ALSA Enpresak-eko ZERBITZUEN KONTRATAZIO BALDINTZA OROKORRAK

I. Xedea

Kontratazio Baldintza Orokor hauek xedetzat daukate ALSA Erakundea osatzen duten enpresen garraio zerbitzuen kontratazioa erregulatzea. Zerbitzu hauek ALSA GRUPO S.L.U.-k ematen ditu bere web orriaren bidez, www.alsa.es, eta SERVICIOS DEL PRINCIPADO, S.A.U.-k (SEPRISA) merkaturatzen ditu. Azken entitate hau, era berean, ALSA Erakundean integraturik dago. ALSA Enpresak-ekin, zure enpresak deskontu garrantzitsuak lortuko ditu internet bitartez erositako txartel elektronikoetan, dela langileek erabiltzeko, dela kideek erabiltzeko; eta, gainera, beste hainbat abantaila interesgarri ere lortu ahal izango ditu. ALSA enpresak ETEei eta Entitate Handiei zuzenduta dago (Autonomoak eta Bidaia Agentziak izan ezik).

Baldintza orokor hauek, bezeroaren eta ALSAren artean, aldez aurretik eta zentzu berean sinatu den edozein dokumentu edo kontratu ordezkatzen dute.

II. Kontratatzeko gaitasuna

Legeria aplikagarriaren arabera, ALSA Enpresak-eko zerbitzuak www.alsa.es helbidearen bidez kontratatzeko, bezero kontratatzaileak -enpresa-, beharrezko ahalmen juridikoa eduki beharko du kontratatzeko; hau, bere nazionalitateari dagokion herrialdeak ezartzen duen legearen arabera egingo da.

III. Zerbitzuaren deskribapena

ALSAk, bere web orriaren bidez, ALSAko zerbitzuak kontratatzen dituzten enpresei deskontu garrantzitsuak eskaintzen dizkiete internet bitartez erositako txartel elektronikoetan, dela langileek erabiltzeko, dela kideek erabiltzeko; eta, gainera beste hainbat abantaila interesgarri ere eskaintzen dizkiete txartelen erosketarekin erlazionatuak.

Xede hartarako, ALSAk kontratatzailearen esku ipiniko du tresna bat; bulegotik euren langile edo kideentzat txartelak internet bidez erosten lagunduko diena, erosotasun eta bizkortasun osoarekin, eta errentagarritasunaren abantaila mantenduz.

Enpresa kontratatzaileak txartel elektronikoak erosten dituenean, erosketa hau egiteko erabiltzen duen banku-txartel berdinean gehituko zaio kargua txartelak erosten dituen une berean.

ALSA Enpresak-eko kide egin ezkero, %20ko deskontua lortuko du enpresak bere langileentzat eta kideentzat txartel elektronikoak erosten dituenean, eta deskontu hau erosketa egiterako unean ezarriko da. ALSAk eskubidea izango du deskontu honen zenbatekoa aldatzeko, baldin eta jakinarazpen hau ALSA Enpresak-eko bezeroari aldez aurretik bidaltzen badio.

IV. Kontratazio prozesua

ALSA Enpresak-eko kontratazio prozesua hasteko, www.alsa.es orrian, xede horretarako ezarria dagoen inprimakia bete beharko duzu. Behin inprimakia beteta dagoenean eta ALSA Enpresak-eko kontratazio baldintza orokorrak onartuta daudenean, ALSA Enpresak-eko zerbitzuetan alta emango da, baldin eta aplikagarria den kasuetan, ALSAko web orriko erosketa baldintzak ere onartu badira. Erregistroaren ondoren, erabiltzaile bat eta pasahitz bat daukan posta elektroniko bat jasoko duzu, eta haiekin jada ALSA Enpresak-eko zerbitzuak erabiltzen hasi ahalko zara. Horrela, zure langileentzat eta kideentzat txartelak erosten badituzu, deskontu bikainez gozatu ahal izango duzu.

Edonola ere, ALSAk bere eskubidea izango du iruzurrekoak diren erabiltzaileen profilei ALSA Enpresak-eko zerbitzuetatik at uzteko.

V. ALSA Enpresak zerbitzuaren erabilera. Sarrera Gakoak

Enpresa Erabiltzailearen ardura izango da ALSA Enpresak zerbitzurako eman diren sarrera gakoen erabilpena eta zaintza. ALSAk bere eskubidea izango du ALSA Enpresak-eko zerbitzuen iruzurreko erabilpen bat egin duten enpresei sarrera ezeztatzeko.

Erabiltzailearen erantzukizuna izango da bere sarrera gakoak era ziur eta konfidentzial batean mantentzea. Erabiltzailea, bere kontuaren baimendurik gabeko erabilpen bat egiten dela edo segurtasun neurriak betetzen ez direla konturatzen bada, gertakari hau ALSAri jakinarazi beharko dio.

Enpresakoak ez diren langileek txartelak iruzurrean hartzen eta erabiltzen badituzte, hauek baliogabetuak izango dira eta ALSAk eskubidea izango du emandako gakoak ezeztatzeko, legez bideratu daitezkeen legezko ekintzen kalterik gabe.

Erabiltzaileak honako betebeharrak izango ditu: web orria eta zerbitzuak ez ditu moralaren aurkako ondorio edo helburu debekatuekin erabiliko, ez eta ordena publikoaren aurka joateko ere; web orrian agertzen diren eduki edo materialak zabaltzeko ezin izango ditu erabili, ez eta sarean birus informatikoak sartzeko ere.

