Zure maskota familiako kide bat denez, zure denbora librea harekin ere ematea baino gauza hoberik ez dago. Eraman ezazu oporretara! Traveldog zure etxera joango da zure maskota hartzera eta zuk nahi duzun tokira eramango du: kostaldeko hotel edo apartamentu batera, landetxe batera, etab. Elkarrekin, bidaia hobea da!

Halaber, zerbitzua www.alsa.es, gure webgunearen bidez kontratatzen baduzu, % 40rainoko beherapena egingo dizugu. Beherapen hori lortzeko, pauso hauek eman behar dituzu:

  • 1. Aukeratu duzun ibilbideari beherapen-kupoia erantsi.
  • 2. Erosketa-prozesua amaitu.
  • 3. Aurrekontua eskatu www.traveldog.es webgunean, eta osatu eskaera-formularioa, "Observaciones" atalean Alsako zure bidaiaren erreserba-zenbakia adierazita.
  • 4. Zure lagunik onenarekin disfrutatu oporrak!

Traveldog

Traveldog «maskotentzako bidaia» nazionaletan eta nazioartekoetan espezializatutako Espainiako lehen konpainia da, eta begirunez eta profesionaltasunez dihardu.

Logo Traveldog

 

Enpresaren pet friendly filosofiari esker, ondo dakigu zein diren familiek beren maskotekin bidaiatu behar dutenean izan ohi dituzten benetako premiak eta kezkak, kontuan izanik familiako kide bereziak direla.

2009az geroztik hona, Estatu Batuetako IPATA elkartearen parte da Traveldog; IPATA elkarteko kide izateko, kalitate- eta segurtasun-estandar handienak eskaini behar dira zerbitzuetan.

Gure enpresako giza taldeek, ibilgailuek eta protokoloek zorrotz betetzen dituzte animalien osasunaren eta ongizatearen arloan Nekazaritzako Ministerioak ezarritako gidalerroak.

Maskotak garraiatzeko Traveldog protokoloa

Traveldogek txakurrak, katuak eta hudoak baino ez ditu garraiatzen.

Prozedura

Erreserba egiterakoan, animaliaren adinaren, arrazaren, pisuaren eta neurrien berri eman beharko da webgunearen edo telefonoaren bitartez.

Behin erreserba onartzen dela, formulario eta baimen bat igorriko dira, baita Traveldogen garraio-protokoloekiko adostasuna ere.

Bidaiatu ahal izateko baldintzak

Hona hemen maskotak garraiatzeko baldintzak:

  • 3 hilabete eta 21 egun baino zaharragoa izatea. Adin hori baino gazteagoa bada, ezin da garraiatu.
  • Mikrotxipez identifikatuta egotea, eta mikrotxipa irakurterraza izatea. Irteterakoan irakurriko da mikrotxipa.
  • Amorruaren aurkako txertoa eta espezieari eta adinari dagozkion txerto guztiak egunean izatea, baita osasun-kartilla edo pasaporte eguneratua eta indarrekoa ere.
  • Parasitoak kenduta izatea, nola barnean hala kanpoan.
  • Txakur eta katu umedunek ezin dute bidaiatu, ezta titia ematen ari direnak ere.
  • Edozein arrazatako txakurrak eta katuak garraiatuko dira, izaera oldarkorra ez badute. Traveldogek aplikatuko ditu horretarako irizpideak.
  • Ez dira onartuko berotzeko arropak daramatzaten txakurrak edo katuak, oso klima hotzen kasuan izan ezik.
  • Bidaia hasi baino lehen, animalia paseatzera atera behar da 30 minutuz, eta animaliari janaririk ez zaio eman behar bidaia hasi aurreko 8 orduetan.

Transportinak eta bidaia

  • Maskotek Traveldogen transportin baten barnean bidaiatuko dute, eta ez beste ezein transportin edo ekipajeren barnean. Osasun-dokumentazioa eta lepokoa baino ez.
  • Traveldogek eskainitako transportinak erabat higienizatuta egongo dira eta material xurgatzailea edukiko dute; transportinak behin bakarrik erabiltzekoak eta animaliaren neurrien araberakoak izan ohi dira. Bidaia hasterakoan maskota zikina badago, jakinarazitako neurriak, pisua eta arraza benetakoekin bat ez badatoz edo protokolo honetan zehaztutako osasun-baldintzak betetzen ez baditu, ez da onartuko, eta erreserbatutako bidaiarako ordaindutako dirua ez da itzuliko.
  • Katuak garraiatzeko transportinek hondargune bat izango dute.
  • Ibilbidea 8 ordutik gorakoa bada, maskotak paseatzera aterako dira eta ura emango zaie geldialdi guztietan.
  • Helmugara iristean, pertsona arduradunak puntu horretan egon behar du dagokion akreditazioarekin, eta maskota jaso eta egoera onean dagoela egiaztatu bezain laster, sinatu egin beharko du.
  • Adostutako puntura iritsi eta 10 minutu igaro ondoren maskotaren jabea edo arduraduna ez badago bertan, ibilbidearen bukaeraraino eramango da maskota (Traveldogen hurrengo laguntza-punturaino), edo irteera-hirira itzuliko da. Hortik aurrera, beste helbide batean jaso beharko du animalia jabeak edo arduradunak, eta horrek eragindako gastu guztiak ordaindu beharko ditu. 3 egun igaroz gero animalia jasotzeko Traveldogekin inor harremanetan jarri gabe, Traveldogek dagozkien agintariei emango die egoeraren berri.
  • Eguraldi txarra egiten badu edo ibilgailuak auto-ilararen bat topatzen badu, geldialdiak egingo dira atseden hartzeko eta maskotak arriskuan ez jartzeko.
  • Irteteko orduak finkoak dira, baina iristekoak, berriz, atzerapen handiak izan ditzakete. MESEDEZ, KONTUAN IZAN HORI. 60 minututik gorako atzerapenik aurreikusten bada, zuzenean emango zaie familiei atzerapen horren berri.

Kontuan hartu beharrekoak

Zure maskotak desgaitasun edo gaixotasun kroniko EZ-INFEKZIOSO bat badu (adibidez, epilepsia, kardiopatia, itsumena edo gortasuna), erreserba egiterakoan jakinarazi beharko du; gainera, animalia zaintzeari buruzko informazioa eman beharko dio zerbitzua egingo duen teknikariari. Larrialdiren bat gertatuz gero, gertueneko albaitaritza-zentrora eramango da animalia. Jabeak ordaindu beharko ditu horrek eragindako gastu guztiak.

Nolanahi ere, Traveldogek ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain maskota arrazoi naturalengatik hiltzen bada edo osasun-arazorik badu.

Maskotek eta haien jabeek bidaia hasi baino 20 minutu lehenago egon beharko dute seinalatutako puntuan.

Bidaian maskota zikintzen bada, Traveldogek ez du erantzukizunik hartuko bere gain. Jabeak aurreikusi egin behar du etxera iristean animalia bainatu egin beharko dela kasu askotan.

Maskotak dira Traveldogen bezeroak: animaliak albaitariaren laguntza behar badu bidaian, laguntza horri lehentasuna emango zaio, iristeko aurreikusita dagoen orduaren kalterako.

Gure helburua

Maskotak bidaia ona izan behar du, horretarako bete beharreko baldintza guztiei jarraikiz; halaber, komeni da lehenbailehen elkartzea familiarekin, bidaia elkarrekin disfrutatzeko, familiak munduko zein tokitara bidaiatu duen kontuan hartu gabe.

Informazio gehiago

www.traveldog.es

traveldog@traveldog.es

Tel: +34 616 943 676