o

Eskaturiko eremua
Ikusi pasahitza
Eskaturiko eremua
Nire pasahitza ahaztu dut
Ez zara Alsa Plus bezeroa? Erregistratu

Email bat bidali dizugu…

Zure sarrerako ontzia begiratu, balioztatu zure emaila Alsa Plus erregistroa betetzeko.

Emaila aurkitzen ez baduzu, mezu baztergarrien edo spam-aren ontzia begiratu.

Sentitzen dugu, akats bat gertatu da zure gonbidapena egiaztatzean

Arren, eskatu zure lagunari gonbidapen berri bat sortzeko.
Nahiago baduzu, Alsa Plusen izen emateko prozesuarekin jarrai dezakezu, baina gonbidapenari esker lor ditzakezun abantailak GALDUKO DITUZU.

Eduki nagusira joan
  • Euskara
    • Español Español
    • Català Català
    • Français Français
    • Galego Galego
    • English English
    • Italiano Italiano
    • Português Português
    • Deutsch Deutsch
    Euskara

    Aukeratu hizkuntza

  • Bezeroaren arreta
  • Alsa Enpresak
  • Alsa Enpresak
  • Hasi saioa

    Sarbidea

    Sarbidea

Logo Alsa, ir a inicio Logo Alsa, ir a inicio

    Alsa Plus Klubeko Araundia

    Alsa Grupo, S.L.U.k (aurrerantzean, “AG”) kudeatutako Alsa Plus fidelizazio-programaren helburua (aurrerantzean, “programa” edo “Alsa Plus”) Alsako bezeroen leialtasuna saritzea da, programarekin bat egitean “Alsa Plus Bezero” izaera hartzen baitute.

    Alsa Plus Bezero izaera pertsonala eta besterenezina da.

    Alsa Plus programaren ondorioetarako, Alsa izenpean ulertzen dira errepideko bidaiarien garraio-zerbitzuetan bereizgarri hori erabiltzen duten ALSA Taldeko enpresak, hiri-garraio zerbitzuak kanpo utzita.

    ALSA PLUS PROGRAMAREN XEDEA

    Alsa Plus programak abantailak eta saldoa ematen dizkio Alsa Plus kontuaren titularrari, betiere titular hori erosketa horretako bidaiarietako bat bada.

    Alsa Plus kontuaren titularrak kontsultatu beharko du saldoa lortzeari dagokionez eskainitako produktu eta deskontu bakoitzerako zein baldintza aplikatzen diren; baldintza horiek alsa.es eta alsa.com webguneetan eta Alsaren mugikorreko aplikazioan (aurrerantzean, “App-a”) argitaratuta daude.

    Era berean, Alsa Plus Bezero izaerak Alsa Plus-era atxikitako establezimenduek eskainitako deskontu esklusibo jakin batzuez edo programari lotutako hirugarren enpresen (aurrerantzean, “Partnerrak”) abantaila gehigarriez baliatzeko aukera ematen du.

    Alsa Plus Bezero izaerak baimen expressa ematen du Alsa Plusi buruzko informazioa, berritasunak, zerbitzuak eta/edo Alsaren sustapenak edozein bide erabiliz jasotzeko, posta elektronikoa, SMS, WhatsApp, push jakinarazpena, web jakinarazpena, sare sozialak, telefonoa edo beste kanal batzuk barne. Bezeroak komunikazio komertzialik jaso nahi ez badu, horietan baja eman ahal izango du alsa.es/ alsa.com webgunean eskuragarri duen Alsa Plus profilean aldaketak eginez.

    I. PROGRAMAREN BALDINTZA OROKORREN ALDAKETA

    Alsak Baldintza Orokor hauek aldatzeko ahalmena du horretarako arrazoi baliozkoak eta objektiboak daudenean, hala nola:

    a) Programari eragiten dioten legeria aplikagarriaren aldaketak. b) Bidaiarien garraioaren merkatuko baldintzetan aldaketa esanguratsuak. c) Programaren kudeaketan hobekuntza operatibo edo teknologikoak. d) Programa merkataritza-praktika berrietara egokitzeko edo iruzurrak prebenitzeko beharra.