VI. Datu pertsonalen babesa

ALSA Enpresak Zerbitzuaren betetze, garapen eta exekuziorako, nahitaezkoa da Enpresa Erabiltzailearentzat, Enpresak erosi behar dituen txartel elektronikoen titularren datu pertsonalak ALSAri jakinaraztea.

Era berean, ALSAk, bere betebeharren garapen eta betetze arruntean, garraio txartelen entitate komertzializatzaile moduan, datu hauek jakinaraziko dizkio kasu bakoitzean kontratatutako garraio zerbitzua beteko duen garraio enpresari.

Helburu horrekin, Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta bere arautegiaren arabera, Enpresa Erabiltzaileak aitortzen du eman dituen datuen titularrek, bai pertsona fisikoek eta baita langileek ere, beren baimena eman dutela datu pertsonal hauek uzteko: alde batetik, ALSAri, eta bestetik, kontratatutako garraio zerbitzuak era egoki batean eskaintzeko beharrezkoak diren gainontzeko enpresei.

ALSAk hitzematen du datu pertsonal hauek kontratu honetan agertzen diren merkataritza-betebeharrak kudeatzeko eta betetzeko erabiliko direla soilik.

Halaber, ALSA-k aitortzen du datu babespenaren arauditik eratorriko betebeharren jakinaren gainean dagoela, batez ere, segurtasun-neurrien ezarpenari dagozkiena. Hauek guztiak abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan agertzen dira, datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatuko duen Araudia onartzen duena.

Era berean, ALSAren betebeharra izango da datu pertsonal guztien sekretu eta konfidentzialtasuna betetzea, bai eta kontratu honetako alde desberdinek aldatu duten edozein informazio gordetzea ere, nahiz eta kontratu erlazioa jada amaitutzat eman, legeak aurkakoa eskatu ezean.

Gaur egungo araudiak esaten duenaren arabera, datu pertsonalen sarrera, aldaketa, ezeztapen eta aurkakotasun eskubidea erabili ahal izateko, eskaera bat bidali beharko duzu horretarako jarri dugun posta elektronikora: ajuridica@alsa.es , edo honako posta-helbidera: ALSA GRUPO, S.L.U., Dpto. Asesoría Jurídica, Polígono Espíritu Santo, Calle Irlanda, Portal 5, 33010, Oviedo, edozein kasutan, pertsonaren nortasuna agertzen duen NANaren kopia edo dokumentu baliagarri bat erantsiz.

VII. Ordainketa moduak eta Fakturazioa

Txartelen prezioa erosketaren unean bertan ordainduko da eta dagokion zenbatekoa erosketa egiterako unean kargatuko da, dagozkion deskontuak ezarri eta gero.

Enpresak eskubidea izango du deskontu zuzen bat jasotzeko txartelaren azken prezioari ezarria, baldin eta erosi diren txartelak ALSA Enpresak Zerbitzuaren bidez egin badira. Deskontu hau EZ da gehigarria izango beste deskontu edo sustapen batzuekin, familia ugariaren eta joan-etorriko txartelen kasuan izan ezik. Internet bidez erosten diren txartel elektronikoen arauetan aldaketaren bat egon ezean, ALSAk hau Enpresa Erabiltzaileari jakinaraziko dio bere adostasuna azaldu dezan.

ALSAk bermatzen du ordainketa moduetan erabiltzen diren datuak segurtasun eta konfidentzialtasun osoz tratatuak izango direla. Ordainketarako erabiltzen den txartelaren datuak modu enkriptatuan bidaltzen dira SSL segurtasun-protokoloaren bitartez, nork sekretua bermatzen du komunikazioan gakoz enkriptatutako elkarrizketa baten bidez.

Enpresa erabiltzaileak aukera dauka bere erosketen fakturak banaka jaulkitzeko, web orrian horretarako prestatu den saila erabiliz.

VIII. Kontratuaren baliozkotasuna

ElKontratu hau baliozkoa izateko beharrezkoa izango da, ALSA Enpresak Zerbitzuko eskaera inprimakian agertzen den botoiaren bitartez, baldintza orokorrak onartzea.

IX. Erantzukizun salbuestea

ALSAk etengabean eskaintzen ditu bere zerbitzuak eta, hau era zuzen batean egiteko, beharrezkoak diren bide tekniko guztiak erabiltzen ditu. ALSAk ez du erantzukizunik izango sortu daitezkeen edozein motatako kalte-galeretan web orriko funtzionamenduaren jarraipen tekniko eta/edo erabilgarritasun eskasarengatik. Hala eta guztiz ere, ALSAk beharrezkoak diren ekintza guztiak eramango ditu aurrera, akats tekniko kasuan, bere zerbitzuak berrezartzeko.

X. Aldaketak

ALSAk aldaketak egin ahal izango ditu Baldintza Orokor hauetan. Aldaketa hauek egiten direnean, Baldintza berrien kopia bat argitaratuko da web orrian.

Erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen du, behin Baldintzak aldatu ondoren ALSA Enpresak-eko zerbitzuak erabiltzen badituela, honek esan nahiko duela Baldintza berri hauek onartzen dituela.

Erabiltzailearen erantzukizuna izango da aldian-aldian ALSA Enpresak-eko Baldintza Orokorrak begiratzea, haietan gerta daitekeen edozein aldaketaren jakinaren gainean egon ahal izatek.

XI. Legeria aplikagarria eta Jurisdikzioa

Baldintza orokor hauekin erlazionaturiko eztabaida edo arazo guztiak konpontzeko espainiar legeria aplikatuko da eta aldeek espresuki onartzen dute hau. Legeriaren arabera aplikagarriak diren Epaitegi eta Auzitegiek ebatziko dute baldintza hauen inguruan suertatu daitekeen edozein arazori buruz.