o

Eskaturiko eremua
Ikusi pasahitza
Eskaturiko eremua
Nire pasahitza ahaztu dut
Ez zara Alsa Plus bezeroa? Erregistratu

Email bat bidali dizugu…

Zure sarrerako ontzia begiratu, balioztatu zure emaila Alsa Plus erregistroa betetzeko.

Emaila aurkitzen ez baduzu, mezu baztergarrien edo spam-aren ontzia begiratu.

Sentitzen dugu, akats bat gertatu da zure gonbidapena egiaztatzean

Arren, eskatu zure lagunari gonbidapen berri bat sortzeko.
Nahiago baduzu, Alsa Plusen izen emateko prozesuarekin jarrai dezakezu, baina gonbidapenari esker lor ditzakezun abantailak GALDUKO DITUZU.

Eduki nagusira joan
  • Euskara
    • Español Español
    • Català Català
    • Français Français
    • Galego Galego
    • English English
    • Italiano Italiano
    • Português Português
    • Deutsch Deutsch
    Euskara

  • Bezeroaren arreta
  • Alsa Enpresak
  • Alsa Enpresak
  • Hasi saioa

    Sarbidea

    Sarbidea

Logo Alsa, ir a inicio

    Pribatitasun politika

    Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, VIAJES ALSA S.A.U.-k pribatutasunerako eta datu pertsonalak babesteko bere politikaren berri ematen die www.alsa.es/eu/alsa-bidaiak web orriko erabiltzaileei, askatasunez eta beren borondatez erabaki dezaten eskatzen zaizkien datu pertsonalak eskaini nahi dituzten, enpresak bitarteko honen bidez eskaintzen dituen zerbitzuetarako.

    Erabiltzaileak, bere borondatez, informazio pertsonala eman ahal izango digu bai datuak jasotzeko web orriko inprimakien bidez bai horretarako gaitu den posta elektronikoaren helbidearen bidez. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, gure web orriaren bitartez edozein datu pertsonal ematen baduzu, datu horien trataera onartzen eta baimentzen ari zarela jakinarazten dizugu, pribatutasun-politika honetan adierazten diren zehaztapenen arabera. Jasotako datu pertsonalak tratatuak izango dira bai automatikoki bai, kasuan kasu, modu konbentzionalean, eta VIAJES ALSA S.A.U.-ren titulartasuneko fitxategian sartu eta gordeko dira. Fitxategi hori behar bezala inskribaturik egongo da Datuen Babeserako Erregistro Orokorrean.

    Oro har, zure datu pertsonalak helburu hauetarako bildu eta tratatuko dira: (i) egindako on-line billete-erosketa behar bezala kudeatzea, (ii) erabiltzailearekin harremanetan jarri ahal izatea, (iii) erreserbak, kontsultak, iruzkina, gorabeherak edo igorritako iradokizunak behar bezala kudeatzea eta horiei erantzutea, (iv) oinarrizko administrazio-zereginak kudeatzea, (v) posta elektronikoaren edo beste bitartekoren baten bidez, VIAJES ALSA S.A.U.-rekin lotura duten berritasunen, produktuen eta zerbitzuen berri ematea (eta, kasuan kasu, zerbitzuen prestazio egokia kudeatzea), edota enpresa horri atxikitako bidaiarien errepideko garraioaren sektoreko beste enpresa batzuekin lotura dutenena, interesgarri izango zaizkizulakoan. Datuak promozio- edo publizitate-helburuekin erabiltzeari dagokionez, kasuan kasuko prozedura erraza eta doakoa eskainiko zaie kaltetuei datuak biltzeko beharrezko inprimakiarekin batera, aurkaritza askatasunez adierazi ahal izan dezaten. Enpresaren langile arduradunak eta eskatutako AlsaCab zerbitzua ematen duten enpresak izango dira emandako informazioaren hartzaile, eta emandako datuak erabiltzeko orduan, konpromiso hauek hartzen dituzte: konfidentzialtasuna errespetatzea eta adierazitako helburuen arabera erabiltzea.

