Alsak animaliekin bidaiatzeko baimena ematen du, honako baldintza hauetan:

  • Animaliak jabearen ardurapean bidaiatuko du, autobus berean.
  • Gehienez maskota bat ibilgailuko, sotoan, horretarako prestatutako tokian.
  • Animalia txikiak baino ez daude baimenduta, hala nola txakurrak, katuak, hegaztiak (oilategikorik ez)..., 10 kg baino gutxiagokoak.
  • Salbuespen gisa, zerbitzuko teknikariak baimenduta, arriskutsuak ez diren bestelako maskotak onartuko dira.
  • Animaliak kaiola, transportin edo bestelako elementu itxi, zurrun eta iragazgaitz batean bidaiatuko du; bidaiariak eramango du hori.
  • Maskotak 12 aste baino gehiago izango ditu, baita mikrotxipa eta beharrezkoa den dokumentazioa ere (Animalien Banako Identifikazio Sistema –ABIS–, osasun-kartilla eguneratua); parasitoak kenduta edukiko ditu (barnetik zein kanpotik), eta garraioaren jatorri eta helmugako araudiaren araberako txertoak.
  • Ez da eme ernaririk onartzen, edo erditu direnetik astebete bakarrik igaro bada.
  • Animalia berez mugitzeko gauza izan beharko da, eta ez da zauriturik egongo.
  • Bidaiaren egunean irteera baino 15 minutu lehenago joan beharko da bidaiaria, transportina autobusean zuzenean uzteko.
  • Laguntzako txakurrek autobusaren barruan bidaiatu dezakete, bidaiariekin, inolako kosturik gabe. Dokumentuak eduki beharko dituzte.
  • Ez dago baimenduta animaliak garraiatzea nazioarteko ibilbideetan.

Segurtasun arrazoiengatik, EZ dugu gomendatzen animaliekin bidaiatzea giro-tenperatura 25 ºC-tik gorakoa den egun eta orduetan.

Zer bilatzen ari zaren aurkitzen ez baduzu, jarri gurekin harremanetan (gaztelaniaz)