    Programaren Baldintza Orokorren edozein aldaketa Alsa Plus Bezeroei jakinaraziko zaie indarrean sartu baino hilabete bat (1) lehenago gutxienez. Jakinarazpen hori, baita aldaketa noiztik aurrera izango den eraginkorra ere, bezeroak emandako helbide elektronikoaren bidez eta webgunean zein App-ean ohar nabarmen baten bidez egingo da.

    Baldintza Orokor berriekin ados ez dagoen bezeroak programan baja ematea eskatu ahal izango du inolako zigorrik gabe, eta hilabeteko (1) epea izango du jakinarazpenaren datatik aurrera metatuta duen saldo osoa trukatzeko. Epe hori igarota bezeroak baja emateko nahia jakinarazi ez badu, baldintza berriak onartzen dituela ulertuko da.

    II. ATXIKITZEKO ETA BAJA EMATEKO BETEKIZUNAK

    Alsa Plus fidelizazio-programan 18 urtetik gorako edozein pertsona fisikok parte hartu dezake (aurrerantzean “bezeroa”).

    Alsa Plus-era atxikitzea guztiz doakoa da eta Kontratazio Baldintza Orokor hauek ezagutzea eta onartzea dakar.

    Alsa Plus Bezero izaera eskuratzeko, horretarako ezarritako eskaera-eredua bete beharko da alsa.es eta alsa.com webguneetan, App-ean edo Alsak unean-unean bere eskura jar ditzakeen beste alta-kanal batzuetan.

    Alsa Plus programara atxikitzean, erregistro-inprimakian emandako informazioa uneoro egiazkoa, zehatza, eguneratua eta osoa izatera behartzen zara. Hala ez balitz, AGk, berehala, zure saldo-kontua eten edo bertan behera utzi ahal izango du eta programarako sarbidea ukatu, oraina eta etorkizuna, zure atxikimendua baliogabetuz.

    Alsa Plus Bezero gisa identifikatzeko, zure kontua kudeatu ahal izateko eta Alsaren salmenta-kanal propioetan edo horretarako gaitutakoetan txartelak erosi ahal izateko, zure nortasun-agiria (pasaportea, AIZ/NIE) edo helbide elektronikoa eta pasahitza beharko dira.

    Alsa Plus Bezeroak edozein unetan eta inolako kosturik gabe eskatu ahal izango du baja programan. Baja-eskaera posta elektronikoz tramitatu ahal izango da asesoria@alsa.es helbidera.

    Bestela, baja idatziz eskatu ahal izango da Alsa Plus-era zuzenduta: Marketing Saila, Josefa Valcárcel kalea 20, 28027 Madril, baja emateko nahia argi eta garbi adieraziz.

    AGk kontua eta saldoa bertan behera uzteko eta Alsa Plus bezero-izaera baliogabetzeko eskubidea gordetzen du baldintza hauetan jasotako arauak betetzen ez dituenari edo Alsaren txartel edo zerbitzuen iruzurrezko erabilera egin duenari.

    III. FIDELIZAZIO MAILAK ETA ENPRESA ELKARTUEN (PARTNERREN) ONURAK

    Alsa Plus programa fidelizazio-maila desberdinetan egituratzen da; maila bakoitzera sartzeko eta horietan mantentzeko irizpideak eta bakoitzari lotutako onurak Baldintza Orokor hauen I. Eranskinean zehazten dira eta etengabe kontsultagai daude Alsaren webgunean eta App-ean.

    Bezeroei abantaila handiagoak eskaintzeko asmoz, Alsa Plus programak Partnerrek eskainitako onurak, deskontuak edo zerbitzuak barne hartu ahal izango ditu. Baldintza espezifikoak, Partnerren identitatea eta indarrean dauden abantailak Alsaren webgunean eta App-ean egongo dira kontsultagai.

