Gazteentzako Hileroko Bonua (15-26 urte)
Hasi saioa
Erosi bonua eta baliatu deskontuak!
Sarbidea
Email bat bidali dizugu…
Zure sarrerako ontzia begiratu, balioztatu zure emaila Alsa Plus erregistroa betetzeko.
Emaila aurkitzen ez baduzu, mezu baztergarrien edo spam-aren ontzia begiratu.
Sentitzen dugu, akats bat gertatu da zure gonbidapena egiaztatzean
Arren, eskatu zure lagunari gonbidapen berri bat sortzeko.
Nahiago baduzu, Alsa Plusen izen emateko prozesuarekin jarrai dezakezu, baina gonbidapenari esker lor ditzakezun abantailak GALDUKO DITUZU.
Hasi saioa edo erregistratu zure bonua modurik azkarrenean erosi eta erabiltzeko.
Badago bonu bat adierazi duzun agiriari lotutako ibilbiderako.
Bonua adingabe batek edo beste heldu batek erabiltzeko bada, erosketa egiteko unean adierazi beharko duzu.
Adingabe bati lotutako bonu bat erosteko, tutore/heldu arduradunak saoia hasi edo aldez aurretik. erregistratu egin behar du,
Garraio Ministerioak emandako kodea
Errorea kodea egiaztatzean
{{ErrorText}}
Gazteentzako Hileroko Bonua (15-26 urte) | %70eko deskontua
- %70eko deskontua oinarrizko tarifaren gainean. Bidaiatu hilabete osoan askoz gutxiagoren truke.
- 2000ko urtarrilaren 1etik 2011ko abenduaren 31ra bitartean jaiotako gazteentzat (15 eta 26 urte bitartean).
- Ministerioaren erregistro-kode bakarra behar duzu: AJ26 kodea (bidaiari-kodea).
- Hileroko bonua da, pertsonala eta besterenezina, ibilbide finko baterako (jatorria-helmuga).
- Autonomia-erkidegoen artean jatorri-helmuga berean bidaiatzeko (estatu-mailako autobus-lineak).
- Urtarrilaren 26tik aurrera, erosketaren unean hautatutako datatik aurrera 30 egun jarraituz balio du.
1. Lortu AJ26
kodea (bidaiari-kodea)
Eman izena Ministerioaren
webgunean kodea
lortzeko.
2. Identifikatu zaitez
erregistratutako bezero edo Alsa Plus gisa
bonua eskuratu ahal izateko.
3. Erosi zure bonua
Bonuen orrian.
Erabili
AJ26 kodea (bidaiari-kodea)
bonu-kodea
lortzeko.
4. Lortu zure txartela
Alsa orri nagusiko
bilatzailean.
Trukatu zure txartela 0€-an.

5. Bidaiatu eta gozatu!
- %70eko deskontua oinarrizko tarifaren gainean (%70eko deskontua duten 20 txartelen prezio baliokidea).
- Indarrean dagoen NANa edo AIZa duten gazteentzat (2000 eta 2011 artean jaioak, biak barne) balio du.
- Ezinbestekoa da Garraio Ministerioaren AJ26 kodea lortzea eta erabiltzea.
- Bonua pertsonala, izenduna eta besterenezina da.
- Bonu honi familia ugariaren deskontua gehitu diezaiokezu. Gogoratu erabilera titularrari mugatuta dagoela, eta bonua zein txartelak horrela identifikatuko direla.
- Comfort zerbitzuetarako eskuragarri. Orain, zure bonuak Supra zerbitzuetan ere trukatu ditzakezu, aldea ordainduta!
Aktibazioa eta indarraldia:
- Urtarrilaren 26tik aurrera, 30 eguneko indarraldia bonua erosterakoan hautatutako datak finkatzen du, eta ez da aldatuko, bidaia hori aldatu edo baliogabetu arren.
- Garrantzitsua! Lehen bidaia nahitaez 2026an egin behar da abonamendua aktibatzeko.
- 2026ko bonuetarako neurriaren epea 2027/01/29ra artekoa da, lehen erabilera 2026/12/31n egiten bada.
