o

Eskaturiko eremua
Ikusi pasahitza
Eskaturiko eremua
Nire pasahitza ahaztu dut
Ez zara Alsa Plus bezeroa? Erregistratu

Email bat bidali dizugu…

Zure sarrerako ontzia begiratu, balioztatu zure emaila Alsa Plus erregistroa betetzeko.

Emaila aurkitzen ez baduzu, mezu baztergarrien edo spam-aren ontzia begiratu.

Sentitzen dugu, akats bat gertatu da zure gonbidapena egiaztatzean

Arren, eskatu zure lagunari gonbidapen berri bat sortzeko.
Nahiago baduzu, Alsa Plusen izen emateko prozesuarekin jarrai dezakezu, baina gonbidapenari esker lor ditzakezun abantailak GALDUKO DITUZU.

Eduki nagusira joan
  • Euskara
    • Español Español
    • Català Català
    • Français Français
    • Galego Galego
    • English English
    • Italiano Italiano
    • Português Português
    • Deutsch Deutsch
    Euskara

  • Bezeroaren arreta
  • Alsa Enpresak
  • Alsa Enpresak
  • Hasi saioa

    Sarbidea

    Sarbidea

Logo Alsa, ir a inicio

    Norbaitekin edo laguntzaile batekin bidaiatu beharra

    Laguntzaile batekin bidaiatu beharra

    Segurtasunagatik, 16 urtetik gorako laguntzaile batekin bidaiatu behar duzu, nahitaez, honako hauetarako laguntza behar baduzu:

    • Komunikatzeko edo autobuseko langileek emandako segurtasun-jarraibideak ulertzeko.
    • Bidaian jateko, edateko edo komunera joateko.
    • Gurpil-aulki/eskuter batetik eserleku batera transferitzeko.
    • Eskaileretatik igotzeko.

    Nolanahi ere, laguntzaileak dagokion txartela izan beharko du, eta ibilbide osoan egon beharko du laguntza behar duen bidaiariarekin.

    Laguntzailearekin bidaiatzea

    Adimen- edo garapen-desgaitasun bat baduzu, eta % 33ko minusbaliotasun-maila edo handiagoa, zure laguntzailearekin bidaiatu ahal izango duzu, autobus berean, hainbat abantaila ere izanik.

    Zure laguntzaileak doan bidaiatu ahal izango du zurekin, eta zuk ehuneko 15eko deskontua izango duzu zure txartelean.

    Deskontu hori Alsak probintzia batetik bestera egiten dituen ibilbide guztietan eta Espainia barruko zenbait eskualde-zerbitzutan aplika daiteke.

    Adibidez, txartel baten prezioa 20 euro baldin bada, zuk 17 euro baino ez dituzu ordainduko, eta zure laguntzaileak doan bidaiatuko du.

    Kontsultatu deskontu hori nola eskatu.

    Laguntza-txakurrak

    Laguntza-txakurrek –nahasmendu diabetikoak eta/edo epileptikoak dituzten pertsonei laguntzeko txakurrak ere sartzen dira– autobusaren barruan bidaiatu ahal izango dute, inolako kosturik gabe eta aldez aurretik erreserbarik egin behar izan gabe, honako baldintza hauek betez gero:

    • Lurrean eserita joango dira, bidaiariaren oinetan.
    • Txakurrak uhala eraman behar du, baita dokumentazioa ere, bereziki, laguntza-txakur dela egiaztatzen duen agiria, Alsako langileek eska baitezakete bidaiaria autobusera igotzean.
    • Txakurrek eraman behar dituzten frogagiriak: Sail eskudunak egindako txartela, eta identifikatzeko bereizgarri ofizial bat, ongi ikusteko moduan.
    Laguntza-zerbitzuak

    Alsak laguntza-zerbitzuak eskaintzen ditu, ibilbide jakin batzuetan, mugikortasun urriko, adineko eta desgaitasunen bat duten bidaiarientzat. Zerbitzu horiek erosketa-prozesuan hautatu ahal izango dira, aukera hori duten ibilbideetan.

    Autobusera igotzen eta autobusetik jaisten laguntzeko zerbitzua

    Zerbitzu honek ez du kostu gehigarririk, eta honako hauetarako laguntza SARTZEN DA:

    • Igotzeko eta jaisteko.
    • Esleitutako tokia aurkitzeko.
    • Bagajea kokatzeko abiapuntua, helmugan eta atsedenerako geldialdietan.

    Zerbitzu honetan EZ DIRA SARTZEN:

    • Mugitzen laguntzeko elementuen mailegua, ezta tarteko geldialdietan laguntza ere.
    • Konpainia-zerbitzua, ez geltokian, ez barruan.
    • Jateko, edateko edo komunera joateko laguntza. Horretarako laguntza behar izanez gero, norbaitekin joan beharko da bidaiaria.
    • Transferentzia egiteko laguntza. Gurpil-aulkia behar baduzu eta autobuseko eserleku batean egin nahi baduzu bidaia, transferentzia zeure kabuz egiteko gai izan beharko duzu, edo horretan lagunduko dizun laguntzaile bat eraman. Hemen duzu informazio guztia.

