Alsa Rail - Ziurtagiriak eta gaikuntzak

Gidariek, trenaren arloko enpresa batean lan egin ahal izateko, azpiegitura jakin batean material mota jakin bat gidatzeko gaituta daudela ziurtatzen duten gaikuntzak izan behar dituzte.

Gaikuntza horiek eman nahi dituzten trenaren arloko enpresek beren langileei eman beharko diete, aldez aurretik, prestakuntza, segurtasun-arduradunen bitartez, AESF Trenbide Segurtasuneko Estatuko Agentziak homologatutako Prestakuntza Zentro batean. 

Gaur egun, CFF-Alsa zentroak honako ibilgailu hauei buruzko prestakuntza ematen du:

  • Diesel tren-makinak: 308, 310, 311, 313, 316, 319, 321, 333, 335, 1500 (RAM) eta 1600 (RAM)
  • Tren-makina elektrikoak: 253, 269, eta 289
  • Diesel autopropultsatuak: S/331
  • Autopropultsatu elektrikoak: 440 eta 470
  • Tren Historikoak

Era berean, Interes Orokorreko Trenbide Sarea osatzen duten azpiegitura guztiei buruzko ezagutza baduten prestatzaileak ditugu (zabalera estandarraren eremua, zabalera konbentzionala eta RAM).

Horretaz gain, AESF agentziak baimendutako aztertzaileak ere baditugu Alsaren plantillan.

Azkenik, trenaren arloko enpresek ematen dituzten ziurtagirietako prestakuntzan birziklatzeko ikastaroak ere egiten ditu Alsak.

Trenaren arloko enpresek langileentzako prestakuntza jasotzeko bete behar duten prozedura.

1. Trenaren arloko enpresak prestakuntza-ikastaroaren eskaera egingo du CFF-Alsa zentroan.

2. Ikastaroan aplikatuko den Prestakuntza Programa prestatuko da. Trenaren arloko enpresaren segurtasun-arduradunak eta Alsak sinatuko dute.

3. Ikasleek prestakuntzan sartzeko baldintzak bete beharko dituzte.

4. Ikastaro teorikoaren hasiera, ikasgela homologatuetan. Teoria bukatu eta gainditu ostean, prestakuntza praktikoa hasiko da.

5. Azterketa praktikoa egitea AESFk onartutako aztertzaile batekin.

6. Prestakuntza Ziurtagiria ematea; ziurtagiri horrekin, trenaren arloko enpresak dagokion gaikuntza eman ahal izango du.

Jarri gurekin harremanetan telefono-zenbaki honetan: 91 279 98 70 (lanegunetan 09:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 17:15era)