiketa protokoloak osatzen ditu zure bidaia baldintza ezin hobeetan egiteko aukera izan dezazun.
Gure langileak bezeroaren arretarako funtzioak betetzeko guztiz prestatuak daude eta, zure itxaropenak betetzeko, hauek prestatzen jarraituko dugu. Segurtasuna ere oinarrizko lehentasun bat da guretzat eta, zentzu honetan ere, etengabeko prestakuntza bat egiten dugu.