Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 10. artikuluan adierazitakoaren arabera eta gure enpresaren gardentasun-printzipioarekin bat etorriz, informazio honen berri ematen zaie web orri honen erabiltzaileei:
VIAJES ALSA S.A.U.
Pescadería kalea, 48, 28801, Alcalá de Henares, Madril
IFZ A-28689891
Madrilgo Merkataritza Erregistroan inskribatua, 25806. liburukian, 201. folioan, 8. atalean. M-16079 orrian.
Telefonoa +34 902 42 22 42 eta helbide elektronikoa viajesalsa@alsa.es
CIC-MA lizentzia: *** 3548
VIAJES ALSA S.A.U. on-line bidaia-agentzia da www.alsa.es/alsa-viajes webguneko zerbitzuak kudeatzen dituen sozietatea
ALSA GRUPO S.L.U.
Josefa Valcárcel kalea, 20, 28027, Madrid
IFZ B-82059478
Telefonoa: 902 42 22 42
Madrilgo Merkataritza Erregistroan inskribatua, 13281. liburukian, 119. folioan, M-215156 orrian. Helbide elektronikoa: asesoria@alsa.es www.alsa.es/eu/alsa-bidaiak webgunea.
ALSA GRUPO S.L.U.-ren jabetza da (IFZ B-82059478). Sozietate hori ALSA Erakundeko kide da, VIAJES ALSA S.A.U.-rekin batera.
1- Sarrera
Lege-ohar honek www.alsa.es/alsa-viajes webgunea erabiltzeko zehaztapen eta baldintzak arautzen ditu. Web orri honetara www.alsa.es/alsa-viajes bidez eskaintzen diren zerbitzuen berri izateko edo horiek kontratatzeko sartzen den pertsona fisikoak (aurrerantzean, «erabiltzailea») aitortu egiten du adin nagusikoa dela (18 urte baino nagusiagoa) eta www.alsa.es/alsa-viajes bitartez eskainitako zerbitzuak erosteko eta erabiltzeko beharrezkoa den legezko gaitasuna duela, jarraian zehazten diren eta erabiltzaileak ulertzen eta berariaz onartzen dituen baldintza orokorren arabera. Adin txikikoek kontratazioren bat egiten duten kasuetan, VIAJES ALSA ez da inolaz ere arduradun izango, eta adin txikikoek, gurasoek edo tutoreek bere gain hartu beharko dituzte horrek sor ditzakeen gastuak.
2.- Webgunean sartzea eta hori erabiltzea
Webgune honetan sartzen den pertsona orok erabiltzaile gisa egiten du eta hemen jasotako xedapen guztiak bere egin eta zorrotz betetzeko konpromisoa hartzen du, hala nola, aplikatu beharko litzatekeen beste xedapen legalekin gertatuko litzatekeen moduan.
Erabiltzaileak webgune hau helburu iruzurtiekin ez erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Halaber, konpromisoa hartzen du VIAJES ALSAren irudia, interesak edo eskubideak kaltetu ditzakeen jokabiderik ez izateko. Erabiltzaileak webgune hau erabiltzeko baldintzak betetzen ez baditu edo enpresak erabiltzaileak arau horiek betetzen ez dituela uste badu, horretarako arrazoiak dituelako, VIAJES ALSAk beretzat hartzen du web gunerako sarrera mugatzeko, eteteko edo baliogabetzeko eskubidea, eta horretarako beharrezkoa izan daitekeen edozein neurri tekniko hartuko du.
Web orri honetan sartzean baliteke cookie-ak erabili behar izatea. Cookie-ak informazio multzo txikiak dira, eta erabiltzaile bakoitzaren nabigatzailean gordetzen dira, erabiltzaileak gerora erabil dezakeen informazioa gogora dezan zerbitzariak. Informazio horrek erabiltzaile jakin gisa identifika zaitzake, eta zure lehentasunak gordetzeko aukera ematen du, baita bisiten edo ikuskatzen dituzun orri zehatzen inguruko informazio teknikoa ere, besteak beste.
