POLIZA ZK. 09-9062467

HARTZAILEA: ALSA GRUPO SLU

PERTSONENTZAKO ARRETA BIDAIAN

BERMEEN, MURRIZTAPENEN ETA ESKLUSIOEN LABURPENA

Poliza honek babeste duen istripu bat gertatuk balitz, ARAG-ek, 10. artikuluan zehazten den prozedurari jarraikiz haren jakinarazpena jaso bezain laser, honako zerbitzu hauek emango dituela bermatzen du:

1. Osasun arreta

ARAG-ek bere kargura hartuko ditu Aseguratuaren, gaixoaren edo zaurituaren arretarako beharrezkoak diren osasunaren esparruko profesionalei edo establezimenduei dagozkien gastuak.

Berariaz sartuko dira, zerrenda mugatzailea izan gabe, honako zerbitzu hauek:

a) Larrialdietako mediku-taldeen eta espezialisten arreta.

b) Mediku-azterketa osagarriak.

c) Ospitaleratzeak, tratamenduak eta ebakuntzak.

d) Medikamenduen hornidura ospitalean edo haien kostua itzultzea, ospitalean egoteko beharrik ez duten zauri edo gaixotasunentzat.

e) Arreta arazo odontologiko larriak, hau da, infekzioagatik, minagatik edo traumagatik berehalako tratamendua eskatzen dutenak.

ARAG-ek bere gain hartuko ditu prestazio hauei dagozkien gastuak, Aseguratu bakoitzagatik 900 €- raino gehienez, edo tokiko monetaren baliokidea, prestazio horiek atzerrian ematen direnean, edo 750 €-raino Espainian.

Odontologia gastuak, edozein kasutan 30 €-ra mugatuko dira (edo tokiko monetaren baliokidea).

2. Zaurituen edo gaixoen aberriratzea edo osasun-garraioa

Aseguratuari bat-batean gertatutako istripua edo gaixotasuna gertatzen bada, ARAG-ek bere gain hartuko ditu honako hauek:

a) Zauritua edo gaixoa gertuen dagoen klinika edo ospitalera anbulantziaz eramatetik ondorioztatutako gastuak

b) Bere Ekipo Medikuaren kontrola zauritutako edo gaixo dagoen Aseguratuaz arduratuko den medikuarekin kontaktuan, hartu beharreko neurri egokiak eta jarraitu beharreko tratamendua zehazteko, baita beste ospitale batera edo etxera eraman behar bada, hori egiteko modu egokiena zehazteko ere.

c) Zauritua edo gaixoa esleitu zaion ospitalera edo bere ohizko etxebizitzara eramateko garraio egokienaren gastuak.

Kasu bakoitzean erabiliko den garraioa ARAG-eko Ekipo Medikuak erabakiko du kasuaren larritasunaren eta premiaren arabera. Europan eta Mediterraneo itsasoaren inguruan dauden herrialdeetan, bereziki gaitutako osasun-hegazkina erabili ahal izango da.

Aseguratua bere etxetik gertu dagoen ospitale batean sartzen badute, ARAG-ek bere gain hartuko du, ospitale horretatik etxera eramatearen gastua.

Aseguratuaren ohizko etxebizitza ez badago Espainian, Espainian bidaia hasi zuen tokiraino aberriratuko da.

Berme honen muga ekonomiko osoa 1.800 €-tan zehaztuta dago.

3. Hildako aseguratuaren aberriratzea edo garraioa

Aseguratua hiltzen bada ARAG gorpua eramateaz arduratuko da, Espainian ehorzketa egingo den tokiraino eta gastuak bere gain hartuko ditu. Gastu horietan heriotza-ondoko egokitzeak ondorioztatutakoak sartuko dira eskakizun legalei jarraikiz.

Ez dira sartuko ehorzketa eta zeremonia gastuak.

ARAG-ek bere gain hartuko du Aseguratu laguntzaile baten itzultzea, gorpuarekin joateko Espainian ehorztuko den tokiraino.