    AGk mailetara sartzeko irizpideak eta onurak aldatzeko eskubidea gordetzen du, baita bere Partnerrekin dituen akordioak handitzeko, aldatzeko edo amaitzeko ere (guztiak I. Eranskinean definituak), betiere horietarako arrazoi objektiboak badaude, hala nola merkataritza-akordioak amaitzea, zerbitzu-eskaintza berregituratzea edo merkatuko fidelizazio-estrategia berrietara egokitzea.

    1. I. Eranskinaren Funtsezko Aldaketak: Funtsezko aldaketatzat hartuko da honako hau dakarren edozein aldaketa: a) Maila batera sartzeko edo mantentzeko irizpideak nabarmen gogortzea. B) Bezeroa dagoen mailari lotutako funtsezko onurak murriztea edo ezabatzea.

    Edozein funtsezko aldaketa indarrean sartu baino hilabete bat (1) lehenago gutxienez jakinaraziko da. Ados egon ezean, bezeroak programan baja eman ahal izango du Programaren Baldintza Orokorren Aldaketari buruzko klausulan aurreikusitako terminoetan. Aldaketa horrek ez die eragingo bezeroak martxan dauden salmenten edo trukeen gainean jada eskuratuta zituen eskubideei.

    2. I. Eranskinaren Funtsezkoak ez diren Aldaketak: Ez dute funtsezko aldaketaren izaera izango, eta, beraz, ez dute aurreabisu-prozedura aktibatuko, aldaketa hauek:

    a) Onurak hobetzea edo mailetara sartzeko irizpideak malgutzea. b) Programari lotutako Partnerren sarrera, irteera edo baldintzen aldaketa, kolaboratzaile-sarearen izaera dinamikoa dela eta. Aldaketa horiek programaren ohiko kanalen bidez jakinaraziko dira eta ez dute kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik emango, bezeroak abantailen edo martxan dauden trukeen gainean jada eskuratuta zituen eskubideei kalterik egin gabe. c) I. Eranskineko baldintzen idazketan egindako doikuntza teknikoak edo argibideak, alderdien betebeharrak eta eskubideak aldatzen ez dituztenak.

    AGk funtsezkoak ez diren aldaketa horiek programaren ohiko kanalen bidez (webgunea, App-a edo posta elektronikoa) jakinaraziko ditu.

    IV. PROGRAMA BERTAN BEHERA UZTEA

    AGk Alsa Plus fidelizazio-programa edozein unetan amaitzeko eskubidea gordetzen du, bezeroei hilabete bat (1) lehenago abisua emanda, eta ezingo zaio inolako erantzukizunik eskatu bertan behera uzteak bezeroei eragin liezaiekeen kalteengatik.

    Aurreabisu-epe horretan, bezeroek metatuta zuten saldoa trukatu ahal izango dute, baina ezingo da saldo berririk sortu bertan behera uzteko jakinarazpen-dataren ondoren egindako erosketengatik. Epea igarota saldoa trukatu ez bada, hau ondoriorik gabe geratuko da, eta ezingo zaio inolako erantzukizunik eskatu AGri.

    Era berean, Alsa Plus programa aurreabisurik eta inolako erantzukizunik gabe bertan behera geratu ahal izango da, baldin eta uneren batean bere jarraipena eragozten duten ezinbesteko arrazoiak edo lege-inposizioak gertatzen badira.

    V. DATUEN BABESA

    Jarraian, Alsa Plus fidelizazio-programaren esparruan zure datu pertsonalak nola tratatuko ditugun jakinarazten dizugu.

    Tratamenduaren Arduraduna. ALSA GRUPO, S.L.U. (IFK: B-82059478 eta helbide soziala: Josefa Valcárcel kalea 20, 28027, Madril) da Alsa Plus Programarekin bat egitean ematen dizkiguzun datu pertsonalen Tratamenduaren Arduraduna. Gure Datuen Babeserako Ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke dpo@alsa.es helbidean.

