Privilegios en Compras harpidetza bidezko erosketa-kluba da, eta bere erabiltzaileek hilero 300 €-raino aurreztu ditzakete lineako eguneroko erosketetan. Plataformari atxikitako 700 lineako denda baino gehiago ditu, eta bertan gutxienez %10eko diru-itzultzea lortuko duzu, baita bestelako abantailak ere, bere plataformaren bidez egindako erosketa guztiekin. Eskaintzen dituen abantaila guztien berri izateko, Privilegios en Compras-eko blogean sartu zaitezke.
Kargua zure banku-laburpenean modu honetan agertuko da: “WLY*PRIVICOMPRAS.ES” edo “PRIVICOMPRAS.ES” edo “CASH.PRIVICOMPRAS” edo antzekoren bat.
Zenbat balio du Privilegios en Compras zerbitzuak?
Privilegios en Compras harpidetza-zerbitzua da. Doako proba-aldia amaitutakoan, hileko kuota erregistro-inprimakian adierazitako banku-txartelean kobratzen hasiko da.
Nola eman dezaket izena?
Alsa.es webgunean erosketa amaitutakoan, egin klik erakusten den estekan eta bete erregistro-inprimakia eskatutako datu guztiekin. Inprimakia bete eta onartu ondoren, Privilegios en Compras-eko kide bihurtuko zara eta eskaintzen dituen abantaila guztiak erabiltzen hasi ahal izango zara.
Zer da Ongietorri Bonua eta nola erabiltzen da?
Ongietorri Bonua dirua itzultzeko bonu bat da, eta Privilegios en Compras-eko kide egin ondoru erabili ahal izango duzu urrats hauei jarraituz:
-
Egin erosketa berri bat ALSAren webgunean.
-
Bidali erosketaren berrespen-postu elektronikoa valedebienvenida@privilegiosencompras.es helbidera, zure bezero-zenbakia adierazita.
-
Egun gutxitan zure Ongietorri Bonuari dagokion zenbatekoa ikusiko duzu zure bezero-profilean, eta zure banku-kontura transferitu ahal izango duzu “Ordainketak” orrialdetik.
Zer da Fidelitate Bonua eta nola aprobetxa dezaket?
Fidelitate Bonua dirua itzultzeko bonu bat da, eta Privilegios en Compras-eko bezero gisa hilean behin gozatu ahal izango duzu, programan harpidetuta zauden bitartean. Erabiltzeko urratsak honako hauek dira:
-
Egin erosketa bat ALSAren webgunean hilabetea amaitu baino lehen.
-
Bidali erosketaren berrespen-postu elektronikoa valedefidelidad@privilegiosencompras.es helbidera, zure bezero-zenbakia adierazita.
-
Egun gutxitan zure Fidelitate Bonuari dagokion zenbatekoa ikusiko duzu zure bezero-profilean, eta zure banku-kontura transferitu ahal izango duzu “Ordainketak” orrialdetik.
Erabili ditzaket nire Ongietorri eta Fidelitate bonuak ALSA ez den beste denda batean?
Ez, bai Ongietorri Bonua bai Fidelitate Bonua ALSAren bidez egindako erosketetarako soilik dira. Hala ere, bi bonuak epe berean erabili ahal izango dituzu, nahiz eta bi erosketa desberdinetan trakatu beharko diren.
Nola jar naiteke harremanetan Privilegios en Compras-ekin?
Privilegios en Compras-eko Bezeroen Arretarako Zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke bide hauetatik:
-
Posta elektronikoz idatziz: atencionalcliente@privilegiosencompras.es
-
Doako telefono-zenbakira deituz: 900 87 87 10. Arreta-ordutegia astelehenetik ostiralera 9:00etatik 21:00etara da eta larunbatetan 10:00etatik 17:00etara (jaiegun nazionaletan izan ezik).
-
Gutun bat bidaliz helbide honetara: Privilegios en Compras, Apartado de Correos 14596, 28080 Madrid
Nola eman daiteke baja Privilegios en Compras-en?
Zerbitzuarekin pozik ez bazaude eta baja eman nahi baduzu, doan egin dezakezu bide hauetako edozeinen bidez:
-
Privilegios en Compras-eko zure bezero-eremutik: joan “Kontua” menura eta egin klik “Profila” aukeran. “Harpidetzaren kudeaketa” atalean zure harpidetza bertan behera uzteko aukera aurkituko duzu. Zerbitzuaren baja berehalakoa da eta orain arte metatutako cashback eta itzulketa guztiak automatikoki jasoko dituzu.
-
Posta elektronikoz: atencionalcliente@privilegiosencompras.es
-
Telefono bidez: jarri harremanetan Privilegios en Compras-ekin 900 87 87 10 zenbakian. Ordutegia astelehenetik ostiralera 9:00etatik 21:00etara da eta larunbatetan 10:00etatik 17:00etara (jaiegun nazionaletan izan ezik).
-
Posta arrunt bidez: bidali idatzi bat zure baja eskatuz helbide honetara: Privilegios en Compras, Apartado de Correos 14596, 28080 Madrid
Español
Català
Français
Galego
English
Italiano
Português
Deutsch