Aseguratuaren ohizko etxebizitza ez badago Espainian, Espainian bidaia hasi zuen tokiraino aberriratuko da.

Berme honen muga ekonomiko osoa 1.800 €-tan zehaztuta dago.

4. Ekipajearen lapurreta eta kalte materialak

Aseguratuaren ekipajearen edo gai pertsonalen kalte eta galerengatiko kalte-ordaina bermatzen da, lapurreta edo galera osoa edo partziala ematen bada garraiolariaren erruz edo bidaian zehar gertatutako sute edo erasoaren ondorioz, 300 €-raino gehienez.

Kamerak, argazkilaritza osagarriak, erradiofonia, soinua edo irudia erregistratzeko gailuak edo haien osagarriak aseguratutako guztiaren %50eraino estalita egongo dira, ekipaje osoaren gainean.

Salbuetsita gelditzen da ebasketa edo galera arrunta Aseguratuaren erruz, baita bitxiak, dirua, dokumentuak, baliozko objektuak eta kirol- eta informatika-materialak.

Aipatutako salbuespenari dagokionez:

  • Bitxitzat hartuko dira: urrezko, platinozko, perladun edo harribitxidun objektuen multzoa.
  • Baliozko objektuak: zilarrezko objektuen multzoa, koadroak, artelanak, edozein motatako bildumak eta larrugintza fina.

Lapurreta gertatzen bada prestakuntza gauzatu ahal izateko, beharrezkoa izango da aurretik salaketa aurkeztea, eskumena duten agintarien aurrean.

5. Kalte-ordaina garraiobidearen atzerapenagatik

ARAG-ek gehienez 300 € itzuliko ditu, tiket berriaren erosketaren gastuak ere bere gain hartuko ditu ALSA autobus bat berandu ateratzeagatik garraiobide publiko baten konexioa galtzen den kasuetan.

Berme hau aplikatzeko beharrezkoa da ALSA autobusaren aurreikusitako heldueraren eta ondoren hartu beharreko garraioaren artean 3 ordu baino gehiagoko denbora tartea egotea. Estalita geldituko dira baita ere hotelaren eta beste garraio hori hartu bitartean sortzen diren mantenu gastuak, gehienez 100 €-raino.

Ordainketa izapidetzeko beharrezkoa izango da atzerapena ziurtatzen duten garraiobide publikoaren Erakunde Titularrak igorritako justifikazio-dokumentuak aurkeztea, baita gauzatutako gastuen faktura originalak ere.

Kalte-ordain hau Erakunde garraiolariak bere gai hartzen ez duen kasu guztietan emango da.

Salbuetsita geldituko dira, garraio berria itxaroten den tokian egiten ez diren gastuak.

Berme honek ez ditu estaliko programatutako garraiobidearen irteerak bertan behera uztea, hau da, programatutako garraioaren bidaia ez egitea bertan gutxienez toki bat erreserbatu denean.

6. Mezu larriak transmititzea

Baldintza hauek estaltzen dituzten istripuen ondorioz, Aseguratuek enkargatzen dizkioten mezu larriak transmitituko ditu ARAG-ek.

Salbuespenak

Hitzartutako bermeek ez dituzte honako hauek barne hartzen:

a) Aseguratuak borondatez ondorioztatutako zergatiak edo aseguratuaren doluz edo erruz gertatutakoak.

b) Aurretik dauden gaitzak edo gaixotasunak eta, bidaia hasi aurretik Aseguratuak jasandako gaixotasun horien ondorioak.

c) Heriotza norbere buruaz beste egitean gertatzen denean edo buruaz beste egitearen saiakeratik ondorioztatutako lesio edo gaixotasunak edo Aseguratuak bere buruari nahita sortutakoak eta Aseguratuaren egintza kriminaletatik ondorioztatutakoak.

d) Alkoholak, psikotropikoek, haluzinogenoek edo antzerako ezaugarriak dituzten droga edo sustantziek eragindako gaixotasunak edo egoera patologikoak.