    Tratamenduaren Helburuak eta Legitimazio Oinarriak. Zure datu pertsonalak honako helburu hauetarako tratatuko ditugu, bakoitza bere oinarri juridikoan babestuta:

    A) Programa kudeatzeko beharrezkoak diren helburuak (Oinarri juridikoa: Kontratua betetzea - DBEOren 6.1.b artikulua):

    • Alsa Plus programan zure alta, mantentzea eta baja kudeatzea.
    • Zure kontua administratzea, saldoaren metaketa eta trukea barne.
    • Zurekin harremanetan jartzea zure kontuko alderdi operatiboei buruz informatzeko (adib. maila-aldaketak, saldoaren iraungitzea, baldintzen aldaketak, baldintzak ez betetzea eta/edo erabilera okerrak, etab.).

    B) Gure interes legitimoan oinarritutako helburuak (Oinarri juridikoa: Interes legitimoa - DBEOren 6.1.f artikulua):

    • Zuri bidaltzea, edozein bide erabiliz (posta elektronikoa, SMS, push jakinarazpenak, etab.), kontratatu duzunaren antzekoak diren edo interesa agertu duzun Alsaren produktu, zerbitzu, berritasun eta sustapenei buruzko merkataritza-komunikazioak. Tratamendu honen aurka egin dezakezu edozein unetan modu erraz eta doakoan, zure erabiltzaile-profilaren bidez edo komunikazio bakoitzean gaitutako estekan.
    • Estatistika-analisiak eta iritzi-inkestak egitea gure zerbitzuak hobetzeko.
    • Zure erosketa- eta bidaia-ohiturak aztertzea zure esperientzia pertsonalizatzeko, intereseko gomendioak egiteko eta zure profilari egokitutako abantailak eta sustapenak eskaintzeko.
    • Iruzurraren prebentzioa

    C) Zure baimen esplizitua eskatzen duten helburuak (Oinarri juridikoa: Baimena - DBEOren 6.1.a artikulua): Alta-inprimakian dagozkion laukiak markatuz zure baimena ematen badiguzu soilik, zure datuak honetarako tratatuko ditugu:

    • Hirugarrenen merkataritza-komunikazioak: Zuri bidaltzea, edozein bide erabiliz, aisia, garraio, ostalaritza, prestakuntza, telekomunikazio, moda, txikizkako merkataritza eta aseguru sektoreetako Alsa Plus-era atxikitako establezimendu eta enpresen informazioa eta sustapenak. Partnerren zerrenda eguneratua alsa.es webgunean kontsulta dezakezu.
    • Datuak hirugarrenei lagatzea: Zure identifikazio- eta harreman-datuak Alsa Plus-era atxikitako Partnerrei komunikatzea, haiek zuzenean euren eskaintzak eta sustapenak bidali ahal diezazkizuten.

    Helburu horietarako baimena borondatezkoa da eta hori ez emateak ez du eragotziko Alsa Plus programan parte hartzea. Zure baimena edozein unetan baliogabetu ahal izango duzu zure erabiltzaile-profilaren bidez edo asesoria@alsa.es helbidera mezu bat bidaliz, eta horrek ez dio aurreko tratamenduaren zilegitasunari eragingo.

    Datu Kategoriak eta Gordetzeko Epea. Ematen dizkiguzun identifikazio- eta harreman-datuak tratatuko ditugu, baita programan duzun jardueratik eratorritako datuak ere (erosketak, trukeak, etab.). Inprimakian izartxoarekin markatutako datuak nahitaezkoak dira zure parte-hartzea kudeatzeko. Zure datuak Alsa Plus bezero-izaera mantentzen duzun bitartean gordeko dira, eta, behin harremana amaituta, blokeatuta mantenduko dira erantzukizun posibleei erantzuteko legezko preskripzio-epeetan.