Cookie-rik jaso nahi ez duten edo, beren ordenagailuetan gorde aurretik, cookie-n inguruko informazioa jaso nahi duten erabiltzaileek nabigatzailea horrela aritzeko konfiguratu dezakete. Informazio gehiago eskuratzeko, kontsulta ezazu Cookie-n politika.
VIAJES ALSAk ez du inolako ardurarik bere webgunean argitaratutako informazioaren gainean, informazio hori manipulatua izan denean edo hirugarren batek webgunean argitaratu duenean.
VIAJES ALSA ez da arduratzen, inolaz ere, lotura elektronikoak (estekak) erabiliz, zuzenean edo zeharka, web orri honen bidez ikus daitezkeen eduki, merkataritza-jarduera, produktu eta zerbitzuez. Web orrialdean dauden estekak informazioa emateko jarri dira, ez beste ezertarako, aurkakoa adierazten ez den bitartean; estekak ez dira, beraz, ez iradokizun, ez gonbidapen, ezta gomendio ere. Esteka horiek ez dute adierazten inolako harremanik VIAJES ALSAren eta esteka horien bidez VIAJES ALSArekin loturarik ez duten webgunetan sar daitezkeen partikularren edo enpresen artean. VIAJES ALSAk beretzat gordetzen du webgunean agertzen diren estekak bere aldetik eta nahi duenean erretiratzeko eskubidea.
VIAJES ALSAk bere zerbitzu eta edukiak eskaintzen ditu era jarrai batean, eta, gainera, bere eskura dauzkan bitarteko tekniko guztiak erabiltzen ditu zerbitzu hau era egoki batean eman ahal izateko. VIAJES ALSAk ez du erantzukizunik izango web orri honen funtzionamenduaren erabilgarritasun eta/edo jarraitasun tekniko ezagatik sor daitezkeen kalte-galeren gainean. Edozein kasutan, VIAJES ALSAk beharrezkoak diren ekintza guztiak eramango ditu aurrera akats tekniko baten kasuan bere zerbitzuak berrezartzeko.
3.- Erantzukizuna
VIAJES ALSAk webgunea ustiatzen du, eta, bereziki, edukiak, produktuak eta zerbitzuk eskaintzen eta, kasuan kasu, ematen dizkio www.alsa.es/alsa-viajes bisitatzen duen erabiltzaileari garraio-operadoreen izenean eta kontura. Zentzu horretan, zerbitzua web orrian gehitu baino ez du egin VIAJES ALSAk.
Webgunearen bidez zerbitzuak erosten direnean, erabiltzaileak hau onartzen du: (i) baldintza orokor hauek, (ii) kontratatuko den produktu/zerbitzu mota zehatzari aplikatzen zaizkion baldintza bereziak eta (iii) zerbitzuaren/produktuaren hornitzailearen baldintzak, datu pertsonalen babesari dagozkionak barne.
4.- Erosketa-prozesua
Kontratazioa egin aurretik, erabiltzaileari jakinaraziko zaio www.alsa.es/alsa-viajes web orrian honako atal hauek dituela eskuragarri:
a) AlsaCab zerbitzua: AlsaCab billeteak erosteko zer izapide jarraitu behar diren zehazten ditu. Erosketa-baldintzak www.alsa.es webgunean zehazten dira.
Kontratua formalizatzeko dokumentua erabiltzaileari bidaliko zaio mezu elektroniko bidez. Kontratu horri esker, bezeroak edozein AlsaCab zerbitzu lortuko du. Mezu elektroniko horretan informazio hau emango zaio: kontratatutako zerbitzuaren inguruko informazioa, lokalizatzailearen zenbakia, ordainketa moduaren inguruko jarraibide guztiak, baliogabetzeko baldintzak, bestelako informazio erabilgarria eta, hala badagokio, bidaiaren dokumentazioaren bidalketa. Era berean, VIAJES ALSAk artxibatuko du dokumentua.
www.alsa.es webgunean adierazten da zer ordainketa-bide dauden eskuragarri.
