Bidaiatzerakoan, bidaiariak jatorrizko dokumentazioa edo haren kopia konpultsatua eraman beharko du. Inolaz ere ez da onartuko dokumentu ofizialen fotokopiarik.
Nazio barruko ibilbideak
Espainia jatorri – helmuga bidaiaetan ez da inolako dokumentaziorik eraman behar, txartelaren lokalizatzailea izan ezik. Soilik kasu hauetan beharko da:
- Zure txartela tarifa bereziei lotuta badago, hala nola, “Gazteak” eta “60 urtetik gorakoak”, tarifa horren onuradun zarela egiaztatzen duen nortasun agiria aurkeztu beharko duzu.
- Zure txartelak deskontu nominatiboa badarama (Familia Ugaria, Desgaitasuna duten Pertsonak, Defentsa Ministerioa, Langabetuak…), zure nortasun agiria eta deskontuaren onuradun zarela egiaztatzen duen indarreko dokumentazioa eraman beharko dituzu.
- 12 urte baino gutxiagoko haurrekin bidaiatzen baduzu, txartelaren prezioan %30eko deskontua dutenak, edo 3 urte baino gutxiagoko haurrarekin, doan bidaiatzen dutenak, deskontuaren onuradun direla egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko duzu.
- Haurrak bakarrik bidaiatzen dutenean: 12 eta 13 urte baino
gutxiagoko bakarrik bidaiatzen duten haurrek, txartelarekin
batera, honako hau eraman beharko dute:
- Laguntzarik gabeko adingabeentzako bidaia-baimena igortzen baduzu: gurasoek edo tutoreak sinatutako eta Alsak zigilatutako Baimen Dokumentuaren bikoiztua.
- Zure maskotarekin edo laguntza-txakur batekin bidaiatzen baduzu, animaliaren dokumentazioa eraman beharko duzu.
Nazioarteko ibilbideak
Europa jatorri edo helmuga duten ibilbideetan, bidaiariek honako dokumentazio hau eraman beharko dute:
- Erkidegoko bidaiariek beren herrialdeko nortasun agiria eraman beharko dute. Erkidegotik kanpoko ibilbideetan, pasaportea, bisa eta helmugako herrialdeak eskatzen duen beste edozein dokumentazio eraman beharko dute.
- Erkidegoaz kanpoko bidaiariek pasaportea, bisa edo helmugako herrialdeak eskatzen duen edozein dokumentazio eraman beharko dute.
Jatorri - helmuga Maroko duten ibilbideetan derrigorrezkoa izango da inprimatutako billetea aurkeztea.
Autobusean sartzean dokumentazioa eskatu ahal izango den arren, bidaiariaren erantzukizuna izango da jatorriko eta helmugako herrialdeetan zein zerbitzuak zeharkatzen dituen herrialdeetan ibiltzeko beharrezkoa den dokumentazioa izatea. Zalantzarik izanez gero, bidaiatu nahi den herrialdeko Enbaxadarekin harremanetan jartzea gomendatzen dugu.