Bidaiariak makilak nahiz makuluak eraman ditzake, baldin eta ez badute ez trabarik egiten ez gainerako bidaiariak arriskuan jartzen.

Hiriarteko ibilbideetan:

  • neurriak betetzen dituzten gainerako laguntza-elementuak (140x70x100) maletategian joango dira, inolako kostu gehigarririk gabe.
  • Horretarako, bidaiaria irteera-ordua baino 15 minutu lehenago egon beharko da nasan, eta ekipajea prest izan beharko du.
  • Posible izango ez balitz eta fakturazio-zerbitzu propiorik balego, hurrengo ibilgailu batean bidaliko lirateke.
  • PMRSR plazetan, homologatuta dauden eta neurri hauek gainditzen ez dituzten gurpil-aulkiak joango dira: 120x70x109.
  • Gehieneko pisua –bidaiaria barne– plataforma jasotzailearen araberakoa izango da (300 kilo inguru).