Aldatu edo ezeztatzeagatik ezartzen diren kostuak txartel edo tarifa bakoitzaren berariazko baldintzen araberakoak izango dira, baita horiek egiten diren aurrerapenaren araberakoak ere.

Baldintza orokorrak

  • Txartelak aldatzeko edo ezeztatzeko aukera emanez gero, bidaia hasi baino 2 ordu lehenagora arte egin ahal izango da hori.
  • Aldatu eta ezeztatzeak eragindako kostua hautatutako ibilbidearen prezioaren gainean aplikatuko da, tarifa bereziak, promozioak eta deskontuak kontuan hartu gabe.
  • Txartela lehendabizikoz aldatzea edo ezeztatzea doakoa izango da, betiere autobusa irten baino gutxienez 48 ordu lehenago egiten bada.
  • Alsa Plus bezeroek txartela doan aldatu edo ezeztatu ahal izango dute, bidaia hasi baino 2 ordu lehenagora arte.
  • Asturias eta Kantabriako eskualdeetako txartelak ezin dira aldatu, ezta ezeztatu ere.

Aldaketak

  Gutxienez 48 ordu lehenago 48 eta 24 ordu bitartean lehenago 24 ordu baino gutxiago lehenago
Lehen aldaketa Doan %10 %15
2. aldaketatik aurrera %20 %20 %30

 

Nazioarteko txartelak aldatzeak ez dakar errekargurik.

Ezeztatzea

Txartela ezeztatzearen koostua Gutxienez 48 ordu lehenago 48 eta 24 ordu bitartean lehenago 24 ordu baino gutxiago lehenago
Aurretiko aldaketarik gabe Doan %20 %30
Lehen aldaketatik aurrera
(Espainiako ibilbideetan bakarrik)
%20 %30 %40

Zer bilatzen ari zaren aurkitzen ez baduzu, jarri gurekin harremanetan (gaztelaniaz)