e) Tratamendu estetikoak eta audiofonoak, lentillak, betaurrekoak, ortesiak edo protesiak orokorrean, hornitzea edo ordezkatzea, baita edozein gaixotasun mental. Halaber, salbuetsita geldituko dira zuzenean edo zeharka haurdunaldiko zazpigarren hiletik aurrera gertatutako konplikazioak.

f) Aseguratuak apustuetan, lehiaketetan edo kirol-frogetan, eskiatzetik edo neguko kiroletan edo abentura kiroletan parte hartzetik ondorioztatutako lesio edo gaixotasunak, eta pertsonak itsasoan, mendian edo basamortuan salbatzetik ondorioztatutakoak.

g) Zuzenean edo zeharka energia nuklearretik, erradiazio erradioaktiboetatik, hondamendi naturaletatik, gerra-ekintzetatik, istiluetatik edo ekintza terroristetatik ondorioztatutako suposizioak.

h) 9 €-tik beherako edozein gastu mediku edo farmazeutiko.

Poliza honetako bermeak kontratatutako garraio zerbitzuak irauten duen denboran soilik aplikatuko dira, baita Aseguratuak kontratatutako garraioan sartzeko edo hartatik ateratzeko, portuetan, geltokietan, terminaletan edo aireportuetan ematen duen denboran zehar ere.

Poliza honetatik salbuetsita geldituko dira Aseguratuaren bidaian zehar gerran edo setiatuta dauden herrialdeak edo matxinadak edo edozein egoeratako gatazka belikoak jasaten dituzten herrialdeak, ofizialki deklaratu ez direnean ere eta bereziki, ziurtagirian edo Baldintza Berezietan agertzen direnak.

Berariaz hitzartzen da poliza honen estalduratik Aseguratuarentzako ondorioztatutako obligazioak Aseguratua bere ohizko etxebizitzara itzultzen denean edo etxebizitza horretatik gehienez 25 km-ko distantziara kokatutako ospitale batean sartzen denean amaituko direla. (15 km. Balearretan eta Kanarietan).

ASEGURATUARENTZAKO INFORMAZIOA

Aseguruaren hartzaileak, kontratua sinatu aurretik, honako informazioa jaso du Erakunde aseguratzaile eta berraseguratzaileen ordenazioari, gainbegiratzeari eta kaudimenari buruzko uztailaren 14ko 20/2015 Legeko 96. artikuluan zehazten denari eta haren erregelamenduko 122-126 artikuluei jarraikiz,

  • Polizaren aseguratzailea ARAG S.E. erakunde alemaniarra da, helbide soziala Düsseldorf, ARAG Platz 1. zenbakian duena eta Bundesanstalt für Finanzdienstleistungsaufsicht (BaFin) erakundeari dagokio haren jardueraren kontrola eta gainbegiratzea. Espainian jarduteko baimena du establezimendu-eskubidearen erregimenaren barruan ARAG S.E. Sucursal en España sukurtsalaren bidez. IFZ W0049001A zenbakiduna eta helbidea Madrilgo Núñez de Balboa kaleko 120 zenbakian duena, Aseguruen Eta Pentsio Funtsen Helbide Orokorreko administrazio Erregistroan inskribatuta E-210 gakoarekin.

Jakinarazten da erakunde aseguratzailearen likidazioa ematen badela, ez dela likidazioari buruz dagoen Espainiako araudia aplikatuko.

  • Aseguru-kontratuari Espainiako legedia aplikatuko zaio, bereziki Aseguru-kontratuari buruzko urriaren 8ko 50/1980 legea.
  • Hartzaileak edo aseguratuak, aseguratzailearekin auzia gertatzen bada, Espainiako justiziaren arbitraje eta epaimahai arruntetara jo ahal izango du.