    Datuen Hartzaileak. Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legezko betebeharrik ezean. Soilik "Datuak hirugarrenei lagatzea" helbururako berariazko baimena eman baduzu, komunikatuko dizkiegu zure datuak enpresa elkartuei. Gainera, zerbitzua emateko, tratamendu-erantzule gisa jarduten duten hornitzaileek zure datuetarako sarbidea izan dezakete; haiekin dagokion kontratua formalizatu dugu DBEOren 28. artikuluaren arabera.

    Eskubideak Erabiltzea eta Erreklamazioak. Zure baimena baliogabetu dezakezu eta sarbide, zuzenketa, ezabatze, tratamenduaren mugatze, portabilitate eta aurka egiteko eskubideak erabili, eskaera bat posta postalez ALSA GRUPO, SLU, Josefa Valcárcel kalea 20, 28027, Madril helbidera edo posta elektronikoz asesoria@alsa.es helbidera bidaliz. Zure eskubideak urratu direla uste baduzu, gure Datuen Babeserako Ordezkariarengana (dpo@alsa.es) jo dezakezu edo erreklamazioa aurkeztu Datuen Babeserako Espainiako Bulegoan (www.aepd.es).

    VI. LEGE APLIKAGARRIA, FOROA ETA INDARREAN SARTZEA

    Baldintza Orokor hauek Espainiako legeriaren arabera aplikatu eta interpretatuko dira. Bertatik erator litezkeen gatazketarako, aldeek, legokiekeen foroari berariaz uko eginez, bezeroaren bizilekuko Epaitegi eta Auzitegien mende jartzea adosten dute.

    Alsa Plus bezeroak adierazten du atxikimendu-inprimakian jasotako datu guztiak egiazkoak direla, fidelizazio-programa honen baldintzak ezagutzen eta onartzen dituela eta, web/app-eko alta-inprimakian dagokion laukia onartuz, horietara borondatez atxikitzen dela adierazten duela. Alsa txartel baten lehen erosketak baldintza horiek erabat ezagutzen eta onartzen dituenaren berariazko adierazpena dakar. Era berean, aitortzen du alta-egintzan Baldintza hauek onartu dituela.

    Baldintza Orokor hauek 2026ko martxoaren 3tik aurrera izango dira aplikagarri.

    VII. KONTRATU-DOKUMENTAZIOA ETA ERANSKINAK

    Kontratazio Baldintza Orokor hauek, aldi berean eransten den “I. Eranskina: Alsa Plus Programaren Funtzionamendu eta Onuren Erregelamendua” izeneko dokumentuarekin batera, Alsa Plus fidelizazio-programara atxikitzeko kontratuaren zati integrala eta banaezina osatzen dute, ondorio guztietarako kontratu-unitate bat osatuz.

    I. Eranskinak programaren alderdi operatiboak zehaztu eta garatzen ditu, besteak beste, saldoa lortzeko eta trukatzeko irizpideak, fidelizazio-mailen egitura, maila bakoitzari lotutako onurak eta abantailak, eta une bakoitzean indarrean dauden sustapenen eta Partnerrekiko akordioen baldintza partikularrak.

    Bezeroak adierazten du programara atxiki aurretik jaso, irakurri eta ulertu dituela bai Baldintza Orokor hauek bai I. Eranskina, eta bi dokumentuen edukiarekin erabateko adostasuna adierazten du alta-inprimakian dagokion laukia markatuz. Dokumentazio hau onartzea ezinbesteko baldintza da Alsa Plus programan parte hartzeko.

    I. Eranskinaren bertsio eguneratua etengabe kontsultagai egongo da webguneko dagokion atalean (alsa.es eta alsa.com) eta App-ean. Haren edukiaren funtsezko edozein aldaketa bezeroari jakinaraziko zaio Baldintza Orokor hauen aldaketa-klausulan ezarritako prozedura eta epeen arabera.

