Uso de cookies

En ALSA utilizamos cookies, propias y de terceros, para mejorar su experiencia de usuario, mejorar nuestros servicios y para mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando o vuelve a acceder al portal de nuevo sin cambiar su configuración, consideraremos que acepta recibir cookies en esta página web. Le recordamos que puede cambiar la configuración de cookies de su navegador en cualquier momento así como obtener más información de nuestra política de cookies.

Aseguruaren Baldintzak

Bidaia-laguntza Aseguru Indibiduala pertsonei

Aseguru Hartzailea: ALSA GRUPO

ASEGURUAREN EZAUGARRIAK ETA ESTALPENA

Aseguruaren edukitzailea aseguratuta dago, bidaian zehar, ARAG S.E.-ekin kontratatutako Bidaia.laguntza polizarekin, ezarritako baldintza, muga eta bazterketekin. Ondoren, polizaren edukiaren laburpen bat zehazten da. Gure zerbitzuak behar baldin badituzu eta zerbitzu hauen eskubidea edukitzeko, EZINBESTEKOA da, edozein ordutan edo tokian, 24 ordu funtzionatzen duen gure Etengabeko Laguntza Zentrala deitzea, zure izena, poliza eta ziurtagiri zenbakia emanez. Poliza honen bermeak kontratutako garraioaren iraupenean zehar aplikatu daiteke soilik, eta Aseguratuaren egonaldia portuetan, geltokietan, terminaletan edo aireortuetan, kontratatutako garraio zerbitzua ontziratzeko edo lehorreratzeko.

Mediku eta osasun laguntza

ARAG bere kargu hartuko ditu osasun-etxe eta profesionalen kontu-hartzaileen gastuak Aseguratuari kasu egiteko, gaixoa edo zauritua. Hurrengo zerbitzuak guztiz sartuta daude, zerrendak izaera mugatua izan gabe:

    • Larrialdetako meidiku-taldeen eta espezialisten Arreta.
    • Osagarrizko mediku-azterketak.
    • Ospitalizatzeak, tratamenduak eta ebakuntzak.
    • Sendagaien hornikuntza barnetegian, edo sendagai gastuen itzulera ospitalizazio behar ez duten gaixotasunen kasuan.
    • Arazo odontologiko akutuen arreta, larrialdi tratamendua jaso behar duten arazoak infekzio, mina edo trauma baten ondorioz larrialdiko tratamendua behar dutenak direlarik. ARAGek bere kontura hartzen ditu prestazio hauei dagokien gastuak, Aeguratu bakoitzeko 900 Euroko muga batetaraino edo bere baliokidea tokiko monetan, istripua atzerrian gertatzen denean, edo 600 Euroko muga Espainian gertatzen denean. Gastu odontologikoak, edozein kasutan, 30 Eurotara edo bere baliokidera tokiko monetan mugatzen dira.

Gaixotuen edo zauritutakoen herriratzea edo garraioa

Aseguratuaren istripu edo gaixotasuna ustekabez gertatzen den kasuan, ARAG-ek ondorengoa hartuko du bere kargu:

    • Anbulantzia bidezko garraioa gerturik dagoen klinika edo ospitalera.
    • Bere Mediku-Taldearekin, zauritutako edo gaixotutako Aseguratua zaintzen duen medikuarekin batera, erabakiko ditu neurri egokiak bere tratamendua jarraitzeko eta modurik oberena bere behin-behineko garraiorako ospitale egokiro batentzako edo bere bizilekuraino.
    • Gaixotuaren edo zaurituaren garraio gastuak, garraio erarik egokiena erabiliz, agindutako ospitaleraino edo bere bizilekuraino. Kasu bakoitzean, ARAG-eko Mediku-Taldeak erabakiko du erabilitako garraio era, kasuaren larrialdiaren eta larritasunaren arabera. Europan eta Mediterranear itsako ibar.herriean, bereziki egokitutako osasun-hegazkin bat ere erabili daiteke. Aseguratua bere bizilekutik gertu ez dagoen ospitale batetan ingresatzen baldin badute, ARAG-ek bere kargu hartuko ditu, dagokion momentuan, ondorengo garraioko gastuak bere bizilekuraino. Aeguratuak bere ohiko bizilekua Espainian ez baldin badu, bidaia Espainian irten den lekura eramango zaio. Muga ekonomiko totala berme honetarako 1.800 Eurotakoa da.

