Erreserba-zenbakia alfazenbakizko kode bat da, Alsak salerosketetan eskuratutako txartelak identifikatzeko erabiltzen duena.

Ezaugarriak:

  • Kode hori transakzio berean erositako txartel guztiei lotuta egongo da; hau da, joan-etorriko txartelak batera erosten badituzu edo txartelak taldean erosten badituzue, txartel guztiek izango dute erreserba-zenbaki bera.
  • Informazio hori emanez autobusean sartu ahal izango zara txartela erakutsi beharrik gabe.
  • Zure txartela gure edozein erosketa-kanalen bidez aldatu edo ezeztatu nahi baduzu, erreserba-zenbakia eta nortasun-agiria jakinaraziz identifika dezakezu txartela, horrela edozein kudeaketa egiteko. Saltokietan erositako txartelek, baina, ez dute erreserba-zenbakirik, eta kanal bera erabiliz baino ezin izango dira aldatu eta ezeztatu.
  • Datu hori beharko duzu txartelaren faktura eskatu nahi izanez gero.
  • Erosketa-kanala gorabehera, txartelean ageriko da erreserba-zenbakia, saltokietan erositako txarteletan izan ezik, horiek ez baitute erreserba-zenbakirik.

Erreserba-zenbakiaren adibidea: 0xxxx00

Zer bilatzen ari zaren aurkitzen ez baduzu, jarri gurekin harremanetan (gaztelaniaz)