Oro har, 15 urtetik beherako haurrek heldu arduradun batekin bidaiatu beharko dute beti. Salbuespenez, umeek bakarrik bidaia dezakete Bus&Fly txartelarekin honako baldintza hauek betez gero:

  • Autobuseko bidaian, 4-14 urte bitarteko umeek bakarrik bidaiatu ahal izango dute gurasoek edo tutoreek horretarako baimena ematen badute.
  • Hegazkinean, 5-11 bitarteko umeek bakarrik bidaiatu ahal izango dute guraso edo tutoreek, bidaiaren aurretik, Laguntza Zerbitzu Berezia kontratatzen badute.

Gogoan izan, Alsak baimena ematen badu ere umeek, 4 urtetik aurrera, bakarrik bidaia dezaten, konpainiak ez dituela 5 urtetik beherako umeak onartzen hegazkinetan; hori izango da, beraz, Bus&Fly ibilbideetarako gutxieneko adina.

Zer bilatzen ari zaren aurkitzen ez baduzu, jarri gurekin harremanetan (gaztelaniaz)