Erreserba-zenbakia hemen aurki dezakezu:

  • Txartelean bertan, erosketa-kanala gorabehera, saltokietan erositako txarteletan izan ezik, horiek ez baitute erreserba-zenbakirik.
  • Ibilbidearen datuak jasota dituen SMSan (erosteko prozesuan eskatu behar da).
  • Txartelaren erosketa berresteko mezu elektronikoan.

Bide horietatik erreserba-zenbakiaren berri jaso ezean, hemen ere aurkituko duzu:

  • Webgunean, «Kudeatu zure txartela» atalean, nortasun-agiria eta erosketa egin zenuen txartelaren azken 4 digituak adierazita, zure txartela identifikatu eta berreskuratu ahal izango duzu, eta erreserba-zenbakia kontsultatu.
  • Informazio eta salmentarako telefono-zenbakiaren bidez (902 422 242) eta Alsa saltokietan, zure datu pertsonalak, erosketa-data eta ibilbidearen informazioa jakinaraziz gero.

Zer bilatzen ari zaren aurkitzen ez baduzu, jarri gurekin harremanetan (gaztelaniaz)