    I. ERANSKINA. ALSA PLUS PROGRAMAREN FUNTZIONAMENDU ETA ONUREN ERREGELAMENDUA

    SALDOA LORTZEA

    1. Metatzeko baldintza orokorrak:

    Alsa Plus bezeroak saldoa lortzea Alsa txartelak erostearen baldintzapean dago, behar bezala Alsa Plus bezero gisa identifikatuta. Erosketa hori Alsaren salmenta-puntu propioetan, alsa.es eta alsa.com webguneetan, App-ean, telefono-zerbitzuan edo AGk baimendutako kanaletan egin ahal izango da.

    2. Saldoa esleitzeko irizpideak:

    Saldoa unean-unean indarrean dagoen puntu-euro baliokidetasunaren arabera esleituko da. AGk eskubidea du Alsa txartelak erosteagatik une bakoitzean lortu beharreko saldoa aldatzeko. Irizpide horiei buruzko informazioa, behar bezala eguneratua, bezeroarentzat eskuragarri mantenduko da Alsaren mugikorreko aplikazioaren bidez, baita alsa.es eta alsa.com webguneetan ere.

    Saldoa lortzea pertsonala da, bezeroak bere burua identifikatu behar baitu erosketa egitean Alsa Plus bezero gisa, erosketa horri dagokion saldoa gehitu ahal izateko. Gainera, erosketa baten saldoa idatzi dadin, bidaiarietako batek gutxienez erosketa egiten ari den Alsa Plus kontuaren titularrarekin bat etorri behar du.

    3. Kontuan Idazteko Prozesua:

    Saldoa txartelean adierazitako bidaia-dataren ondorengo 24-48 orduetan idatziko da. AG ez da erantzule egiten eragiketen idazketan gerta daitekeen atzerapenaren aurrean, baldin eta AGren borondateaz kanpoko arrazoiek eragiketen harrapaketa automatikoa ezinezko egiten badute. AGk bezeroen kontuetan oker kargatutako saldoa baliogabetzeko eskubidea gordetzen du. Saldoaren idazketa automatikoa soilik bermatuko da titularraren eta bidaiariaren izaera behar bezala egiaztatuta eta erregistratuta geratu bada Alsako erosketan.

    4. Idatzi gabeko Saldoaren Erreklamazioa:

    Bezeroaren kontuan erregistratu ez den saldoa idazteko eskatzeko eskubidea hilabeteko (1) epean erabili beharko da, egindako bidaiaren hurrengo egunetik zenbatzen hasita eta alsa.es-en dagokion atalean aurreikusitakoaren arabera.

    5. Txartelak bertan behera uztearen ondorioak:

    Txartelak bertan behera utziz gero, bertan behera utzitako txartelagatik inolako saldorik lortzeko eskubidea galduko da.

    I. FIDELIZAZIO MAILAK

    1. Mailen Egitura:

    Alsa Plus programaren mailak hauek dira: Klasikoa (Clásica), Zilarra (Plata) eta Urrea (Oro). Maila bakoitzak bezeroaren esperientzia hobetzen duten onurak eta abantailak ditu lotuta.

    2. Sartzeko eta Mantentzeko Irizpideak:

    Ekokilometroak (edo Ecokm) deritze Alsa Plus Programako maila desberdinetara sartzea ahalbidetzen duten puntuei.

    ALSAren txartelak erosteagatik Ekokilometroak sortzen dira.

    Hiru mailetako bakoitzerako lortu behar diren Ekokilometroak honako hauek dira:

    • Klasikoa: 0 - 1999 Ekokilometro.
    • Zilarra: 2000 – 7999 Ekokilometro.
    • Urrea: 8000 Ekokilometro edo gehiago.

    Eragiketa bakoitzean sortutako Ekokilometro kopurua bezeroak txartelari dagokion ibilbidean benetan egindako kilometroei dagokiena izango da, Alsak ibilbide horretarako duen informazioaren arabera.