    Zerbitzu hau erabil daiteke abiapuntua edo helmuga adierazitako geltoki hauetan duten ibilbide guztietan:

    • Madril – Granada. Madrileko eta Granadako geltokietan.
    • Almeria – Murtzia. Almeriako eta Murtziako geltokietan.
    • Granada – Granadako aireportua. Granadako geltokian.

    Zerbitzu hau erabili nahi baduzu, mesedez, kontuan izan baldintza hauek:

    • Irteera-ordua baino 30 minutu lehenago egon behar da nasan.
    • Zerbitzu horietaz baliatzeko erreserba egin behar da aurretiaz, gutxienez 24 ordu lehenago, gure salmenta-puntuen bitartez, gure webgunean, aplikazioan edo bezeroari arreta emateko telefono-zenbakira deituta: 900 814 114.

    Hemen duzu zerbitzua nola erosi jakiteko informazio gehiago.

    Konpainia-zerbitzua geltokian, eta igotzen eta jaisten laguntzeko zerbitzua

    Zerbitzu honek ez du kostu gehigarririk, eta honako hauetarako laguntza SARTZEN DA:

    • Igotzeko eta jaisteko.
    • Esleitutako tokia aurkitzeko.
    • Bagajea kokatzeko abiapuntua, helmugan eta atsedenerako geldialdietan.
    • Zehaztutako topagunetik abiatu eta irisgarritasun-oztopoak gainditzen laguntzea geltokian barrena.
    • Bidaiariaren bagajearekin laguntzea, ahal den neurrian, geltokian barrena.

    Zerbitzu honetan EZ DIRA SARTZEN:

    • Mugitzen laguntzeko elementuen mailegua, ezta tarteko geldialdietan laguntza ere.
    • Geltokiko komunen barruan konpainia egitea, ezta autobus barruan ere.
    • Jateko, edateko edo komunera joateko laguntza. Horretarako laguntza behar izanez gero, norbaitekin joan beharko da bidaiaria.
    • Transferentzia egiteko laguntza. Gurpil-aulkia behar baduzu eta autobuseko eserleku batean egin nahi baduzu bidaia, transferentzia zeure kabuz egiteko gai izan beharko duzu, edo horretan lagunduko dizun laguntzaile bat eraman. Hemen duzu informazio gehiago.

    Zerbitzu hau Murtzia-Almeria ibilbidean erabil daiteke, Murtziako eta Almeriako geltokietan, baina ez tarteko geldialdietan.

    Zerbitzu hau erabili nahi baduzu, mesedez, kontuan izan baldintza hauek:

    • Irteera-ordua baino 30 minutu lehenago egon behar duzu topagunean. Alsako agente bat zurekin harremanetan jarriko da geltokiko topagunea zehazteko.
    • Zerbitzu horietaz baliatzeko erreserba egin behar da aurretiaz, gutxienez 24 ordu lehenago, gure salmenta-puntuen bitartez, gure webgunean, aplikazioan edo bezeroari arreta emateko telefono-zenbakira deituta: 900 814 114.

    Hemen duzu zerbitzua nola erosi jakiteko informazio gehiago.

    Konpainia-zerbitzua autobusean

    Zerbitzu honek kostu gehigarria dakar, eta honako hauetarako laguntza SARTZEN DA:

    • Igotzeko eta jaisteko.
    • Esleitutako tokia aurkitzeko.
    • Bagajea kokatzeko abiapuntua, helmugan eta atsedenerako geldialdietan.
    • Autobusean sortzen zaizkizun beharrak, bidaia osoan.

    Zerbitzu honetan EZ DIRA SARTZEN:

    • Mugitzen laguntzeko elementuak eskaintzea, ezta tarteko geldialdietan laguntza ere.
    • Transferentzia egiteko laguntza. Gurpil-aulkia behar baduzu eta autobuseko eserleku batean egin nahi baduzu bidaia, transferentzia zeure kabuz egiteko gai izan beharko duzu, edo horretan lagunduko dizun laguntzaile bat eraman. Hemen duzu informazio gehiago.

    Madril-Guadalajara ibilbidean erabil daiteke zerbitzua.

    Zerbitzu hau erabili nahi baduzu, mesedez, kontuan izan baldintza hauek:

    • Irteera-ordua baino 15 minutu lehenago egon behar duzu nasan.
    • Zerbitzu horietaz baliatzeko erreserba egin behar da aurretiaz, gutxienez 48 ordu lehenago, gure salmenta-puntuen bitartez, gure webgunean, aplikazioan edo bezeroari arreta emateko telefono-zenbakira deituta: 900 814 114.

    Hemen duzu zerbitzua nola erosi jakiteko informazio gehiago

    • Home
    • Mugikortasun irisgarri eta inklusiboa
    • Nazioko eta eskualdeko zerbitzuak
    • Plaza eta zerbitzu irisgarriak
    • Norbaitekin edo laguntzaile batekin bidaiatu beharra

    • Alsari buruz
    • Txartelak kudeatzea
    • Enplegua eta prestakuntza
    • Publizitate-euskarriak
    • Kontaktua

    Sare sozialak

    • Facebook
    • Instagram
    • Twitter
    • Youtube
    • Linkedin
    • Tiktok
    Logo Alsa
    • Lege-Oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookie-politika
    • Erosteko baldintzak
    • Web-mapa
    • Web-erabilerraztasuna
    Itxi