Aseguratu hildakoaren herriratzea edo garraioa

Aseguratu bat hiltzen baldin bada, ARAG-ek gorpuaren garraioa antolatuko du ehorzketa tokiraino Espainian eta ehorzketaren gastuak bere kargu hartuko ditu. Gastu hauetan postmorten egokitzapenarenak, legeen betekizunen arabera, egongo dira sartuta. Ehorzketa eta zeremonia gastuak ez daude sarturik. ARAG-ek bere kargu Aseguratu lagunkide bat hartuko du, hilotza laguntzeko ehorzketa lekuraino Espainian.

Ekipajearen lapurreta eta kalte materialak

Aseguratuaren ekipajearen edo gai pertsonalen kalte-galera ordainketa bermatzen da, lapurreta, galtze total edo partziala garriolariaren erruz edo kalteak gertatzen direnean sute edo eraso batengatik, bidaiaren zehar gertatu baldin badira, 150 Euroko mugaraino. Kamerak eta argazki, erradiofonia, irudi-soinua erregistratzeko osagarriak, eta bere akzesorioak ere, sartuta daude aseguratutako ekipajeko %50ko baturararte. Aseguratuaren erruz gertatutako lapurreta edo galtzea kanporatuta dago, eta baita ere bitxiak, dirua, agiriak, baliozko objektuak eta infomatika eta kirol materiala.

Bazterketa honetan ondorengoa ulertzen dugu:

    • Bitxiak: urrezko, zilarrezko, perlazko objektuak edo harribitxiak.
    • Baliozko objektuak: zilarrezko objektuak, koadro eta artelanak, edozein kolekzio mota, eta larru ona.

Lapurketa kasuan prestazioa egin ahal izateko, beharrezkoa izango da aldez aurretik salaketa egitea legezko autoritateen aurrean.

Zer kasu eta ordainketak daude asegurutik kanpo?

Ondorengo bermeak ez daude itunduta:

    • Aseguratuak egindako gertakizunak edo doloa edo erru garrantzitsua berea denean.
    • Bidaia baino lehen Aseguratuak edukitako ondoez edo gaixotasun zaharrak, eta baita ere beraien ondorioak.
    • Buru-hiltzearen bidez gertatutako heriotza edo Aseguratuak eragindako edo honen bidez jasotako zauri edo gaixotasunak, eta Aseguratuaren ekintza kriminaletik eratorritako gastuak.
    • Alkohol, psikotropikoak, aluzinagarriak edo edozein droga edo antzeko ezaugarrietako gaiak irensterakoan izandako gaixotasun edo egoera patologikoak.
    • Estetika tratamenduak eta audifono, lentilla, betaurreko, ortesi eta protesien horniketa edo birjarpena, eta baita ere erditze edo haudunaldiko eta edozein buruko gaixotasunak eman ditzakeen gastuak.
    • Aseguratuak apustuetan, txapelketetan edo kirol frogetan jaso ditzakeen zauri edo gaixotasunak. Eskia eta edozein negu kirol edo abentura-kirola, eta pertsonen erreskatea itsasoan, mendian edo desertuan.
    • Energia nuklearretik, irradiazio erradiaktibotik, hondamen naturaletik, gerrateetaik, istiluetatik edo terrorista ekintzetatik etorritako ondorioak.
    • Bederatzi Euro baino gutxiago balio duen edozein gastu mediku edo farmazeutikoa.

Poliza honen bermeak aplikagarriak izango dira soilik garraio zerbitzua erabiltzen den bitartetan, eta Aseguratuaren egonaldian portuetan, geltokietan, terminaletan edo aireportuan, kontratatutako garraio zerbitzua ontziratzeko edo bertatik lehorreratzeko.

Poliza honen estalduratik kanpo daude, bidaian zehar gerratean edo setioan, altxamenduan edo edozein motako gerra istiluetan dauden herrialdeak, ofizialki egoera horretan dauden ez arren, eta bereziki ordainagirian edo Baldintza Berezietan aipaturiko herrialdeak.

Aseguratzailearen betebeharrak poliza honen estaldurarekiki, Aseguratua bere ohizko helbidera heldu denean, edo osasun zentro batetan ingresatu denean, asko jota bere bizilekutik 25kmtara (15km Irla Balearren eta Canarias-en kasuan) amaituko dira.

