o

Eskaturiko eremua
Ikusi pasahitza
Eskaturiko eremua
Nire pasahitza ahaztu dut
Ez zara Alsa Plus bezeroa? Erregistratu

Email bat bidali dizugu…

Zure sarrerako ontzia begiratu, balioztatu zure emaila Alsa Plus erregistroa betetzeko.

Emaila aurkitzen ez baduzu, mezu baztergarrien edo spam-aren ontzia begiratu.

Sentitzen dugu, akats bat gertatu da zure gonbidapena egiaztatzean

Arren, eskatu zure lagunari gonbidapen berri bat sortzeko.
Nahiago baduzu, Alsa Plusen izen emateko prozesuarekin jarrai dezakezu, baina gonbidapenari esker lor ditzakezun abantailak GALDUKO DITUZU.

Eduki nagusira joan
  • Euskara
    • Español Español
    • Català Català
    • Français Français
    • Galego Galego
    • English English
    • Italiano Italiano
    • Português Português
    • Deutsch Deutsch
    Euskara

  • Bezeroaren arreta
  • Alsa Enpresak
  • Alsa Enpresak
  • Hasi saioa

    Sarbidea

    Sarbidea

Logo Alsa, ir a inicio

    Gure autobus-flotaren ekipamendua

    Gure autobusetan ekipamendu eta ezaugarri berritzaileak sartzen ditugu etengabe, erabiltzaile guztien irisgarritasun unibertsala bermatzeko asmoz.

    Oro har, hiri barruko eta hiriarteko zerbitzuetako gure autobusek honako ezaugarri hauek izaten dituzte:

    Zorua beheratuta

    Hiri barruko gure autobus ia guztiek zorua erabat beheratuta dute (low entry), bidaiari guztiek sartzeko eta barruan mugitzeko zailtasunik izan ez dezaten.

    Kanpoko seinaleak

    Irisgarritasun-homologazioari dagozkion kanpoko seinaleak.

    Igotzeko arrapala/plataforma eskatzeko sakagailua

    Igotzeko arrapala/plataforma eskatzeko kanpoko sakagailua.

    Gurpil-aulkian igotzeko arrapala/plataforma elektrikoa

    Gure autobusek gurpil-aulkiak igotzeko arrapala/plataforma elektriko bat izaten dute eta, oro har, erdiko atean egoten da, gurpil-aulkian/eskuterrean doazen bidaiariak autobusera igo daitezen.

    Arrapala/plataforma automatikoa martxan jartzeko, autobusak geldirik eta esku-frenoak aktibatuta egon behar du.

    Nolanahi ere, zabaltzeko eta biltzeko mugimenduekin batera argiak eta soinuak ere aktibatzen dira, ohartarazteko, bai barruan, bai kanpoan. Ezin da arrapala/plataforma erabiltzen hasi guztiz zabalduta ez badago, hau da, soinu eta argi keinukariak itzaltzen diren arte.

    Hiri barruko autobusetan, igotzen laguntzeko gailua arrapala horizontal bat da; arrapalaren segurtasunerako gailuak oztoporen bat hautematen duenean, arrapalaren mugimendu oro eragozten du. Gainera, matxurarik izanez gero, gure arrapala gehienak erraz zabaldu eta bildu daitezke eskuz, sarbidea bermatze aldera.

    Hiri barruko autobusen kasuan, modeloaren arabera, goian deskribatutakoaren antzeko arrapala bat izango dute, edo hiriarteko autobusen antzeko plataforma jasotzaile bat.

    Bigarren kasu horretan, jasotzaileak % 100 automatikoak dira, eta babes elektrikoko mekanismoa, alboko babes-barrak eta tapa tolesgarriak dituzte aurrean eta atzean, autobusera igotzean erorikorik izan ez dadin.

    Hemen dituzu onartutako gurpil-aulki eta eskuterren gutxieneko ezaugarriak.

    Gurpil-aulki/eskuter batean doazen pertsonentzako (GAMUP) espazioa

    Bidaia beren gurpil-aulkian edo eskuterrean eserita egingo duten pertsonentzako espazioa, eserlekurik gabe, erdiko ate inguruan, hor egoten baita normalean gora igotzeko arrapala/plataforma.

    Espazio honetan gurpil-aulkian doazen bidaiariek lehentasunez erabiltzeko dela adierazten duten seinaleak egoten dira, segurtasun-uhala, eta erdi-eserita jartzeko taula ere bai.

    Bidaiariak martxaren kontrako noranzkoan bidaiatu beharko du, taula hori eta uhala erabilita.

    Sakagailuak gurpil-aulki/eskuter batean doazen pertsonentzako (GAMUP) espazioan

    Geldialdia eskatzeko sakagailu bereziak plaza horietan doazen bidaiarientzat.