5.- Uko egiteko eskubidea
Erabiltzaileak gauzatutako kontratu bat zenbait kasutan indarrik gabe uzteko duen ahalmena da, erabaki hori justifikatu beharrik gabe eta inolako zigorrik gabe.
1/2007 Legegintzako Errege Dekretuak, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren testu bategina onesten duenak, 93 k) artikuluan adierazten duenez, urrutitik egindako salmenten erregulazioa (98.2 artikulua salbu) ez da aplikatzen bidaiarien garraio-zerbitzuko kontratuetan. Horrenbestez, uko egiteko eskubidea ez da aplikatzen pertsonen garraio-zerbitzuen erreserbetan. Hartara, kontratatutako billeteak baliogabetzeko nahia adierazten badu erabiltzaileak, kasuan kasuko garraio-enpresa operadorearen baliogabetze-baldintzak aplikatuko dira.
6.- Jabetza Industrialaren eta Intelektualaren eskubideak
www.alsa.es/eu/alsa-bidaiak webguneko testuak, irudiak, markak, grafikoak, logotipoak, software artxiboak, kolore-konbinazioak, baita edukien egitura, hautaketa, ordena eta aurkezpena ere, guztiak dira VIAJES ALSAren jabetzakoak, eta debekatuta dago horiek erreproduzitzea, banatze, publikoki jakinaraztea eta aldatzea. Era berean, debekatuta dago orrialde hauetako informazioa, osorik edo zati batean, erreproduzitzea, igortzea, kopiatzea, uztea edo irrati bidez zabaltzea, xedea eta horretarako erabiltzen den bitartekoa edozein izanda ere.
Aipatutako edukia ezin izango da ustiatu, erreproduzitu, banatu, aldatu, publikoki jakinarazi, utzi, eraldatu edo beste nolabait zabaldu, bereziki eta aldez aurretik baimendu ez bada. VIAJES ALSAk beretzat hartzen du aipatu diren titulartasun-eskubideak urratzen dituztenen aurrean har ditzakeen ekintza judizialez baliatzeko ahalmena.
VIAJES ALSAk ez du ardurarik hartzen, ez zuzenean ez zeharka, erabiltzaileak jabetza Intelektual eta Industrialaren eskubideak, ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta pertsonen irudirako (argazkiak) eskubideak, jabetza eskubideak eta hirugarren bati eragiten dioten bestelako eskubideak hausten baldin baditu, edukiak igorri, zabaldu, gorde, eskura jarri, jaso edo lortu dituelako edo horietara sartu delako.
7.- Aldaketak
Atariak beretzat hartzen du aurretik aipatutako webguneari aplikagarriak diren zehaztapenak eta baldintzak aldatzeko, mugatzeko edo baliogabetzeko eskubidea. Nolanahi ere, bezeroak erreserba gauzatu duen unean indarrean dauden baldintzak aplikatuko dira, edo ondorengoak, baldin eta kontsumitzailearen interesentzat onuragarriagoak badira.
VIAJES ALSAk beretzat gordetzen du atarirako eta/edo zerbitzuetarako sarrera ukatzeko edo ezeztatzeko eskubidea, edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazteko beharrik gabe, baldin eta erabiltzaileek baldintza orokor hauek hausten badituzte.
8.- Jurisdikzioa eta foru aplikagarria
Baldintza orokor hauek Espainiako legeriaren mende daude, 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren mende, hain zuzen. Bidaia konbinatuak kontratatzen badira, aipatutako 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren IV. liburukiaren II. tituluan aurreikusten diren kontratazio-baldintzak aplikatzen dira. Madrilgo epaitegi eta auzitegiek eskumena izango dute baldintza hauekin lotura duen edozein auziz arduratzeko, aurkako alderdia –azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren testu bategina onesten duenaren arabera– kontsumitzailea edo erabiltzailea denean izan ezik. Kasu horretan, kontsumitzailearen bizitokiko auzitegiek izango dute eskumena.