Asturias - Eskualdeko zerbitzuak

Buscador

Alsaren zerbitzuak Asturiasen

Alsak eskualdeko zerbitzu-sare zabala du Asturiasko Printzerrian, ekialdea eta mendebaldea lotzen dituena, eta Printzerriaren periferiako herriak Asturiasko herrigune nagusiekin lotzeko aukera ematen du.

Gainera, Asturiasen Erdiko Triangeluan, hots, biztanle gehienak bizi diren eremuan, Oviedo, Gijón eta Avilés lotzen dituen zerbitzu-eskaintza zabala eta etengabea du Alsak; horrela, “errepide-zubi” bat sortzen du, eta, hari esker, Asturiasko hiru hiri nagusien arteko komunikazioa erraza eta erosoa izatea bermatzen du.

CENTROBUS - Oviedo, Gijón eta Avilés

Centrobus zerbitzu berezi bat da, Oviedo, Gijón eta Aviléseko herriguneen artean azkar bidaiatzeko sortua, autobus-geltoki batera joan edo aparkalekua bilatu beharrik gabe; izan ere, hiri horietan geltoki-sare zabala eta ordutegi-eskaintza zabala ditu, eta seguru baduzula geltoki bat zure etxetik oso gertu, eta ongi datorkizula, hiru hirien artean ahalik eta modu zentzukoenean bidaiatu ahal izateko.

Kontsultatu gure ordutegiak eta zerbitzuak.

Planak Asturiasen

Covadongako aintziretarako Garraio Plan Berezia

Covadongako santutegia eta aintzirak bisitatzeko modurik onena autobusa da. Bisitatu ingurune enblematiko hori, eta bizi esperientzia zoragarri bat, ibilgailu partikularra erabili gabe. Zerbitzua aktibo dagoen garaian, autobusak etenik gabe dabiltza egun osoan.

Deskargatu diptikoa, hemen.

Cares ibaiaren ibilbidea

Espainiako ibilbiderik ikusgarrienetako bat da, gozatzeko modukoa. Asturiasko ekialdean dago, familian egiteko aproposa da, eta hunkituko zaitu. Hemen daukazu beharrezko informazio guztia.

Eta hemen aurkituko duzu Arenas de Cabralesetik Poncebos, Tielve eta Sotreserako Garraio Zerbitzu Bereziaren informazio guztia.

Bulnesko funikularra

Ba al zenekien Alsak kudeatzen duela Bulnesko funikularra? Ikusi hemen nola erosten diren txartelak, eta ezagutu Espainia iparraldeko herririk politenetako bat.

Gijón City Tour

Ezagutu Gijón modurik errazenean. Erosi txartela, eta ezagutu hiriko gune turistiko nagusiak.

Esteka honetan, zerbitzua aktibo dagoen datei buruzko informazioa daukazu.

"TransportYou" i+D proiektu bat da eta Alsa taldeko INFORYL enpresak (liderra) eta ABAMobile enpresak (mikroETEa) osatutako asturiar partzuergoak sustatzen du. Haren helburua da erabiltzailea ardatz duen plataforma mugikor bat eskaintzea, bezeroak garraiatzeko informazio-, erosketa- eta ontziratze-sistema bat garatzeko erronka teknologikoari aurre egiteko, eta, horrez gain, mugikorra bidaiarien garraioko foku nagusia izatea ahalbidetuko duten teknologiak modu berritzailean ezartzeko.

Asturiasko Printzerriko Garapen Ekonomikoko Institutuak (IDEPA) TransportYou proiektua neurri batean finantzatzeko dirulaguntza eman du, RIS3-Enpresa Programaren barruan (2017ko ekitaldian berrikuntza irekiko proiektuak gauzatzeko programa).