Busplus Klubeko araundia

ALSA GRUPO, S.L.U.-k kudeatzen duen BUSPLUS Leialtasun Klubaren helburua (aurrerantzean AG) ALSA-ko bezeroen leialtasuna saritzea da. ALSA bezala, errepide bidezko ibilbideetan egiten den bidaiarien garraioko zerbitzuetan bereizgarri hau erabiltzen duten enpresak ulertzen dira. Araudi hau 2014 urteko irailak 1etik aurrera aplika daiteke. BUSPLUS Klubeko baldintzak hobetu nahian, ALSA-k eskubidea izango du Araudi hau edo honen ezaugarriak edozein unetan aldatzeko. Kasu honetan, ALSA-k gutxienezko hilabete bateko aurrerapenarekin, bere Busplus bazkideei jakin araziko die posta elektroniko bidez edo bere web orriaren bitartez funtzionamendu berriaren estruktura edo ezaugarriei buruz, eta baita hau zein datatik aurrera izango den aplikagarria ere. BUSPLUS Klubean jarraitu nahi ez duen bezeroak, jakinarazpenaren datako hurrengo hilabetean azaldu beharko du ekintza hau, posible izango delarik epe honetan gehitu diren puntu guztiak luditzea, egun honetatik aurrera ALSA-ri arrazoi honengatik ezer erreklamatzea ez delarik posible izango. Kluba ezeztatua geldituko da aldez aurreko abisurik gabe eta inongo erantzukizunik gabe (eta aurretik aipaturikoa balio gaberik geldituko da), uneren batean ezinbestean edo ezarpen legalak direla medio, honen jarraipena galarazten bada.

I. BUSPLUS KLUBAREN HELBURUA

BUSPLUS Klubak puntuak ematen ditu ALSA-ko txartelen erosketarengatik. Puntu hauen bidez deskontuak lortu ahal izango dira ALSA-ko txartelen erosketan edo hauek doan lortu ahal izango dira. Gainera ALSA-k eskubidea izango du bere zerbitzu eta/edo sustapenei buruzko berri edo informazioa bidaltzeko edozein bideren bitartez, posta elektronikoa, SMS bidez edo telefono bidez barne. Era berean, BUSPLUS klubeko kide izateak aukera ematen du BUSPLUS Klubarekin erlazionaturiko establezimenduek eskaintzen dituzten deskontuez gozatu ahal izateko.

II. BALDINTZAK

BUSPLUS klubean 18 urteko baino gehiagoko edozein pertsona fisikok parte hartu ahal izango du. BUSPLUS Klubeko kide izatea guztiz doakoa da eta Araudi honen ezagupena eta onarpena dakar berarekin. Norbait BUSPLUS kidea bihurtzeko, honetarako prestatua dagoen eskaera inprimakia bete eta sinatu beharko du, hau ALSA-ko salmenta puntuetan eta www.alsa.es web orrian aurkitu ahal izango delarik. BUSPLUS kidearen baldintza frogatu ahal izateko, nortasun agiri nazionala edo baliozkoa den beste dokumentu bat (pasaportea, AIZ) erabiliko da. AG-k eskubidea izango du, aldez aurreko jakinarazpenik gabe, kontuko azken mugimendutik aurrera bi urteren epean inongo ekintzarik ez daukaten bezeroak Klubetik ateratzeko. Hauek jardunik gabeko kideak izatera pasako dira eta hauen puntuak ezereztatuak izango dira, nahiz eta aukera izango duten berriro ere BUSPLUS kide bezala beraien jarduera aktibatzeko. Era berean, AG-k eskubidea izango du BUSPLUS kide baten baldintza ezereztatzeko eta honen puntuak ezabatzeko baldin eta honek Araudi honetan jasotzen diren normak betetzen ez badituzten edo ALSA-ko txartelak era desegoki batean erabiltzen badituzten. AG-k eskubidea izango du BUSPLUS Kluba edozein unetan ezeztatzeko, bazkideei hilabete bateko aurrerapenarekin jakinaraziko dielarik hau. Hala eta guztiz ere, bazkideak ez du eskubiderik izango ezeztapen honen ondorioz suertatu daitekeen edozein erantzukizun Klubari eskatzeko. BUSPLUS bazkideak une horretan nahiko puntu izango balitu hauek txartel batengatik aldatzeko, hilabete horretako epean egin beharko luke aldaketa.