    Mugikortasun urriko bidaiarien plazak (MUP)

    Plaza horiek, ahal dela, autobuseko ateen eta GAMUP espazioaren inguruan egoten dira mugikortasun urria edo desgaitasuna duten erabiltzaileak errazago sar daitezen.

    Tapizeriaren kolorearen eta piktograma bereizgarrien bitartez identifikatzen dira, eta tarte handiagoa dute irisgarritasuna errazteko eta, behar izanez gero, baita laguntza-txakurra sartzeko ere.

    Sakagailuak mugikortasun urriko bidaiarien plazen (MUP) ondoan

    Geldialdia eskatzeko sakagailu bereziak plaza horietan doazen bidaiarientzat.

    Barrak eta heldulekuak

    Material irristagaitzez egindako barra eta helduleku ugari kontrasteko kolorean, autobusera igotzea, barruan ibiltzea eta autobusetik jaistea errazagoa izan dadin.

    Sartzeko eskailera, bagajea uzteko erretilu eta eserleku guztietan eta ateratzeko ateen barruko aldean aurkituko dituzu.

     

    Barrualdean ikusmenaren eta entzumenaren bitartez gidatzeko sistema

    Ikusmen urriko pertsonei sarrerako atetik haientzat gordetako plazetara eta txartelak baliozkotzeko makinetara iristen laguntzeko, gure autobusetan kokapena adierazten duten argiak eta soinuak egoten dira:

    • Sarrerako atea markatzen duen plafoia, matraka/bozgorailu eta guzti, sarrerako atea non dagoen adierazten duten argi-distira keinukariak egiten dituena, baita soinuak ere, osagarri.
    • Abisu-argiak aurreko atean eta txartelak saltzeko eta baliozkotzeko makinen azpian.
    • Bestalde, barretan zorro antzekoak egoten dira, mugikortasun urriko bidaiarientzat (MUP) gorde behar diren eserlekuak non kokatzen diren markatzeko.
    Seinaleak egokituta: piktogramak eta Braille

    Erraz ulertzeko moduko piktograma estandarizatuak ibilgailuaren elementuetan sakabanatuta, eta Braille seinaleak osagarri.

      

    Bidaiariek Geldialdia eta Arrapala eskatu dutela ohartarazteko sistema

    Sabaian egoten da, gidariaren atzean edo autobusaren erdialdean, edo bi tokietan; kristal opakoa duen zeharkako kartel bat da, 'GELDIALDIA ESKATU DA' eta 'ARRAPALA ESKATU DA' adierazpenak dituena, eta bidaiari batek bata edo bestea eskatzen duenean soinu bat aktibatzeaz gain, gidariaren aginte-taulan ere pizten da adierazgailua.

    Ibilgailuaren lurra eta eskailera-mailen ertzak

    Azken belaunaldiko zoru irristagaitza –lurra bustita nahiz lehorra egon–, islarik sortzen ez duten material irristagaitzez egindakoa.

    Autobus barruko edo autobusean sartzeko eskailera-mailen ertzak kontrasteko kolorekoak dira; eskuarki, horiak edo material islatzailekoak.

    Babes-sistemak sarrerako ateetan

    Harrapatuta ez geratzeko sistema sarrerako ateetan; oztoporen bat aurkituz gero irekitzeko/ixteko prozesua alderantzikatzen du.

    Martxa blokeatzeko sistema; ibilgailuari mugitzea eragozten dio ateren bat irekita edo igotzeko arrapala/plataforma zabalduta baldin badago.

    Karrozeria goratzeko/beheratzeko sistema

    Albo batetik belaunikatzeko sistema (kneeling): ibilgailuaren eskuineko alboaren altuera murrizten du, desgaitasunen bat edo mugikortasun urria duten bidaiariak errazago sar daitezen.

    Informazio-sistema egokituak

    Autobusek ustiapenerako laguntza-sistemak dituzte, eta megafonia bitartez informazioa ematen dute, baita autobusaren kanpoaldeko informazio bisuala ere, geltokiak, zerbitzua eta helmuga zehaztuta.

    Gainera, zenbait zerbitzutan indukzio magnetikoko begiztak izaten dira, zerbitzuari buruzko mezuak beren inplante edo audifonoetan entzun ahal izan ditzaten bidaiariek.

    • Home
    • Mugikortasun irisgarri eta inklusiboa
    • Hiri barruko eta hiriarteko zerbitzuak
    • Gure autobus-flotaren ekipamendua
    • Alsari buruz
    • Txartelak kudeatzea
    • Enplegua eta prestakuntza
    • Publizitate-euskarriak
    • Kontaktua

    Sare sozialak

    • Facebook
    • Instagram
    • Twitter
    • Youtube
    • Linkedin
    • Tiktok
    Logo Alsa
    • Lege-Oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookie-politika
    • Erosteko baldintzak
    • Web-mapa
    • Web-erabilerraztasuna
    Itxi