PayPal erabiliz ordain dezakezu webgunean eta autosalmentako makinetan. Erabiltzea oso erraza da:
- Hasi txartela erosten, eta «Ordainbidea» atalera iristean, hautatu PayPal aukera.
- Onartu erosketa-baldintzak, sakatu «Ordaindu» eta sistemak PayPal-en erregistro-orrira bideratuko zaitu.
- Hasi saioa PayPal kontuan eta sakatu «berretsi eta ordaindu» eragiketa amaitzeko.
PayPal ordainketa-sistemaren bidez erositako txartelak Alsaren webgunean baino ezin dira ezeztatu. Ezin dira saltokian inola ere ezeztatu, ezta telefono bidezko arreta-zerbitzuan ere.