III. KLUBARI ATXIKITZEA

Behin zure eskaera jaso denean, ALSA-ko salmenta puntuetan aurkeztua edo web orrian agertzen den inprimakiaren bidez aurkeztua, BUSPLUS Klubean atxikituko zaitugu, hemendik aurrera jada puntuak lortzeko aukera izango duzularik. BUSPLUS Klubean atxikitzean, zure erantzukizuna izango da bertan ematen den informazioa une oro benetakoa, eguneratua eta osoa izatea. Hau horrela ez bada, AG-k eskubidea izango du zure puntu kontua berehala ezeztatzeko eta bai orain eta bai aurrerantzean ere Klubera sartzeko eskubidea ezeztatzeko, honetarako zure kontua baliogabetuko duelarik. BUSPLUS bazkideak aukera izango du edozein unetan Klubetik at gelditzeko, honetarako beharrezkoa izango delarik idatzi bat eta NANaren kopia bat ondorengo helbidera bidaltzea: BUSPLUS, DTO. MARKETING, 1ª PLANTA, C/ ALCALÁ, 478, 28027 MADRID, bertan azalduko duelarik bajaren eskaera azaltzeko nahia.

IV. ABANTAILA GEHIGARRIAK

Bazkideek abantaila gehigarriak lortu ahal izango dituzte, horretarako AG-k baimenduriko kanalen bidez jakinarazpenak bidaliko dituelarik, bai baldintza eta baita baliozkotasunari dagozkionari buruz. Abantaila gehigarri hauek ez dira, ordea, txartelen beste sustapenekin bateragarriak izango. Hauen artean kontraesanak egoten badira, sustapen txarteletan agertzen direnak nagusituko dira. BUSPLUS kide izateagatik ondorengo abantaila zuzenak izango dituzu: (i) Web, APP mugikor edo 902422242 telefonoaren bidez egindako bigarren erosketatik aurrera ez dituzu kudeaketa gasturik izango; (ii) Supra geletara sarrera; (iii) irteera baino 2 ordu lehenago arte ez duzu kostu gehigarririk izango aldaketetan; (iv) Autobusa galtzen baduzu, hurrengo ordu erdian doan aldatu ahal izango duzu txartela hurrengo irteerarako; (v) bidaiaren erreserba zenbakiaren bidalketa SMS bidez inongo kostu gehigarririk gabe. Une bakoitzean lor ditzakezun abantaila zuzenak kontsulta itzazu www.alsa.es orrian. Honetaz gain, BUSPLUS kideek deskontu gehigarriak lortu ahal izango dituzte gazteentzat eta helduentzat ere. Kontsulta itzazu erabilgarriak dauden deskontu gehigarriak eta hauen epemuga www.alsa.es orrian. Era berean, ALSA-k aukera ematen die bere kideei VISA BUSPLUS txartela, kreditu edo aurre-ordainketako UNO-e txartela guztiz doan eskatzeko, jaulkipen eta mantentze kosturik gabe, erosketak egin ahal izateko edo dirua ateratzeko, Contactless teknologiaren, Chip EMV-arekin eta PIN bidezko ordainketen baliotzearekin. Informazio gehiago jasotzeko, kontsulta itzazu abantaila gehigarriak eta baldintzak gure salmenta kanaletan aurkituko dituzun UNO-e VISA BUSPLUS Txartel Eskaerarako Inprimakian.

