Hemen neurriak ez du garrantzirik

Gurekin bidaiatzen lortu ditzakezun abantaila izugarriak ezagutu:

  • 30 kg-ko bagajea garraiatu ahal izango duzu doan. (Nazioarteko lineatan 25 Kg-koa izango da)
  • Garrantzitsua da zure bagaje guztia identifikatzea. Etiketak dauzkazu salmenta puntuetan. Ez ahaztu zurea eskatzen zure maleta identifikatzeko.
  • Hau galtzen edo hondatzen bada, joan gure salmenta puntu batera albait azkarren.
  • Bidaiarien osasuna edo beste bidaiarien bagajea hondatu dezaketen elikagaiak eramatea debekatua dago.

Bizikleta, surfa edo eskia gustatzen zaizkizu?

Orain ALSArekin zure kirol materiala garraiatu ahal izango duzu:

  • Gehigarria: 5€ ibilbide motzetan eta 10€ luzeetan.
  • Nazioarteko zerbitzuak: bizikleta garraioak Espainia-Maroko linean soilik eskuragarria, aldez aurreko erreserbarekin.
  • Guztira 4 unitate autobuseko (bat txarteleko), onartzen dira, ziurtatu zure erreserba bidaiatu aurretik.
  • Kaxa edo poltsaren batean paketatua joan beharko da bere garraiorako. Bizikletarako zorroak ere dauzkagu 12€gatik soilik, galdetu leihatilan.
  • Gogoan izan irteera baino gutxieneko 15 minutuko aurrerapenarekin aurkeztu behar zarela.

Baldintza bereziak animalien garraiorako

Baldintza bereziak animalien garraiorako.

  • Sentitzen dugu baina legeak debekatua dauka edozein animalia bidaiarien lekuan garraiatzea itsu-txakurrak izan ezik.
  • Hala eta guztiz ere, gehieneko maskota baten garraioa onartzen dugu zerbitzuko, baina sotoan joango da.
  • Garraioa maskota txikietara mugatuko da (txakurrak, katuak, hudoak, hegaztiak (oilategikoak ez), etab.) eta pisua 10 kg baino gutxiagokoa izan beharko da
  • Animalia beti sotoan joango da, ziur eta itxita, homologatutako kutxa baten barruan, zein bidaiariak ekarriko du.
  • Kaiola edo kutxak hondo iragazgaitz bat eduki beharko du hondakinak jaso ahal izateko.
  • Ontziratzea baino 15 minutu lehenago aurkeztu beharko zara eta zuk zeuk sartu beharko duzu kutxa autobusean gidariaren argibideak jarraituz.
  • Animaliak fisika, higiene eta animo baldintza onak izan beharko ditu garraiorako eta ez da nahitaezkoa izango, nahiz gomendagarria bai, muturrekoa eramatea.
  • Animaliaren ontziratze eta lurreratzea zuk zeuk egingo duzu.
  • Garraioaren kostua txartelaren prezioaren %50ekoa izango da.

Bagajearen aseguru gehigarria 1€rengatik soilik

Zer estaltzen du aseguruak? Aseguratuaren bagaje edo efektu pertsonalen kalte eta galera materialen kalte-ordaina bermatzen du, bai lapurreta kasuan, bai garraiolariaren erruko galtze oso edo partzialaren kasuan, bai sute edo eraso batek eragindako kalteen kasuan, baldin eta hauek bidaiaren bitartean gertatu badira, gehieneko 150€rekin.

Argazkilaritza kamera eta osagarriak, erradiofonia, soinu edo irudi erregistroa eta bere osagarriak, bagaje osoaren batura aseguratuaren %50a arte estaltzen dira. Ez da estaltzen ez ebasketa, ez eta Aseguratuaren errua den galtze arrunta ere, besteak beste, bitxiak, dirua, dokumentuak, baliozko objektuak eta kirol eta informatika materiala.

Aipaturiko esklusio, xedeetarako ulertzen da:

  • Bitxiak: urrezko, platinozko, perlazko eta harribitxizko objektuak.
  • Baliozko objektuak: zilarrezko objektuak, koadroak eta artelanak, era guztietako bildumak eta larrugintza fina.

Lapurreta kasuan prestazioa burutzeko, beharrezkoa izango da aginpide eskudunetan jarritako salaketa aldez aurretik aurkeztea.

Aseguruaren baldintzak ikusi