    VIAJES ALSA S.A.U.-k, tratatutako informazio motaren arabera, indarrean dagoen araudiak eskatutako datu pertsonalen babeserako segurtasun mailak jarri ditu indarrean, eta bere esku izan dituen beste baliabide eta neurri tekniko batzuk ezarri ditu, emandako datu pertsonalen baimenik gabeko aldaketa, galera, tratamendua edo sarrera saihesteko. VIAJES ALSA S.A.U.-k bermatu egiten du segurtasun-neurri egokiak hartu dituela informazioaren segurtasuna eta Internetetik bidaltzen dizkiguzun datuen konfidentzialtasuna bermatzeko. Horretarako, Secure Socket Layer (SSL) segurtasun-teknologia erabiltzen da. Sistema horren bidez, zuk bidaltzen diguzun informazioa zifratu daiteke, eta, hartara, informazio hori irakurtzea galarazten da, baita bidean modu ezegokian atzematen bada ere. VIAJES ALSAren zerbitzaria ziurtatua dago; beraz, edozein bidalketa egin aurretik, bere nabigatzaileak VIAJES ALSAren identitatea egiazta dezake. Ziurtagiri horrek zure datuak jasotzen dituen helmugako ordenagailuaren identitatea bermatzen du. Nabigatzaile gehienetan beheko ertzean ageri ohi den giltzarrapo baten ikonoa ikusten baduzu, SSL segurtasuna lanean ari denaren seinale izango da. Ikono horren gainean sakatuz gero, segurtasun-konexioarekin erlazionatutako ziurtagiria agertuko da. Nolanahi ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla gaindiezinak.

    Datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta haien aurka agertzeko eskubidea erabili ahal izango da, indarrean dagoen araudian xedatutakoa betez, eskaera bidaliz gure helbide elektronikora (asesoria@alsa.es) edo posta helbide honetara: VIAJES ALSA S.A.U., Miguel Fleta kalea, 4, 28037, Madril. Horretarako, edozein kasutan, NANaren fotokopia edo zuzenbidean erabilgarri den beste agiri baliokideren baten fotokopia erantsi beharko du haren nortasuna egiaztatzeko.

    Erabiltzaileak, nolanahi ere, bere gain hartu beharko du emandako datuen egiazkotasunaren erantzukizuna, eta datu faltsuak eman dituen erabiltzaile oro erregistratutako zerbitzuetatik kanpo uzteko eskubidea gordetzen du VIAJES ALSAk, Zuzenbidean dagozkion gainerako ekintzen kalterik gabe. Erabiltzailea izango da emandako datu pertsonaletan izandako edozein aldaketa jakinaraztearen arduraduna.

    VIAJES ALSAk, indarrean dagoen araudian ezarritakoa beteko du, jaso zen unean izan zuen helbururako edo helburuetarako jada beharrezkoa ez den informazio pertsonala deuseztatzeari dagokionez, hura blokeatuz, datuen tratamenduaren ondorioz sor daitezkeen erantzukizun posibleei aurre egin ahal izateko, eta erantzukizun horien preskripzio epeen barruan soilik. Aipaturiko epeak igaro ondoren, informazio hori behin betiko deuseztatuko da, sistema seguruak erabiliz.

    14 urtetik beherakoek ezin izango dute inolako informazio pertsonalik bidali, gurasoen edo tutorearen baimenik gabe. VIAJES ALSA ez da izango 14 urtetik beherakoek, beharrezkoa den baimenik gabe, bidalitako inolako informazio pertsonalen erantzulea.

    VIAJES ALSA S.A.U.-k beretzat hartzen du pribatutasun-politika hau aldatzeko eskubidea, legean edo jurisprudentzian egon daitezkeen berrikuntzetara egokitzeko. Hori dela-eta, pribatutasun-politika irakurtzea gomendatzen dugu webgunera sartzen edo bertatik nabigatzen den bakoitzean. Hala ere, pribatutasun-politika hau aldatu aurretik erabiltzaileekin ezarri diren harremanak erabiltzailea webgunera harreman horiek ezartzera sartu zen uneko arauen bidez arautuko dira.

    • Home
    • Pribatitasun politika

    • Alsari buruz
    • Txartelak kudeatzea
    • Enplegua eta prestakuntza
    • Publizitate-euskarriak
    • Kontaktua

    Sare sozialak

    • Facebook
    • Instagram
    • Twitter
    • Youtube
    • Linkedin
    • Tiktok
    Logo Alsa
    • Lege-Oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookie-politika
    • Erosteko baldintzak
    • Web-mapa
    • Web-erabilerraztasuna
    Itxi