V. PUNTUEN LORPENA

ALSA txartelak erosten dituen edozein BUSPLUS bazkidek, nork erosketa hauek ALSA-ko salmenta puntuetan, www.alsa.es orrian, 902422242 telefonoan edo AG-k baimenduriko kanaletan egiten dituen, 10 puntu lortuko ditu erositako 5€ bakoitzarengatik (ez da inongo kasuan biribiltzerik egongo). AG-k aukera izango du edozein unetan ALSA-ko txartelen erosketarengatik ematen den puntu kopuru hau aldatzeko, nahiz eta aldaketa hau egon ezean, bezeroei aldez aurretik jakinaraziko zaien salmenta puntuetan edo www.alsa.es web orrian. Aurrekoa alde batera utziz, AG-k bere bezeroei jakinaraziko die puntu gehigarriak lortzeko sustapen bereziei buruz, batez ere, VISA BUSPLUS txartelaren bidez erosketak egiten dituzten bezeroei. Puntuen lorpena ALSA-ko txartelak erosten diren unean egingo da, beharrezkoa izango delarik horretarako NANa edo balio berdineko dokumentu baten bidez norberaren nortasuna frogatzea bai salmenta puntuetan eta baita AG-k baimenduriko kanaletan ere. Puntuak automatikoki gehituko dira zure kontuan. Bestalde, www.alsa.es eta 902422242 telefono zenbakiaren bidez egiten diren erosketetan (ALSA-k zehazki baimenduriko ibilbideetan) puntuak zure kontuan idatziko dira, eta behin kargu hau kidearen banku kontuan gehitua dagoela ziurtatzen denean, puntu hauek zure puntu kontuan gehituko dira. Hala eta guztiz ere, AG-k ez du erantzukizunik edukiko, berekin erlazionaturik ez dauden arrazoiak direla medio, eragiketa hauen eskuratze automatikoan egon daitekeen atzerapenean. AG-k eskubidea izango du akats baten bidez kideen kontuetan gehitu diren puntuak ezeztatzeko. Puntuek 24 hilabeteko indarraldia izango dute, hauetariko bakoitza lortu zeneko egunetik zenbatzen hasita. Erositako txartelen ezeztapenak, hauekin lorturiko puntuen itzulketa suposatuko du.

VI. PUNTUEN KONTSULTA

BUSPLUS Klubeko kideak www.alsa.es web orrian kontsulta ahal izango du bere puntu kontua.

VII. PUNTUEN ALDAKETA

Puntuen aldaketa Klubeko markoan soilik emango da, dagozkien ALSA-ko txartelen ordainean. Puntuak ez dira, inondik inora, transmitigarriak edo diruarengatik aldagarriak izango. Bazkideak lortu dituen puntuak ALSA-ko txartelen erosketan deskontuak lortu ahal izateko aldatuko ditu; aipaturiko deskontua lortzeko beharrezkoak izango den puntu kopurua erositako zerbitzu motaren eta honen ibilbidearen arabera aldatuko da. Kideak bere puntuak ALSA-ko txartelengatik aldatu ahal izango ditu (eserleku libreen arabera) bai ALSA-ko salmenta puntuetan, bai www.alsa.es web orrian eta baita ALSA-k bere bezeroentzat jarriko dituen beste kanal baimendu batzuetan ere. Bezeroaren NANa edo balio berdineko dokumentu bat eskatuko da eta baita kideak hartu nahi duen ibilbidearen datuak ere. Behin txartel hauek eskatuak izan direnean, ezin izango dira aldatu edo ezeztatu. Kideak BUSPLUS-eko Aldaketa Sailean eskatu duen ALSA-ko txartelari dagozkion puntuak une horretan kenduko dira kontutik.

