Alsan 12 urtetik beherakoek deskontuak dituzte txartel eta bonuetan.

Espainiako ibilbideetan:

  • 0 eta 3 urte bitarteko haurrak: doan bidaiatzen dute.
  • 4 eta 11 urte bitarteko umeak: % 30eko deskontua.

Baldintzak

  • Autobusera igotzean, nahitaezko da umearen edo haurraren adina egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztea.
  • "Haurra"ren deskontua helduaren txartelaren prezioari, oinarrizko tarifarekin, ezarriko zaio (oinarrizko tarifa: ibilbidearen prezioa tarifa berezi, promozio edo deskonturik gabe). Deskontua ezin da beste promozio edo deskontu batzuekin batera erabili, Familia Ugarikoarekin izan ezik.
  • Deskontua umeen eta haurren txartelen prezioari bakarrik ezarriko zaio, ez kudeaketa-gastuei edo txartelen osagarriei (ekipaje gehigarria, bidaia-asegurua...).
  • Haurraren txartela heldu batenari lotuta egongo da beti.
  • Heldu batek haur batekin baino gehiagorekin bidaiatzen badu, lehenak doan bidaiatuko du, bigarrenari % 30eko deskontua ezarriko zaio oinarrizko tarifaren gainean, eta hirugarrenak eta hurrengoek oinarrizko tarifa ordainduko dute.

Nola lortu ume eta haurrentzako deskontua

www.alsa.es/eu  webguneetan, app-ean eta autosalmentako makinetan:

  • Erosketa-bilatzailean, zehaztu bidaiariak "Haurrak" edo "Umeak" direla, zer dagokion. Gogoratu "Haurra" motako txartelak heldu batenari lotuta egon behar direla beti.
  • "Aukeratu ordutegia" atalera igarota, hautatu zer txartel nahi duzun.
  • Erosketaren laburpenean, lehen "Haurra" txartela 0 €-ko zenbatekoarekin agertuko da, eta umearena, % 30eko deskontuarekin, hautatutako ibilbidean heldu baten txartelak, oinarrizko tarifarekin, duen prezioaren gainean (oinarrizko tarifa: ibilbidearen prezioa tarifa berezi, promozio edo deskonturik gabe).
  • Busera igotzeko orduan, nahitaezko da umearen edo haurraren adina egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztea.

Saltokietan eta telefono bidezko salmentan:

  • Bidaiarien adinaren berri eman erosketa egiteko orduan.
  • Erakutsi umeen adina egiaztatzen duen agiria autobusera igotzean.

Zer bilatzen ari zaren aurkitzen ez baduzu, jarri gurekin harremanetan (gaztelaniaz)