Aseguratua Informatzeko Betebeharra

Aseguru-hartzaileak, kontratu-burutzea egin aurretik, ondorengo informazioa jaso du, Aseguru Pribatuen Ordenazioa eta Ikuskapena Legeko 60garren artikuluan eta bere Arautegiko 104 artikulutik 107ra esaten den arabera:

    • Polizaren Aseguratzailea -ARAG Compañía Internacional de Seguros y Reaseguros, S.A.- da, Espainian ezarritako sozietate anonimoa, helbide soziala Bartzelonako Roger de Flor, 16 kalean duelarik.
    • Legeria aplikagarria espainiarra izango da, bereziki, Urriak 8ko 50/1980 Legea, Aseguru Kontratua.
    • Aseguru-hartzaileak edo Aseguratuak, auzia baldin badute Aseguratzailearekin, Espainiako Arbitraje-epaimahaiera eta Zuzenbide Auzitegi Arruntera joan daitezke, kontuan hartu gabe dagokion erreklamazioak egitea Aseguru Zuzendaritza Nagusian.

Datuen Babesari Buruzko Informazioa

Poliza honetan aseguru-hartzailearen gain beste pertsona batzuen datuak agertzen baldin badira, aseguru-hartzaileak aldez aurretik informatu beharko ditu pertsona hoiek ondorengo paragrafoetan agertzen diren gaietaz.
Hartzaileak poliza honetan agertu daitezken norberaren datuak ARAG eta bitartekoaren fitxategietan egon daitezen baimentzen du. Datu hauen prozesaketaren helburua Hartzailea eta Aseguru Erakundea elkartzen dituzten kontratu erlazioen sortzea eta garapena erraztea da.
Emandako datu pertsonalak beste Erakunde Aseguratzailei edo erakunde publikoei jakinarazi daitezke, aseguru sektorearekin erlazionaturik badaude, estadistika helburuetarako, iruzuraren aurkako borrokarako edo arrisku koaseguruetarako edo berriz egiteko aseguruetarako.
Prozesaketa horretarako baimena ezinbesterkoa izango da dokumentu honek aipatzen duen kontratuko erlazioa egin ahal izateko, ez egin ahal izanik hau gabe.
Hartzaileak bere sarrera, oposaketa, zuzenketa eta baliogabetze eskubideak erabili ditzake Hartzailearen aurrean edo Aseguru Erakundearen aurrean, datu babesen legeriaren arabera, mezuak helbide sozialera bidaliz.
Halaber, Hartzaileak ARAG baimentzen du bere datuen prozesaketarako Enpresak merkataratzen dituen kontratuen informazioa bidaltzeko helburuarekin eta, helburu horrekin emateko beste Enpresa batzuei.
ARAG edo taldeko Enpresei buruzko informazioa jaso nahi ez baldin baduzu, hurrengo laukia seinalatu:
Azkenengo prozesaketa ez baimentzeak ez du esan nahi kontratu erlazioa ez dela egingo.

Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua.

Martxoak 11ren ECO/734/2004ko Legearen 9garren artikuluaren arebera, ARAGek Bezeroarentzako Arreta Sail bat dauka (C/ Roger de Flor,16,08018, - Bartzelona, telefonoa 902.367.185, fax 93.300.18.66, posta elektronikoa:dac@arag.es , web orrialdea: www.arag.es) bere aseguratuak aurkezten dituzten kexak eta erreklamazioak erantzuteko eta konpontzeko, bere interesekin eta legalki onartutako eskubideak asko jota 2 hilabetetan izango dira konponduak. Lortutako emaitzarekin ez baldin bazaude ados edo 2 hilabeteko epea pasatu bada erantzunik gabe, erreklamazioa egiten duenak Aseguruen Zuzendaritza Nagusira joan daiteke, Comisionado para la Defensa del Asegurado (Paseo de Castellana, 44, 28046 - Madrid, telefonoa 902.197.936, fax. 91.339.71.13).

Zer Egin Istripu Kasuan?

Lasaitu zaitez, nerbioek ez zaituzte lagunduko.

Berehala deituguzu, guk lagunduko zaitugu. Urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan, gaude zure zerbitzuan. Hartzaileak ordaintzeko deia egin dezakezu 1009 telefonoaren bidez.

"Ekipajearen lapurreta eta kalte materiala": kalteen, galtzeen edo lapurtutako objektuen deskribapen zehaztua emaiguzu, legezko autoritateak jaulkitako agiriekin batera (aireko garraio empresa, polizia, etab.), eta egin izan dituzun fakturekin batera.

Orokorrean:

    • Eskatutako bermea eragin dezakeen edozein agiri eta faktura guztiak eskatu, gorde eta erraztuizkiguzu.
    • Zure esku dagoen guztia egin istripuak izan ditzakeen ondoriak gutxituz zure esku dauden bide guztiak erabiliz.
    • Dudaren bat baldin baduzu, deituguzu, laguntzeko gaude eta.

Espainiatik 93 300 10 50 telefonoa.
Atzerritik 34 93 300 10 50 telefonoa (Hartzaileak ordaintzeko deia)