"CUENTOS SOBRE RUEDAS" (GURPIL GAINEKO IPUINAK) XIX. LEHIAKETAKO EPAIMAHAIAREN BILERAREN AKTA

Madrilen, 2019ko ekainaren 21ko 14:30ak direnean, ALSAk deitu duen "Cuentos sobre Ruedas" literatur lehiaketaren XVII. edizioko epaimahaia osatzen da. Lehiaketaren xedea bidaiei buruzko literatur sorkuntza sustatzea da. Oinarriak Notario aurrean daude.

Epaimahaia kide hauek osatzen dute: Víctor García de la Concha jauna, presidentea; Álvaro Ruiz de la Peña jauna; Clara Sánchez andrea; Karina Sainz Borgo andrea; Diego Carcedo jauna eta Carlos Maribona jauna, idazkari gisa Pablo Gómara jauna arituz.

Eztabaidei eta ondoriozko bozketei ekin ondoren, epaimahaiak ondorengoa erabaki du:

EPAIA:

Cuentos Sobre Ruedas 2019 Saria: Moguerko Daniel Blanco Parra, "Juanín" kontakizunarengatik.

Ohorezko Aipamena: Madrilko María Cureses de la Vega, "La latitud de los caballos" kontakizunarengatik.

Irabazlearekin batera argitaratuak izateko epaimahaiak aukeratu dituen beste hiru lanak hauek aurkeztutakoak izan dira:

  • Bartzelonako Miguel Ángel Delgado Pérez, "El bikini" kontakizuna.
  • Malagako Fernando Marín Gallardo, "Próxima parada" kontakizuna.
  • Madrilko Miguel Ángel Álvarez Álvarez, "Balbodán"kontakizuna.

Eta horrela ager dadin, akta hau Madrilen sinatzen dut, 2019ko ekainaren 21an.

Sin.: Pablo Gómara

Epaimahaiko idazkaria