14 eta 29 urte bitarteko bidaiariek % 15eko deskontua izango dute txartelak erostean, Gazte Txartela edukiz gero. Deskontua edukitzeko, Alsa Plus bezero gisa erregistratuta egon behar dira, eta beren autonomia-erkidegoko Gazte Txartelaren webgunean dagoen deskontu-kodea eduki behar dute.
Baldintzak
- Europako Gazte Txartela duten 14 eta 30 urte bitarteko Alsa Plus bidaiarientzako kode esklusiboa.
- Ezin da erabili beste deskontu edo promozioekin, Familia Ugarikoarekin eta joan-etorriko txartelen deskontuekin izan ezik.
- Txartel horiek aldatu eta ezeztatzeko aukera dago.
- Busera igotzeko orduan, nahitaezko da Gazte Txartela aurkeztea nortasun-agiriarekin batera, deskontuaren onuraduna zarela egiaztatzeko.
- Hori aurkeztu ezean, txartelaren zenbateko osoa galduko duzu, itzulketarako aukerarik gabe. Bidaiatu nahi izanez gero, deskonturik gabeko beste txartel bat eskuratu beharko duzu.
- Deskontua webgunean eta app-ean baino ez dago eskuragarri.
- Autonomia-erkidego batean baino gehiagoan dabiltzan ibilbide luzeetarako. Ez dago nazioarteko ibilbideetan.
- 
      Webgunean eta app-ean Alsa Plus gisa alta ematek gutxieneko adina 18 urte da. Adingabeek Alsa Plus bezeroentzako abantailak eskuratu nahi izanez gero (Gazteen Tarifa edo kudeaketa-gastuak aurreztea, adibidez), alta eman dezakete, guraso edo legezko tutoreak Alsa Plus bezero gisa erregistratzen badira. Horretarako, alsaplus@alsa.es helbidera bidali behar diguzu adin txikikoentzako izen-emate orri espezifiko hau, nortasun agiria, guraso edo tutorearen nortasun agiria eta ahaidetasun harremana egiaztatzen duen edozein dokumentaziorekin batera. 
- Ez dago nazioarteko ibilbideetan.
Nola lortu deskontua?
1. Identifikatu Alsa Plus gisa erosketa hasi aurretik.
2. Bilatzailean, gogoratu Gaztea bidaiari mota hautatu behar duzula.
3. Bilatzailean, sakatu "Promozio-kodea/Bonuak" aukeraren gainean, eta sartu zure autonomia-erkidegoko Gazte Txartelaren orrian aurkituko duzun deskontu-kodea.
4. Sakatu "BILATU PREZIORIK ONENA" eta, emaitzetan, "GAZTE-TXARTELA" promozioa duten ibilbideak agertuko zaizkizu.
5. Baldin eta kodea ez bada baliozkoa, "Horrelako promozio-koderik ez dago" mezua agertuko da, eta erosketa jarraitzen baduzu, prezioak deskonturik aplikatu gabe agertuko zaizkizu emaitzetan.
 Español
            					    Español
            					 Català
            					    Català
            					 Français
            					    Français
            					 Galego
            					    Galego
            					 English
            					    English
            					 Italiano
            					    Italiano
            					 Português
            					    Português
            					 Deutsch
            					    Deutsch
            					



 
                		     
                		     
                		     
                		     
                		    