Espainiako eta eskualdeko ibilbideetan, maskoten txartelaren kostua bidaiari heldu baten txartelaren, oinarrizko tarifa duenaren, prezioaren % 50 izango da (oinarrizko tarifa hautatutako ibilbidearen prezioa izango da, promozio, tarifa berezi edo deskonturik gabe). Txartelak ALSAren edozein salmenta-kanaletan eros dezakezu. Maskotekin bidaiatzeko aukerarik ez dago nazioarteko ibilbideetan.

Segurtasun arrazoiengatik, EZ dugu gomendatzen animaliekin bidaiatzea giro-tenperatura 25 ºC-tik gorakoa den egun eta orduetan.

Ez ahaztu maskotak garraiatzeko baldintzak begiratzea.

Zure maskotaren txartela erosteko:

www.alsa.es/eu webguneetan

  • Hautatu zerbitzua, eta «Pertsonalizatu zure bidaia» atalera iritsita, «Osatu zure txartela» atalean, hautatu «Maskotak» aukera.
  • Erosketaren laburpenean, amaierako prezioa eta zure maskotaren txartelaren zenbatekoa ikusi ahal izango dituzu, «Zerbitzu gehigarria» eremuan.

App-ean

  • Hautatu zerbitzua, sartu bidaiarien datuak eta, «Zerbitzu gehigarriak» atalean, hautatu «Maskotak» aukera.
  • Erosketaren laburpenean, zure maskotaren txartelaren zenbatekoa «Animalien garraioko gehig.» gisa ikusiko duzu.

Saltokietan eta telefono bidezko salmentan

  • Bidaia erostean adierazi maskota eramango duzula, eta amaierako salmentan jasoko da, betiere hautatutako zerbitzuan horrelako aukerarik badago.

Autosalmentako makinetan

  • Hasi zure txartelaren erosketa, eta ordainbidea hautatu baino lehen, aukeratu «Maskota» osagarria; zure txartelera gehituko da.

Zer bilatzen ari zaren aurkitzen ez baduzu, jarri gurekin harremanetan (gaztelaniaz)