Jakinarazten dizuegu ARAG SE, Sucursal en España-k bere aseguratuen eskura jartzen ditu Bezeroaren Arretarako telefonoak gauzatu nahi diren izapideen arabera:

  • Kontratatutako polizaren aldaketak edo/eta kontsultak egiteko deitu 93 485 89 07 - 91 566 16 01 telefonora edo bidali mezu elektroniko bat atencioncliente@arag.es helbidera
  • ARAG S.E., Sucursal en España-k Bezeroaren Arretarako Saila du (c/ Roger de Flor, 16, 08018 - Barcelona, e-maila: dac@arag.es, webgunea: www.arag.es) aseguratuek, legez aintzatesten zaizkien interesekin eta eskubideekin lotutako kexei eta erreklamazioei arreta eskaintzeko eta haiek konpontzeko. Kexa edo erreklamazio horiek hile bateko epean konponduko dira aurkezten diren unetik.
  • Bezeroaren Arretarako Sailak hartutako erabakiarekin ados ez bazaude edo hile bat baino gehiago igaro bada eta erantzunik jaso ez baduzu Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiko Erreklamazio Zerbitzura jo dezakezu (Paseo de la Castellana, 44, 28046 - Madrid, Telefonoak: 902 19 11 11 o 952 24 99 82, webgunea: www.dgsfp.mineco.es )
  • Aseguratuaren egoera finantzarioaren eta kaudimen Txostena ikus dezakezu https://www.arag.com/company/financial-figures webgunean.
  • Hartzaileak/Aseguratuak, aseguruaren prima ordaintzeko bankuko datuak ematen dituenean, zenbatekoa zehaztutako kontuan kargatzeko baimena ematen du eta dokumentu honetan edo kontratuak irauten duen zehar, xede horrekin Erakunde aseguratzaileari jakinarazten zaion dokumentuan jasoko da.”

MADRILEN IGORRIA

Konpainiak

P.P.

Zuzendari Exekutiboa

Taldeko Btzorde Betearazleko kidea

 

DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA

HARTZAILEA

 

Tratamenduaren arduraduna

ARAG SE, Sucursal en España

C/ Núñez de Balboa 120 28006.- MADRID

NIF W00490001A

atencioncliente@arag.es www.arag.es

Datuak Babesteko Delegatuaren datuak

dpo@arag.es

C/Roger de Flor 16 08018 Barcelona

Tratamenduaren xedea Aseguru-kontratua izenpetzea eta exekutatzea.
Legitimazioa Aseguru-kontratua exekutatzea.
Hartzaileak Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, aurretiko baimena egon ezean, araudian aurreikusitako obligazioa edo legezko interesa.
Nazioarteko Transferentziak Beharrezkoak izan daitezke arretarako zenbait prestaziotan, kontratua exekutatzeko orduan.
Pertsonen eskubideak Datuetara sarbidea izango dute edo horiek aldatzeko, ezabatzeko, haien tratamendua ukatzeko eta murriztapena edo eramangarritasuna gauzatu ahal izango dute eskaera bat bidaliz helbide elektroniko honetara: lopd@ arag.es
Informazio gehigarria Datuen babesari eta pribatutasunari buruzko informazio gehigarri eta xehatua kontsultatu ahal izango duzu gure webgunean: http://www.arag.es

 

Tratamenduaren arduraduna

Tratamenduaren arduraduna Zure datuen tratamenduaren arduraduna ARAG SE, Sucursal en España da. IFZ. W0049001A, helbidea: C/ Núñez de Balboa nº120, 28006 Madrid. Helbide elektronikoa: atencioncliente@arag.es Webgunea: www.arag.es. Datuen Babeserako Arduradunarekin harremanetan jar zaitezke dpo@arag.es helbide elektronikora idatziz.

Xedea eta hartzaileak

Emandako informazioa bezeroa tratamenduaren arduradunarekin lotzen dituen harremanak zehazteko, kudeatzeko eta garatzeko tratatuko da, baita iruzurra saihesteko ere.

Gure produktuei buruzko informazioa emateko eta zure aseguru-kontratuaren bermeak ematearen kalitate maila kontrolatzeko tratatuko ditugu zure datu pertsonalak.