    Egindako kilometroa – Ekokilometroa erlazioa Alsak definitzen du eta eguneratuta eta informatuta dago webgunean (alsa.es eta alsa.com) eta Alsaren informazio-kanaletan.

    Ekokilometro gehigarriak ere lor daitezke kanpaina berezien edo promozionalen esparruan.

    Ekokilometroak lortzeko ezinbesteko baldintza da Alsa Plus bezeroa izatea eta txartela erostean horrela identifikatzea. Arau orokor gisa, Ekokilometroak txartelaren erosketa egin den Alsa Plus kontuaren titularrari emango zaizkio.

    Ekokilometroak 24/48 ordura egongo dira eskuragarri bezeroaren kontuan, behin bidaia eginda. AG ez da erantzule egiten eragiketen idazketan gerta daitekeen atzerapenaren aurrean, baldin eta AGren borondateaz kanpoko arrazoiek eragiketen harrapaketa automatikoa ezinezko egiten badute.

    AGk bezeroen kontuetan oker kargatutako saldoa baliogabetzeko eskubidea gordetzen du. Ekokilometroen idazketa automatikoa soilik bermatuko da titularraren eta bidaiariaren izaera behar bezala egiaztatuta eta erregistratuta geratu bada Alsako erosketan.

    Alsa Plus maila desberdinetara sartzea Alsa Plus bezeroak urte bakoitzeko martxoaren 1etik hurrengo urteko otsailaren 28/29ra bitarteko epean lortutako Ekokilometro kopuruaren araberakoa izango da.

    Mailaz igotzeko aukeragarriak diren Ekokilometroak lortzeko baldintza aplikagarriak unean-unean kontsultatu beharko dira webguneko dagokion atalean (alsa.es eta alsa.com).

    Dagokion urteko epea amaitu baino lehen bezeroak hurrengo mailako Ekokilometroak lortzen baditu, maila horretarako aldaketa berehalakoa izango da.

    Gainerako kasuetan, urte bakoitzeko otsailaren 28/29an programako bezero guztien Alsa Plus mailaren eguneratzea egingo da, bezeroak data horretara arte lortutako Ekokilometroak zenbatuz. Maila-aldaketa bat gertatzeko baldintzak betetzen direnean, bezeroaren berehalako aurreko Alsa Plus mailari lotutako onurek indarrean egoteari utziko diote, eta maila berriari lotutako onurak data honetatik aurrera hasiko dira.

    Hasierako Alsa Plus mailen esleipena 2025eko martxoaren 1etik 2026ko otsailaren 28ra egindako bidaien kilometroak kontuan hartuta egingo da. Lehenengo berrikuspena 2027ko martxoaren 1ean izango da eta 2026ko martxoaren 1etik 2027ko otsailaren 28ra metatutako Ekokilometroak zenbatuko dira.

    Bezeroaren kontuan erregistratu ez diren Ekokilometroak idazteko eskatzeko eskubidea hilabeteko (1) epean erabili beharko da, egindako bidaiaren hurrengo egunetik zenbatzen hasita eta alsa.es-en dagokion atalean aurreikusitakoaren arabera.

    3. Maila bakoitzari lotutako onurak

    Mailek honako onura hauek dakartzate:

    Klasikoa:

    • Kudeaketa-gastuak doan
    • Webaren pertsonalizazioa
    • Erosketa azkarra
    • Saldo estra metatzea
    • Urtebetetze eta urteurrenagatiko deskontu-kupona

    Zilarra:

    • Kudeaketa-gastuak doan
    • Aldaketak eta baliogabetzeak kosturik gabe aurrerapen jakin batekin
    • Baldintza hobeak dituen eserlekua hautatzea
    • Webaren pertsonalizazioa
    • Erosketa azkarra
    • Saldo estra metatzea
    • Urtebetetze eta urteurrenagatiko deskontu-kupona

    Urrea:

