Espainiako ibilbide luzeetan eta nazioarteko bidaietan ez da beharrezkoa txartela inprimaturik eramatea autobusera igotzeko. Honako hau aurkez dezakezu:

  • Zure txartelaren erreserba-zenbakia.
  • Webgunean eskuratutako online txartela.
  • App-aren bidez erositako txartela.
  • Txartelaren datuak dituen erosketa berresteko SMSa.

Txartela inprimaturik eraman nahi baduzu, erosketa berresteko mezu elektronikoaren bidez berreskura dezakezu hori, edo saltoki batean inprima diezazuten eskatu, zure datuak eta txartelaren erreserba-zenbakia jakinarazita.

Eskualdeko ibilbideetan eta jatorria/helmuga Marokon duten nazioarteko ibilbideetan nahitaezkoa da txartela inprimaturik erakustea autobusera igotzeko.

Zer bilatzen ari zaren aurkitzen ez baduzu, jarri gurekin harremanetan (gaztelaniaz)