Ez diegu zure datuak hirugarrenei emango honako kasu hauetan ezik: aplikagarria zaigun araudian aurreikusitako obligazioa, legezko interesa edo datuaren titularraren aurretiko baimena.

Zure datuak ARAG SE, Sucursal en España-rekin lan egiten duten eta aseguruaren kontrataziotik edo haren bermeak ematetik ondorioztatutako kudeaketetan parte hartzen duten hirugarrenek eskuratu ahal izango dituzte.

Arreta behar baduzu eta Europar Batasunetik kanpo bazaude, beharrezkoa izan daiteke zure datu pertsonalak hirugarren herrialdeetara bidaltzea zure aseguru-kontratuaren bermeak behar bezala bete ahal izateko.

Zure datuak aseguru-kontratuaren iraunaldian gordeko dira. Amaitzean, blokeatuta mantenduko dira legez eskatzen diren epeetan zehar, haien tratamendutik ondorioztatutako erantzukizun posibleei arreta emateko. Legez zehaztutako epeak gainditzean, datuak ezabatuko dira.

Legitimazioa

Zure datu pertsonalen tratamendurako lege-oinarria aseguru-erakunde honekin kontratatu duzun aseguru- kontratuaren gauzatzea izango da. Zure datuak ematea ezinbestekoa da aseguru-kontratu hau hitzartzeko. Ez da posible izango datuak eman gabe.

Marketin zuzeneko eta poztasun inkesta xedeetarako tratamenduaren lege-oinarria bezero bezala zure itxaropenei arreta hobea emateko eta jasotako zerbitzuaren kalitatea indartzeko interes legitimoa da. Mota honetako tratamenduak ukatu ahal izango dituzu edozein unetan Eskubideak atalean deskribatzen den moduan.

Hirugarrenei datuak lagatzeko lege-oinarria erakundearen interes legitimoa babesten duten edo hari, bere jarduera garatzeko obligazio zehatzak jartzen dizkieten, aseguruen araudiko aurreikuspenek osatzen dute, bai aseguru-kontratuarekin lotutako jarduerarako ( Aseguru-kontratuari buruzko 50/2015 Legea), bai, ordenazio, gainbegiratze eta kaudimenari buruzko araudian (Erakunde aseguratzaile eta berraseguratzaileen ordenazioari, gainbegiratzeari eta kaudimenari buruzko 20/2015 Lege) eta jardueraren gainontzeko araudian.

Zure datuak EB kanpoko herrialde batera transferitzeko oinarri legala, polizan aurreikusten diren bermeak gauzatzeko beharra da.

Eskubideak

Tratamenduaren xede diren zure datu pertsonaletara sartzeko eskubidea duzu, baita zuzenak ez diren datuak aldatzeko, edo beharrezkoa bada, haiek ezabatzeko eskatzea, datuok hasieran jaso ziren xederako beharrezkoak ez direnean. Aurkaritza eskubideak eta datuen tratamenduaren murriztapena eta eramangarritasun eskubideak ere gauzatu ahal izango dituzu.

Zure eskubideak gauzatu ahal izango dituzu idazki bat bidaliz tratamenduaren arduraduna den ARAG SE, Sucursal en España-ri, posta elektroniko bat bidaliz lopd@arag.es helbidean edo nahiago baduzu, gutun bat bidaliz helbide honetara: C/ Roger de Flor, 16, 08018, Barcelona (komenigarria da "Datuen babesa" erreferentzia idaztea gutun-azalean). Kasu guztietan ezinbestekoa izango da zure NAN edo pasaportearen kopia eranstea. Zure eskubideak gauzatzean ez bazara pozik gelditzen erreklamazio bat aurkeztu ahal izango duzu Datuen Babeserako Espainiako Agentzian (www.agpd.es).

Hirugarrenen datu pertsonalak

Poliza hau dela eta, ARAG SE, Sucursal en Españari jakinarazi beharko zaizkion beste pertsona fisikoei buruzko datuei dagokionez, horiek jakinarazi aurretik, aurreko paragrafoetako neurriei buruzko informazioa eman beharko da.