Gutxienez %33ko desgaitasun-maila duten bidaiariek eta horien laguntzaile batek %15eko deskontua izango dute erositako txarteletan.

Baldintzak:

  • Espainiako ibilbideetarako txartelak saltzeko kanal guztietan dago eskuragarri deskontu hori.
  • Busera igotzean, nahitaezko da deskontuaren onuraduna zarela egiaztatzen duen dokumentazioa erakustea.
  • Ezin da beste promozio, tarifa berezi edo deskontu batzuekin batera erabili, Familia Ugariko deskontuarekin izan ezik.

Deskontua www.alsa.es/eu  webguneetan lortzeko:

1. Hasi erosteko prozesua.

2. "Amaitu erosketa" atalera iristen zarenean, hautatu "Deskonturen bat daukat".

3. Hautatu "%32 baino gutxiagoko desgait. edo laguntzailea".

4. Erosketaren laburpenean deskontuaren zenbatekoa eta amaierako prezioa ikusiko dituzu.

App-ean

Alsa Plus gisa identifikatuta bazaude:

  • Zure txartela aukeratu ondoren, «Zerbitzu gehigarriak» atalera igaroko zara.
  • Sakatu "Editatu" ikonoa (zure bidaiari-datuen ondoan).
  • Sartu "FAMILIA UGARIA ETA BESTE ONURA BATZUK" atalean.
  • Hautatu "% 32 baino gutxiagoko desgait. edo laguntzailea".

Zer bilatzen ari zaren aurkitzen ez baduzu, jarri gurekin harremanetan (gaztelaniaz)