- Autonomia-erkidegoen artean jatorri-helmuga berean bidaiatzeko (estatu-mailako autobus-lineak).
- Erabilera desegokia: bonuarekin egiten den erabilera desegoki bakoitza ministerioari jakinaraziko zaio. 6 erabilera desegoki baino gehiago egiteak bonua bertan behera uztea dakar. Gainera, titularrak ezingo du deskontudun beste bonurik eskatu ezein ibilbidetan neurri honen indarraldia amaitu arte.
- Erabilera desegokitzat jotzen da:
- Erreserba egitea eta ez bidaiatzea (24 ordu lehenago baliogabetu gabe).
- Txartela bonuaren titularra ez den beste pertsona batek erabiltzea edo erabiltzen saiatzea.
*Espainiako Gobernuak finantzatua
Preguntas frecuentes
Lehenengo urratsa, Alsako bonua erosi aurretik, zure kode pertsonala Gobernuaren webgunean lortzea da.
-
Eman izena ministerioaren webgunean. Sartu plataforma ofizialean zure datuak erregistratzeko. Zure lehen bonua erosi baino gutxienez 24 ordu lehenago egitea gomendatzen dizugu.
-
Bete zure datuak. Zure NAN (DNI) edo AIZ (NIE) beharko duzu. Sistemak adin-baldintza betetzen duzula egiaztatuko du.
-
Eskuratu zure kodea. Erregistroa amaitutakoan, zure AJ26 kodea jasoko duzu. Gorde ezazu! Zure bonua lortzeko beharko duzu.
-
Identifikatu zaitez bezero erregistratu gisa edo Alsa Plus gisa.
-
Aukeratu zure ibilbidea. Hautatu behar dituzun jatorria eta helmuga Bonuen orrialdeko bilatzailean.
-
Aukeratu zure bonua. Eskuragarri dauden bonuak erakutsiko dira, eta “Gazteentzako Hileroko Bonua” agertuko da. (Bonuaren guztizko prezioa %70eko deskontua aplikatuta duen prezioa da. Araudiak dioen bezala, Gazteentzako Hileroko Bonuaren erosketa-prezioa %70eko deskontua duten 20 txartel bakunen zenbatekoaren baliokidea izango da.)
-
Hautatzerakoan, zure AJ26 kodea balioztatzeko eskatuko dizu eta, une horretatik aurrera, zure bonua erosi ahal izango duzu. Gogoratu zure datuak gehitzea, bonua pertsonala, izenduna eta besterezina baita.
-
Erositakoan. Email bat bidaliko dizugu zure bonuarekin, eta zure Alsa Plus eremu pribatuan ere ikusi ahal izango duzu.
Gogoratu: bonuak 30 eguneko balioa duela. 30 eguneko balioa erreserbatzen duzun lehen bidaiaren datan hasten da, nahiz eta geroago bidaia hori bertan behera utzi.
Behin bonua duzunean, oso erraza da zure txartelak erostea!
-
Gogoratu, lehenengo gauza bezero erregistratu gisa edo Alsa Plus gisa identifikatzea da.
-
Adierazi gure orrialde nagusian zure bonurako aukeratu zenuen jatorria-helmuga eta hautatu bidaia-data.
-
“Gehitu promozio-kodea/Bonuak” atalean zure bonuaren kodea idatzi beharko duzu.
-
- Jarraitu erosketa-prozesuarekin ohi bezala, txartelak 0€-an aterako zaizkizu, bonua erosi zenuenean ordaindu baitzenuen.
Bidaiatzera, autobusean itxarongo zaitugu!
Gazteentzako Hileroko Bonua (15-26 urte) izenduna da. Zuk bakarrik erabil dezakezu. Autobusera igotzean, gure langileek nortasun-agiri ofizial bat (NAN, gidabaimena edo AIZ) eska diezazukete bonua zurea dela egiaztatzeko. Ez ahaztu beti zurekin eramatea!
Español
Català
Français
Galego
English
Italiano
Português
Deutsch



