Deskargatu Mobi4U

Hirian barrena mugitzeko modu berri bat, zuri egokituta

Doitu doako telefonoan eta tabletan

Mobi4U aplikazioa Alsaren MaaS (Mobility as a Service) aplikazio propioa da, eta hainbat hirigune ditu txertatuta; Alsak gaur egun ematen dituen zerbitzuei buruzko informazio guztia kontsulta dezake bertan bezeroak.

Hona hemen Mobi4U aplikazioak eskaintzen dituen hainbat funtzio:

  • Geolokalizazioak erabiltzailea non dagoen detektatzen du.
  • Bezeroak gune batetik bestera aldatzeko aukera du, oso erraz, menuaren bitartez; izan ere, jatorria - helmuga hautatu daitezke mapa interaktibotik; mapa horretan ibilbidearen adierazpen grafiko zehaztua agertzen da.
  • Geltokietatik gutxi gorabehera noiz igaroko den jakin dezake bidaiariak denbora errealean, betiere programatutako ordutegian eragina izan dezaketen balizko gorabeherak aintzat hartuta.
  • Erabiltzaileak bidaiak planifikatu ditzake, eta ibilbide pertsonalizatuak eskaintzen zaizkio bere interesen eta lehentasunen arabera: azkarrena, merkeena, ekologikoena edo osasungarriena.
  • Era berean, aplikazioan dagoen gune bakoitza pertsonalizatu ere egin daiteke. Adibidea: Jaén ingurua, lineak laburpen-taula batean dituela.
  • Bezeroaren kudeaketa eta Alsa Plus fidelizazio-programa.
  • Salmenta digitalak.

Lehen eskaini dizugun informazioa osa dezakezu bideo korporatibo honetan.

+ Rabat (Marruecos)

+ West Midlands (Reino Unido)