Alsan, arauak betetzeko erakunde-kultura dugu ezarrita Arlo guztietan eta horrek Arlo guztiei lotutako kontrolak eraginkorrak izatea bermatzeaz gain, gure Compliance Penalaren Kudeaketa Sistema indartu ere egiten du.

Alsan, gure Compliance Penalaren Kudeaketa Sistemari dagokionez, honako alderdi hauek dira ardatz:

  • Arrisku penala dakarten jarduerak identifikatzea.
  • Delitua gertatzeko aukerak murriztuko dituzten prozesuak zehaztu eta ezartzeko beharrezkoak diren Protokolo eta Prozedurak ezartzea.
  • Compliance Eredua egiaztatzea eta ebaluatzea.
  • Auzi, erreklamazio edo ez-betetze ororen berri Alsaren Salaketa Kanalaren bitartez emateko betebeharra.
  • Aplikatu beharreko legeak eta barne-prozedura eta arauak bete beharrari buruz kontzientziatzea eta sentsibilizatzea.

Jarraian, gure Kode Etikoa azalduko dugu; bertan, Erakundean indarrean dauden printzipio, balio eta jokabideak ezartzen dira, eta nahitaez bete beharrekoak dira.

KODE ETIKOA (gaztelaniaz) Alsa Kode Etikoa

Era berean, gure Compliance Politika ere aurkeztuko dugu; Politika horretan, Alsako Compliance Penalaren Kudeaketa Sistemaren helburu eta oinarriak ezartzen dira, baita rol eta erantzukizunak ere.

COMPLIANCE POLITIKA (gaztelaniaz) Compliance Politika

Alsan, Compliance Batzordea dugu, hau da, Alsako Compliance Penalaren Kudeaketa Sistemak egoki funtzionatzen duela bermatzen duen kide anitzeko organoa, gaian adituak diren zuzendaritzako kideez osatua.