    • Kudeaketa-gastuak doan
    • Aldaketak eta baliogabetzeak kosturik gabe aurrerapen jakin batekin
    • Baldintza hobeak dituen eserlekua hautatzea
    • Webaren pertsonalizazioa
    • Erosketa azkarra
    • Arreta pertsonalizatua
    • Saldo estra metatzea
    • Urtebetetze eta urteurrenagatiko deskontu-kupona

    II. ENPRESA ELKARTUEK (PARTNERREK) ESKAINITAKO ONURAK

    Bezeroei abantaila handiagoak eskaintzeko asmoz, Alsa Plus programak AGk merkataritza-akordioak dituen hirugarren enpresek (aurrerantzean, "Partnerrak") eskainitako onurak, deskontuak edo zerbitzuak barne hartu ahal izango ditu.

    Bezeroak edozein unetan kontsultatu ahal izango du indarrean dauden Partnerren zerrenda eguneratua, baita bakoitzaren abantaila eta baldintza espezifikoen xehetasuna ere, webguneko (alsa.es eta alsa.com) eta Alsaren App ofizialeko "Alsa Plus" atalean.

    Kontratazio Baldintza Orokorren "FIDELIZAZIO MAILAK ETA ENPRESA ELKARTUEN (PARTNERREN) ONURAK" klausulan ezarritakoaren arabera, programari lotutako Partnerren sarrera, irteera edo baldintzen aldaketak funtsezkoak ez diren aldaketaren izaera du, bezeroak abantailen edo martxan dauden trukeen gainean jada eskuratuta zituen eskubideei kalterik egin gabe.

    III. SALDOA TRUKATZEA

    Saldoaren trukea Alsa Plus programaren esparruan soilik egingo da.

    Bezeroak saldoa Alsa txartelaren prezioa eta, hala badagokio, AGk egokitzat jotzen dituen eta alsa.es-en definitzen diren zerbitzu gehigarrien prezioa ordaintzeko modu gisa erabili ahal izango du, eskuragarri duen saldoa bere euroko baliokideagatik trukatuz alsa.es, alsa.com, app eta Alsaren beste kanal alternatiboetan.

    Alsak eskubidea du trukea egin ahal izateko beharrezkoa den gutxieneko saldoa finkatzeko, unean-unean indarrean dagoen truke-baliokidetasunaren arabera.

    Gainera, unean aktibo dagoen Partnerren programak baimentzen badu, Partnerrek eskainitako beste zerbitzu batzuengatik trukatu ahal izango da.

    AGk titularraren kontutik deskontatuko du eskatutako erosketari dagokion saldoa truke-eskaera jasotzen den unean.

    IV. SALDOAREN IRAUNGITZEA

    Alsa Plus saldoak 18 hilabeteko iraungitze-epea izango du idazten den datatik aurrera, sustapen bakoitzean iraungitze desberdina eta espezifikoa izan dezaketen balizko sustapenak salbu. Epe hori igarota, bezeroaren kontutik deskontatuko dira berriro esleitzeko edo trukatzeko aukerarik gabe.

    V. SALDOA ETA MUGIMENDUAK KONTSULTATZEA

    Alsa Plus bezeroak bere kontuko saldoa eta mugimenduak kontsulta ditzake Alsaren mugikorreko aplikazioan, baita alsa.es eta alsa.com webguneetan ere.

    • Home
    • Alsa Plus
    • Alsa Plus Klubeko Araundia
    • Alsari buruz
    • Kanariar Uharteetako transferentziak
    • Espainian transferentziak pribatuak
    • Txartelak kudeatzea
    • Enplegua eta prestakuntza
    • Publizitate-euskarriak
    • Kontaktua

    Sare sozialak

    • Facebook
    • Instagram
    • Twitter
    • Youtube
    • Linkedin
    • Tiktok
    Logo Alsa
    • Lege-Oharra
    • Pribatutasun politika
    • Cookie-politika
    • Erosteko baldintzak
    • Web-mapa
    • Web-erabilerraztasuna
    • Etika eta Compliance
    Itxi