INFORMAZIO GARRANTZITSUA: EZ BIDAIATZEA GOMENDATZEN DA ATZERATU EZINEZKO ARRAZOIENGATIK EZ BALDIN BADA

Covid-19 birusak eragindako osasun-arloko krisi-egoera kudeatzeko alarma-egoera ezartzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 7. artikuluan (pertsonen zirkulazio-askatasuna mugatzeari buruzkoa) xedatzen denez, alarma-egoera indarrean dagoen bitartean pertsonek jarduera tasatu jakin batzuetarako baino ezin izango dute ibili erabilera publikoko bideetatik. Zentzu horretan, eta txartela jarduera horietako bat egiteko erosten denean izan ezik:

EZ BIDAIATZEA GOMENDATZEN DA, ATZERATU EZINEZKO ARRAZOI HORIENGATIK EZ BALDIN BADA. Nolanahi ere, osasun-arloko agintariek agindutako betebehar eta gomendioak bete beharko dira joan-etorri orotan.

Alarma-egoeran eta konfinamendua arintzeko aldian bidaiatu ote dezakezun eta nola egin dezakezun argituko dizugu zalantzarik izanez gero.

Ahal baduzu eta bidaiatu behar baduzu eta dagoeneko erosi duzu txartela, ziurtatu lehen baldintza hauek betetzen dituzula.

Gure bidaiarien gomendioak eta segurtasuna; erantzukizunarekin konprometituta mugimenduan.

Txartela aldatu edo ezeztatu behar al duzu? Hemen azalduko dizugu hori egiteko jakin behar duzun guztia.

Lortu informazioa hemen ibilbide luzeko, eskualdeko, hiriko eta nazioarteko gure zerbitzuen egoerari buruz, eguneratuta.

Hemen jakin dezakezu gure saltokiak nola dauden eta nola kudeatu leihatilan erositako txartelak.