Donejakue bidea

Buscador

Donejakue bidea egin nahi baduzu baina ez badakizu zer hiritatik hasi nahi duzun, Alsak eraman egingo zaitu! Autobusa Donejakue bidera joateko modurik aproposena da, ordutegia oso zabala delako, leku askotara iristen delako eta erosoa ez ezik, segurua ere badelako.

Ez du axola zein den zure bidea, aukera zabala baituzu: Frantsesa, Primitiboa, Iparraldekoa, Zilarrezko Bidea, Muxia-Fisterra, etab. Alsak Donejakue bideko hiri askotara eraman zaitzake:

Sarria, Donibane Garazi, León, Ferrol, Pedrafita do Cebreiro, Oviedo, Ponferrada, Orreaga, Astorga, Irun

Eta hona hemen beste hainbat helmuga...

Iruña, Ourense, Burgos, Villafranca del Bierzo, Sevilla, Ribadeo, Vigo, Bilbo, Santander, O Porriño, Gijón, Vilalba, Logroño, Donostia, Avilés, Madril, Salamanca, ZamoraSahagún

Egin Donejakue bidea bizikletan!

Nahiago baduzu Donejakue bidea bizikletan egin, Alsan elkarrekin bidaiatu ahalko duzue.

Erantsi bizikleta zure txartelari erosketa-prozesuaren 2. urratsean horretarako dagoen laukian; gehigarri bat ordaindu behar txartelaren prezioari: 5 eurokoa ibilbide laburreko zerbitzuetarako eta 10 eurokoa ibilbide luzeko zerbitzuetarako. (Bizikleta-garraioko txartelak bana-bana erosi behar dira eta, horregatik, ezin da lauki hori markatu behin 2 plaza edo gehiago aukeratu direla).

Gogoratu autobusa irten baino 15 minutu lehenago (gutxienez) han egon behar duzula; gainera, zure bizikletak arazorik gabe bidatzeko moduan egon behar du eta ezin die inolaz ere kalterik eragin beste ekipaje edo fardelei; horregatik, derrigorrean egon beharko du garraiatzeko kutxa edo poltsaren batean enbalatuta.

GARRANTZITSUA: toki libre asko egon ohi ez denez, auto bakoitzean lau unitate (bizikletak eta surf-oholak) onartuko dira gehienez ere (txartel bakoitzeko, bat); horregatik, aukeratutako ordutegian jada ez bada geratzen bizikleta edo surf-oholetarako lekurik, ez da agertuko bizikletarekin bidaiatzeko aukeraren laukirik.

Nazioarteko zerbitzuetan, Espainia-Maroko eta Espainia-Portugal lineetan baino ez dago baimenduta bizikletarekin bidaiatzea, eta aldez aurretik erreserbatu eta zenbatekoa ordainduta.

Itzuli Santiagotik etxera Alsarekin!

 

Imajinatzen al duzu Santiago de Compostelara azkeneko egunean iritsi eta ez dakizula nola itzuli etxera? Halakorik ez gertatzeko, Alsan zure hirira doazen autobus asko ditugu. Gainera, erromes-txartela baduzu, % 15eko beherapena izango duzu zure autobus-txartelean*.

Erromesaldia amaitzen duzunean, etxera itzultzeko txartela erosi ahalko duzu Alsak Santiago de Compostelan dituen salmenta-puntuetako edozeinetan edo erromesei harrera egiteko Nazioarteko Zentroan (Centro Internacional de acogida del peregrino - Rúa das Carretas 33, etxabea; Santiago de Compostela); han, ordutegien berri izan ahalko duzu, gehien komeni zaizuna aukeratzeko.

*Baldintzak

  • Salmenta-puntuetan soilik aplikatuko da beherapena.
  • Ezinbestean aurkeztu beharko duzu erromes-txartela (Compostelana deritzona).
  • Joanaldia baino ez. Ezin da ez aldatu, ezta baliogabetu ere.
  • Altsak kudeatzen dituen Comfort eta Supra zerbitzuetarako eskuragarri.