VIII. DATUEN BABESPENA

AG-k, 15/99 L.O.-aren betetzean, Tratamenduaren Erantzule bezala, jakinarazten dizu zure datu pertsonalak AG-ren baitan dagoen fitxategi batean gehituak izango direla; honen helbidea Calle Miguel Fleta, 4, 28037, Madrid izango da eta bere helburua BUSPLUS Klubera zure atxikitzea formaltzea izango da, datu hauen jasotzailea AG-ko langile arduradunak izango direlarik. Era berean, zure datuak profil analisiak, merkatu azterketak eta prospekzioak, iritzi inkestak eta estatistika analisiak, telefono bidezko marketin zuzena etab. egiteko erabiliko dira. Honetaz gain, datu hauek aisialdi, garraio, ostalaritza, hezkuntza, telekomunikazio, moda, txikizkako merkataritza eta aseguruekin erlazionaturik dauden ALSA-ko BUSPLUS establezimendu kideei emango zaizkie eta ALSA-ko berri eta/edo sustapenekin erlazionaturik dauden zerbitzuei buruz informatzeko erabiliko dira, bai posta elektroniko bidez, telefono bidez edo beste edozein bide elektronikoren bidez ere. Tratamendu gehigarri hauek burutzeko zure baimena behar dugu. Zentzu horretan, zure baimena ematen duzula ulertzen dugu, baldin eta gure web orrian agertzen den atxikitze inprimakia betetzen edo sinatzen duzun. BUSPLUS Klub-arekin erlazionaturik dauden establezimenduak zeintzuk diren jakin ahal izateko www.alsa.es web orrira jo beharko duzu. Tratamendu hauetan parterik hartu nahi ez baduzu, eskubidea izango duzu eskaera inprimaki honetan honi uko egiteko jarria izan den laukia markatzeko. Era berean, edozein unetan tratamendu honi uko egiteko aukera izango duzula adierazi nahi dugu. Era berean, BUSPLUS Klubarekin erlazionaturik dauden establezimenduei zure datu pertsonalak emateko aukera izango dugula adierazi nahi dugu, baldin eta hirugarrengo hauekin merkatal akordioak sinatu ditugun. BUSPLUS Klub-arekin erlazionaturiko establezimenduek eskaintzen dituzten abantaila eta zerbitzuez gozatu ahal izateko beharrezkoa da datu komunikazio hau. AG-ko BUSPLUS Klub-ak edo Leialtasun Klub honek dauzkan kolaboratzaileak ezagutu nahi badituzu www.alsa.es web orria kontsultatu beharko duzu. Datuen lagatzaileak behartuak egongo dira datu hauek BUSPLUS Klub-ak dauzkan helburuekin soilik erabiliko direla bermatzea, datu hauek guztizko konfidentzialtasunarekin tratatuak izango direlarik. Izar batekin markaturik dauden datuak nahitaezkoak izango dira, hauen gabeziak BUSPLUS Kluberako atxikipena baliogabetuko dutelarik. Eman dituzun datuak benetakoak direla ulertzen dugu, edozein kasutan, AG-k eskubidea izango duelarik datu faltsuak edo okerrak eman dituen edozein bazkide Klubetik at uzteko. Bazkideak eskubidea izango du doan bere datuetan sartu, hauetan aldaketak egin, ezeztatu eta aurka egiteko, honetarako beharrezkoa izango delarik NANaren kopia bat edo norberaren nortasuna frogatzen duen balio berdina daukan dokumentu bat ondorengo helbidera bidaltzea: ALSA GRUPO, SLU, Calle Miguel Fleta, 4, 28037, Madrid, edo posta elektroniko bat ondorengo helbidera bidaltzea: ajuridica@alsa.es.

IX. LEGE APLIKAGARRIA ETA FORU ESKUDUNA

Araudi hau Espainiar Legediaren arabera aplikatu eta interpretatuko da. Bertan atera daitekeen edozein disputarako, aldeak, hauei dagozkien foruak alde batera utziz, bezeroaren helbidera dagozkien Epaitegi eta Auzitegien eskumendean jarriko dira. BUSPLUS bazkideak bere atxikipen inprimakian agertzen diren datu guztiak benetakoak direla aitortzen du eta Araudi honen baldintzak ezagutzen eta onartzen dituela ere aitortzen du. Bere sinaduraren bidez atxikipen hau onartzen du eta ALSA-ko lehen txartelaren erosketak baldintza guzti hauen ezagupena eta onarpena balioztatzen du. Era berean, egintza honetan Araudi honen kopia bat jaso duela aitortzen du.